IRAULTZEN KRONOLOGIA

  • ROYAL SOCIETY-REN SORRERA (Adriana Rojas)

    ROYAL SOCIETY-REN SORRERA (Adriana Rojas)

    Munduko zientzia-elkarte zaharrena da eta Erresuma Batuan du egoitza. Royal Society-ren jatorria 1640an dago, "Invisible College" delakoaren filosofo natural eta zientzialariek Londresen egindako bileretan. 1660an, Christopher Wren arkitektoaren hitzaldi baten ondoren, "jakintza esperimental fisiko-matematikoa" sustatzeko helburua izango zuen gizarte bat sortzeko akordioa lortu zen. Elkarte honen fundatzaileak Robert Boyle, John Evelyn, William Pety eta Christopher Wren izan ziren.
  • EL ESPÍRITU DE LAS LEYES, MONTESQUIEU: (Naia)

    EL ESPÍRITU DE LAS LEYES, MONTESQUIEU: (Naia)

    Charles-Louis de Secondat, barón de Montesquieu-ek 1748. urtean argitaratu zuen liburua izan zen ("De l'espirit des loix" frantsesez). Honetan, pentsalari frantziarrak sistema politikoak zenbakitzen ditu eta hiru gobernu mota azpimarratzen ditu: errepublika, monarkia eta despotismoa. Gainera, botereen banaketa aztertzen du eta hau despotismo ilustratuaren kontra egiteko era eraginkorrena dela idazten du. Liburu hau ilustrazioko liburu kritikoenetariko bat bezala ezagutzen da.
  • ENTZIKLOPEDIA (Aroa)

    ENTZIKLOPEDIA (Aroa)

    Diderot eta L’Alembert-ek 1751an argitaratu zuten zientzia aurkikuntzak azaltzen zuen liburua zen. Garai hartako intelektual garrantzitsuenek parte hartu zuten entziklopedia idazteko, Rousseau, Montesquiev, Voltaire… Intelektual hauek ilustrazioaren pentsalari nagusiak ziren eta honek entziklopediak ilustrazioaren ezaugarri nagusiak azaltzea eragin zuen: arrazoimena, ezagutza, aurrerapena... Eragin handia izan zuen jendean eta honen ondorioz, gobernu askok entziklopedia debekatu zuten.
  • LURRUN MAKINA (Aroa)

    LURRUN MAKINA (Aroa)

    James Watt-ek 1765ean sortu zuen makina izan zen, ur lurruna energia mekanikoan bihurtzen zuena. Oso garrantzitsua izan zen Lehenengo Industria Iraultzarako, pertsona batek egin behar zuen lan mekanikoak, makina batez ordezkatu zirelako. Makina hau pertsona bat baino arinagoa zen eta honegatik produktibitatea igo zen. Garraiorako ere oso garrantzitsua izan zen, materialak azkarrago mugitzen zituen garraiobideak sortu zirelako, adibidez, trenak eta itsaontziak.
  • TEAREN MUTINA (Adriana Rojas)

    TEAREN MUTINA (Adriana Rojas)

    Bostonen, 1773ko abenduaren 16an gertatutako ekintza hau inportazioen gehiegizko zergen aurkako protesta bat izan zen, kasu honetan tearena, tasetako asko desagertu ziren arren, 1773an tearen legea aldarrikatu zen, produktu honen gaineko zergak mantentzen zituena. Samuel Adamsek eta John Hancockek gidatu zuten gertaera hau eta 60 gizon inguru Mohawk tribuko natibo gisa jantzita 342 te-kaxa bota zituzten uretara. Garai hartako 18.000 libretan baloratuta zegoen kargamentu hori.
  • AMERIKAKO INDEPENDENTZIA ALDARRIKAPENA (Aroa)

    AMERIKAKO INDEPENDENTZIA ALDARRIKAPENA (Aroa)

    1776ko uztailaren 4an Estatu Batuetako Kongresuak Amerikako Independentzia Aldarrikapena onartu zuen. Thomas Jefferson-ek, Kongresuak Britainia Handitik independentzia aldarrikatzeko bozketaren zergaitia azalpen formal moduan eta 13 koloniak ez zirela Britainia Handiaren parte idatzi zuen. Aldarrikapen honek ilustrazioaren bi gai azaltzen ditu: eskubide indibidualak eta iraultza eskubidea. Ideia honek Estatu Batuetako biztanleak onartu zuten eta Frantziako iraultzan ere eragin handia izan zuten.
  • VERSALLESEKO TRATATUA: (Naia)

    VERSALLESEKO TRATATUA: (Naia)

