Mapa euskadi

FRANTZIAKO IRAULTZATIK, INDUSTRIA IRAULTZARA EUSKAL HERRIAN

  • Frantziako Iraultza burutzen da

    Frantziako Iraultza burutzen da
    Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen.
    BIDEOA
  • Period: to

    Frantziako Konbentzioa eta Konbentzio Guda

    Frantziako errege familia gilotinatu ostean, Frantziako Konbentzioak pertsonen arteko klase ezberdintasuna debekatu zuen. Iparraldean, eliz katolikoari ez ohiko arautegia inposatu zioten. Honek, nekazaritzan oso eragin ezkorra izan zuen. Herri batzuek errepresio oso gogorra pairatu zuten. 1793an, Frantziar ejertzitoak Hego Euskal Herrian sartu ziren. 1794ko Basileako Bakearen ondorioz, frantziar tropa iraultzaileak Frantziara itzuli ziren eta muga Bidasoara itzuli zen.
  • Zamakoaren kontrako matxinada

    Zamakoaren kontrako matxinada
    Bizkaian, Bilbon eta Ibaizabal ibaiaren bokale aldeko herrietan bereziki, gertatu zen herri-altxamendua izan zen, foruen aldekoa eta soldadutzaren aurkakoa.
  • Period: to

    Frantziako Inperioa eta Espainiako Erreinuen arteko guda.

    Iberiar penintsulan jazotako gatazka armatua izan zen. Espainiak, Portugalek eta Erresuma Batuak, alde batetik, eta Frantziako Lehen Inperioak, bestetik, borrokatu zuten. Frantziar eta espainiar armada aliatuek Portugal inbaditu zuten 1807an, baina urtebete geroago, 1808an, frantses armadak ez zituen utzi Espainian hartutako posizioak, eta horrek gerra piztu zuen; Seigarren Koalizioak 1814an Napoleon garaitu zuenean amaitu zen. Une honek Euskal Herrian izugarrizko krisi ekonomikoa eragin zuen.
  • Vienako Batzarra

    Vienako Batzarra
    nazioarteko topaketa bat izan zen, 1815ean Vienan egindakoa, Napoleon I.aren porrotaren ondoren Europako mugak berrezartzeko, eta Antzinako Erregimeneko forma eta ideologia politikoak berrantolatzeko, deitua izan zena. Batzarrak, 1814ko urriaren 1etik 1815eko ekainaren 9raino iraun zuen.
    BIDEOA
  • Period: to

    Hirurteko Liberala

    Armada Fernando VII erregearen agintearen aurka matxinatu zen. Altxamendua erregeak 1812ko Konstituzioa betetzeari uko egin ziolako gertatu zen. Rafael de Riego koronelak zuzentzen zuen mugimendua, erregearen aurka altxatu zen matxino talde txiki batekin. Europako kontserbadorean lagunduta, Fernando VII-ak botere absolutua berreskuratu zuen.
    Hiru urte hauten, politika iraultzailea inposatu zen.
  • Carlos X-ak Frantziako boterea eskuratzen du.

    Carlos X-ak Frantziako boterea eskuratzen du.
    Luis XVIII zendu ostean. Honekin, Frantziako kontserbadorismoa moteltzen doa eta, konstituziorik eman ez arren, kontserbadoreek "itun emanak" eta halako formulak erabiliko dituzte herriaren atsegintasuna jasotzeko.
  • Uztaileko Iraultza

    Uztaileko Iraultza
    Luis Filipe Frantziako tronura eraman zuen matxinada izan zen. Uztailaren 26an Karlos X.a Frantziakoak 1814ko Emandako Gutunaren izpiritu liberalaren kontra zihoazen Lau Arauen argitaratzeak piztu zuen altxamendua. Parisko kaleetan hiru egunez borrokan aritu ondoren, Karlos X.ak abuztuaren 2an abdikatu zuen. Abuztuaren 9an, Luis Filipe errege izendatu zuten. Iraultza horretan, goi-erdi mailako klaseak, edo burgesiak, Luis Filiperen erregetza osorako botere sozial eta politikoa eskuratu zuen.
  • Period: to

    Lehen Karlistaldia

    Fernando VII zendu ostean, Isabel II-ak koroa eskuratzen du. Karlosek ez du Isabel onartzen "Lege Salikoa"-n oinarriturik. Euskal Herria Karlosen alde kokatzen da, hiriburuak eta herri gutxi batzuk izan ezik. Euskal Herrian bertako lege eta erakundeen aldeko altxamendua izan zen biztanleriaren gehiengo handiaren babesaz, espainiar ordena liberal berriaren kontra. Ondorio politiko nagusia, okupazio militarra, 1839ko Foruak Berresteko Legea eta 1841eko Nafarroako Foruak Eraldatzeko Legea izan zen.
  • Europa Mailako Iraultza

    Europa Mailako Iraultza
    1874ko uzta txarretik abiaturik, Suitzan hasi eta Europa osotik zehar pasa zen iraultza aurrerakoia dugu hau.
  • Parisko Komuna

    Parisko Komuna
    Parisen agintea izan zuen gobernu iraultzaile eta sozialista erradikala izan zen. Napoleon III.a enperadoreak 1870eko irailean izan zuen porrotaren ostean, Frantziako Bigarren Inperioaren gainbehera etorri zen. Momentu horretan Frantziako Hirugarren Errepublika eratu zen, Prusiarekin gerran zegoena. Langile, nekazari, ikasle eta militarren artean arrakasta handia lortu zuten. Prusiak hilabeteko setioa egin zion Parisi. Parisen soilik 20.000 langile hil zituzten.
  • Period: to

    3 urte oso gatazkatsu eta aldakor

    Saboiako Amadeo, Errepublika, II Karlistada eta Alfonso XII-aren garaipenak definituko dituzte 3 urte hauek. Euskal Herria, mundu nazionalista garaike batean bilakatuko da. Geroztik, euskal herritarrak ere soldaduskara joango dira. Bestalde, Bizkaiko burdin meategiak desamortizatu ostean, Labe Garaiko garaian sartzen hasten da Euskal Herria.
  • PSOE-ren lehen taldea

    PSOE-ren lehen taldea
    Euskal Herrian Fakundo Perezaguak sortu zuen lehen taldea Bilbon. Sozialismoak arrakasta handia izan zuen langile talde honetan.
  • PNV alderdi jertsalea sortzen da

    PNV alderdi jertsalea sortzen da
    Sabino Aranak sortu zuen BIlboko Larrazabal baserrian.