- 
  
  2017 urtearen hasieran, Indar Baskonia jarraitzaile taldearen barruan sortzen da emakumeak osaturiko azpiatal bat: IndarGirls.
 - 
  
  IndarGirls azpitaldeak emakumeei zuzendutako bilera ireki bat antolatu zuen, 2017ko otsailean. Emakume jarraitzaileak proiektuan parte har dezaten animatzeko.
 - 
  
  IndarGirls taldeak eraso sexisten kontrako protokoloen diseinu bat garatzen du, harmaila barrura zein kanpora begira
 - 
  
  Taldeak deitutako kontzentrazio bat antolatzen da, ligako 23.jardunaldiko Baskonia eta Valentziako partidua baino lehen, emakume langilearen eguna dela eta. Xedea emakume langilearen zapalkuntzaren kontzientzia hartzea izanik.
 - 
  
  Alea FM emisoreak proiektuarekiko interesa erakusten du eta IndarGirls-eko kide bati elkarrizketa egiten dio. Bere webgunean postcard batean argitaratzen duena.
 - 
  
  Alea FM-n entzundako elkarrizketaren ondorioz, EiTB-ek taldea elkarrizketatzeko nahia adierazten du. Azpiatala ezagutarazteko helburuarekin taldeko kide batek elkarrizketa onartu egiten du.
 - 
  
  Aleak IndarGirls taldeko kide bati egindako elkarrizketa argitaratzen du bere astekarian, taldeari orrialde batzuk eskainiz.
 - 
  
  Denboraldi hasierarekin bat egiten du Ana Belen gasteiztarraren erailketak. IndarGirls taldeak aktiboki parte-hatzen du mobilizazioetan.
 - 
  
  Eraso sexisten kontrako nazioarteko egunean, IndarGirls taldeak irakurketa politiko bat egin zuen eta autodefentsa feminista emaitza gisa proposatzen du.
 - 
  
  Taldearen urteurrena ospatzeko helburuarekin emakumeentzako afari bat antolatu zuen.
 - 
  
  Amaitzeko, behin taldearen logoa digitalizatu ondoren, taldearen materiala ateratzen da salgai (kamisetak, banderak, tangak…) eta Buesa arenako pabilioian mural bat margotzen da.