    AEB-ko independentzia guduari amaiera jarri zion tratatua izan zen. Honetan, 13 kolonien independentzia errekonozitzen zen, BH eta AEB-k Misisipi ibaira sarbide librea izango zutela idatzi zen eta AEB-ri Iparraldeko Floridaren lurrak eman zitzaizkion. Tratatua David Hartley-k (BH parlamentuko ordezkari batek), John Adamsek, Benjamin Franklinek eta John Jay-ek (AEB-ren ordezkari bezala) sinatu zuten. Egun berean BH-k Espainiarekin, Frantziarekin eta Herbereekin sinatu zituen akordioak.
  • BASTILLAKO ESPETXEA (Aroa)

    BASTILLAKO ESPETXEA (Aroa)

    1789ean, Frantziako herritarrek Bastillako espetxea erasotu zuten, eskubideak, segurtasuna eta jabetza pribatua lortzeko, momentu horretan 7 preso bakarrik zeuden, hala ere monarkia absolutoaren eta tiraniaren sinboloa zenez inpaktu handia izan zuen. Erasotze hau gertatu eta 6 aste ondoren, Asanblada Nazional Konstituziogileak, Gizakien eta Herritarren Eskubideen Adierazpena onartu zuen.
  • FEUDALISMOAREN ABOLIZIOA (Adriana Rojas)

    FEUDALISMOAREN ABOLIZIOA (Adriana Rojas)

    1789ko abuztuaren 4an, Asanblea Nazionalak eskubide feudalak eta morrontza ezeztatu zituen, zor feudalak, Elizaren hamarrena eta, bereziki, kleroaren eta nobleziaren zerga-exonerazioak ezereztuz, nekazariek gizartean gainezka egin ez zezaten. Dena gauean gertatu zen, Bretainiako Klubeko kideak bildu egin ziren, eta Noaillesko bizkondea izan zen abolizio hori eskatzen lehena, eta Aiguillongo dukeak jarraitu zion.
  • ROBESPIERREN HILKETA (Naia):

    ROBESPIERREN HILKETA (Naia):

    1794-eko uztailaren 28-an gertatu zen gertaera izan zen. Egun honetan, eta egun bat arinago atxilotuta, Maximilien Robespierre jakobinoa gillotinan hil zuten, Susmagarrien legearen bidez izualdia izeneko garaian 17 000 pertsona baino gehiago hiltzeagatik salatuta. Robespierren hilketaren ondoren, Izualdi Zuria izeneko garaia hasi zen, jakobinoen aurkako garaia izango zena eta errepublikano kontserbadoreek lideratuko zutena batez ere.
  • LUDISMOA (Adriana Rojas)

    LUDISMOA (Adriana Rojas)

    1811 eta 1816 urteen artean artisau ingelesen (luditak) mugimendu bat izan zen. Industria-iraultzaren makinen aurka protesta egin zuten. Izan ere, haiek uste zuten, makina berrien etorrera zela eta, beren lanpostuak galduko zituztela, makinek kalitate txikiagoko produktuak egiten baitzituzten, eurek lehiatu ezin zuten erritmoan. Luditek industria-fabriketan makineria suntsitzen eta ugazabak mehatxatzen zituzten bandak antolatu zituzten, lan-baldintzen degradazioa ahalbidetzeagatik
  • 1820ko IRAULTZA LIBERALA (Adriana Rojas)

    1820ko IRAULTZA LIBERALA (Adriana Rojas)

    Iraultza-prozesu hauek Europan gertatu ziren, eta batez ere Mediterraneo aldean izan zuten eragina: Espainian, Napolin eta Grezian. Dena gobernu liberalak ezartzen saiatzeagaitik izan zen, Frantziako Iraultzaren influentziaren ondorioz. Lehenengo bietan monarkia liberalen ezarpenak porrot egin zuen estatu absolutisten esku-hartzearen aurrean. Beste alde batetik, greziarrak otomandarren domeinuaren aurka matxinatu ziren euren independentzia lortzeko, eta 1829an lortu zuen.
  • 1830-EKO IRAULTZA LIBERALA:(Naia)

    1830-EKO IRAULTZA LIBERALA:(Naia)

    Frantzian hasitako iraultza izan zen, Carlos X.-ak, Waterloo-ren ondoren berrezarria izan zen erregeetako batek (Luis XVIII.-aren ondorengoa izan zenak) hartu zituen neurri antiliberalen aurka joateko hasia. "Tres Gloriosas" ekintzak hasita (uztailaren 27-tik 29-ra gertatu zen ekintza, Carlos X.-aren uzkailtzearekin amaitu zuena), mugimendu hau Belgika eta Herbeereak bezalako herrialdeetara heldu zen.
  • 1848ko IRAULTZA LIBERALA (Aroa)

    1848ko IRAULTZA LIBERALA (Aroa)

