-
Errepublika garaian, K.a. 400 urte inguruan, erromatar emakumeak adingabetzat jotzen zituzten bizitza osoan, eta bizitza publikotik baztertuta zeudenez, ezin izaten zuten errepublika garaian botoa eman, ezta hautagai izan ere. Dena den, legearen aurrean eskubide batzuk bazituzten, dibortziatzeko eskubidea, adibidez, eta greziarrak ez bezala, etxetik bakarrik irten zitezkeen, jaietan, senarrarekin ager zitezkeen eta ikasi ere egin zezaketen.
-
Gizonezkoa, salbuespenak salbu, emakumezkoa baino hobeto egokituta dago aginterako; beraz, gizonak emakumea baino babestu eta giidatu egin behar du.
-
"Greziar jainko-jainkosek emakumearen izaera etxeko lan eta arduretara egokitu dute. Zuk ere, etxean egon beharko duzu, eta seme-alabeak zaindu beharko dituzte.
-
Emakume erromatarrek ez zuten izanik; aitaren izenez deitzen zitzaien, baina femeninoan. Zegokien gizarte taldearen araberako hezkuntza jasotzen zuten. Horrenbestez, patrizio aberatsen alabek irakasle pribatuak zituzten; plebeioen alabak, berriz, zazpi eta hamabi urteren artean joaten ziren eskolara, hamabi urterekin ezkontzatzen baiziren