    Frantzian hasi zen, krisi ekonomikoagatik eta eskubideak eta askatasunak ukatzearen ondorioz, eta ondoren Europatik hedatu zen. Iraultza liberal honetan, langileek parte hartu zuten eta beraien eskubideak eta askatasunak aldarrikatu zituzten. Honekin batera ere, garai honetan hasi ziren lagileentzako bizi baldintza hobeagoak bilatzen zituzten erakundeak. Estatu Alemanetan eragin handia izan zuen eta gobernu liberalen sorrerara, 1849ko konstituziora eta ondoren nazionalismora eroan zuen.
  • ALDERDI KOMUNISTAREN MANIFESTUA (Aroa)

    ALDERDI KOMUNISTAREN MANIFESTUA (Aroa)

    1848an Karl Marx-en komunismoaren oinarriak azaltzen zituen agiri politikoa izan zen. Agiri honetan, (beste ideia batzuen artean) klase borroka eta langileen mugimenduei buruz hitz egin zuen. Garai honetan ere, langileen mugimendua gertatzen ari zen eta agirian agertzen ziren ideologiak eta langileek zituzten ideologiak oso antzekoak ziren, gainera, agirian, langileen mugimendua defendatzen zuen. Honek guztiak, langileen mugimendua zenbait herrialdetan sustatu zuen.
  • ELEKTRIZITATEA BIGARREN INDUSTRIA IRAULTZAN (Adriana Rojas)

    ELEKTRIZITATEA BIGARREN INDUSTRIA IRAULTZAN (Adriana Rojas)

    Elektrizitatea Bigarren Industria Iraultzako energi iturri berria izan zen. Ingalaterran garatu zen. Energia-iturri horri esker, aurrerapenak izan ziren komunikazioetan eta garraioan: seinale elektromagnetikoetan (telegrafoa), akustikoen transmisioan (Markoniren irratia) eta motor batzuetan (Metroak eta tranbiak). Elektrizitatearen beste aurrerapen bat argiztapena izan zen, eta bonbilla (Edisonek 1879an sortua) asmakizun honen adibide bikaina da. Gizartearen bizi-baldintzak hobetu zituzten.
  • ITALIAREN LEHEN ERREGEA (Adriana Rojas)

    ITALIAREN LEHEN ERREGEA (Adriana Rojas)

    Victor Manuel II.a Italiako lehen erregea eta Sardiniako Erresumako azken erregea izan zen. 1861eko martxoaren 17an koroatu zuten. Cavourreko konde Camillo Benso lehen ministroak lagunduta, Italiako Bateratzea burutu zuen. Bere agintepean, eta bere ministro zen Cavourreko kondearen trebetasunen ondorioz, Sardiniako Erresuma Italia osoa barne hartu arte hazi zen (1860-1870), Italiako Bateratze prozesuaren ondorioz. Sardiniako Erresuma Italiako Erresuma bihurtu zen 1861eko martxoan.
  • BISMARCK-EN PRESIDENTE IZENDAPENA (Aroa)

    BISMARCK-EN PRESIDENTE IZENDAPENA (Aroa)

    1862an, Guillen I.ak, Bismarck Prusiako presidente izendatu zuen. Hemendik aurrera, Alemaniaren bateratze prozesua hasi zen, Guillen I.a eta Bismarck-en eskuz, haien ustez, bateratzeak onura ekonomiko ugari ekarriko zituelako, eta honen ondorioz gerra asko egon ziren. 1867an, Bismarck kantziler izendatu zuten eta Iparraldeko Alemaniar Konfederazioa sortu zen, ondoren Alemaniar Inperioa bihurtuko zena.
  • LARRAZABALEKO HITZALDIA (Naia):

    LARRAZABALEKO HITZALDIA (Naia):

    Sabino Aranak Larrazabaleko baserrian, Begoñan, emandako hitzaldia izan zen. Bertan bere lehen liburuari, Bizkaya por su independencia-ri, buruz hitz egin zien han zeuden Sociedad Euskalerria-ko partaideei, liburuaren irakurleak zirenak. Diskurtso hau euskal nazionalismoaren diskurtso fundazional bezala ezagutzen da, Aranak Bizkaiari buruz bakarrik hitz egiten bazuen ere, diskurtsoak ondoren gertatuko ziren akzioak baldintzatu zituelako, euskal nazionalismoa hasarazi zutenak.
  • FORD T MODELOA (Naia):

    FORD T MODELOA (Naia):

    Henry Ford-en “Ford” automobilgintza enpresak 1908-an sortu zuen autoa izan zen, Fordismo izeneko kateko-lan sistemari esker katean ekoitzi zena. Ekoizpen masibo honi esker autoaren prezioa jaitsi zen, eta, beraz, jende askok erosi zuen, bai bere material sendoengatik, bai piezaka konpondu zitekeelako eta, nola ez, bere prezioarengatik. T modeloa bidaiatzeko, lanerako eta beste funtzio askotarako erabili zen eta oraindik ere horrela ekoizten dira kotxeak eta baita beste produktu asko ere.