HIST 1.3 jarduera. Bergarako Errege Seminarioa Ilustrazio garaian

  • Ilustrazioa: abiapuntua

    Ilustrazioa: abiapuntua
    Ilustrazioaren garaian Euskal Herrian bizitako une garrantzitsu batzuez jardungo dugu ondoren. Horregatik, eta gaia kokatzeko asmoz, bideo hau ikustera gonbidatzen zaituztet:
    https://www.youtube.com/watch?v=qD9UVrB-IHI
  • Xabier María Munibe Idiáquez. Peñafloridako Kondea

    Xabier María Munibe Idiáquez. Peñafloridako Kondea
    Xabier María Munibe Idiáquez, Peñafloridako Kondea, Azkoitian jaio zen 1729an eta Bergaran hil zen 1785.
    Euskal ilustratzaile honek eragin handia izan zuen sasoiko ilustratzaileen artean eta bere lan eta ekarpenek Euskal Herriko ilustratzaileek hurrengo urteetan bultzatu zituzten aldaketen oinarrian daude.
    Informazio gehiagorako ondorengo estekera jo: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/munibe-idiaquez-xabier-maria/ar-82944/#
  • Elhuyar anaiak: Juan Jose eta Fausto

    Elhuyar anaiak: Juan Jose eta Fausto
    Logroñon jaio ziren Elhuyar anaiek Parisen burutu zituzten ikasketak, batez ere, Kimika eta Mineralogia landu zituzten.
    Europako hainbat hiritan ikasten eta lanean arituta, Bergarako Errege Seminarioan egon ziren.
    Anaiei buruzko informazio gehiago ondorengo estekan duzue eskuragarri: https://zientzia.eus/artikuluak/elhuyar-anaiak/
    Baina badago gehiago! Hemen alderdi berri bat ezagutuko duzue: https://aldizkaria.elhuyar.eus/istorioak/elhuyar-anaiak-espioi-baino-zientzialari-hobeak/
  • Lehen euskal ilustratuak

    Lehen euskal ilustratuak
    XVIII. mendearen erdialdean, euskal ekonomia desegonkortzen hasi zenean, hainbat euskaldun izan ziren Europara joan zirenak beraien ikasketak burutzera.
    Bertan garatzen eta indartzen hasia zegoen "Ilustrazioa"ren ideiekin bat egin zuten eta, bide batez, ekonomia suspertzeko hezkuntzak eta zientziak zuten garrantziaz konturatu ziren.
    Euskal Ilustratu hauen artean, noski, Peñafloridako Kondea zegoen.
    Beste ilustratu esanguratsuei buruz sakontzeko: https://bascongada.eus/eu/la-sociedad/historia
  • Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera

    Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera
    Urte gutxi batzuk lehenago Azkoitiko Insausti jauregian ilustratu talde batek zituen Ilustrazioaren inguruko solasaldien ondorioz sortu zen, Espainiako lehenengo elkarte ilustratua bilakatu zelarik.
    Bultzaile nagusietako bat Peñafloridako Kondea izan zen.
    Gaur egun ere, 250 urte baino gehiagoko historia atzean duela, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak lanean jarraitzen du.
    Elkartearen historiari buruz gehiago sakontzeko: https://bascongada.eus/eu/la-sociedad/historia
  • Bergarako Errege Seminarioa / Mintegiaren sorrera

    Bergarako Errege Seminarioa / Mintegiaren sorrera
    Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak sortu zuen Europa mailan garrantzitsua izan zen hezkuntza eta zientzia-erakunde hau.
    Peñafloridako Kondea izan zen bertako zuzendaria eta bertan berritzaile, ikertzaile eta zientifikoak elkartu ziren.
    Bergarako mintegi honetan, besteak beste, kimika laborategia, lorategi botanikoa, behatoki meteorologikoa, ingeriariak hezteko lehen eskola egon ziren.
    Gaur egun UNEDa eta Aranzadi Ikastola daude bertan kokatuak.
  • Bergarako Errege Seminarioko zientzilariak

    Bergarako Errege Seminarioko zientzilariak
    Aipatu bezala, Bergarako Errege Seminarioak berebiziko garrantzia eta izena hartu zuen, ez bakarrik Euskal Herri mailan, baita Europa osoan ere.
    Ospe horren isla dira bertatik igarotako zientzilari ospetsuak, hala nola:
    - Proust (1754-1826)
    - Bergman (1735-1784)
    - Elhuyar anaiak
    - Lavoisier (1743-1794)
    - Uriarte Furira (1819-1897)
    - Graells (1809-1898)
    - Arintero (1860-1928)
    - Sharpe (1847-1909)
    Protagonista hauei buruz gehiago ikasteko: https://www.laboratorium.eus/eu/museoa/protagonistak
  • Wolframaren aurkikuntza

    Wolframaren aurkikuntza
    Elhuyar anaiek Bergarako Errege Seminarioan Wolframa bakartzea lortu zuten 1783. urtean, hots, elementu kimiko berri bat aurkitu zuten! Aurkikuntza hau da, ezbairik gabe, Euskal Herriak inoiz Zientzia arloan egin duen ekarpenik handi eta unibertsalena. INTERESGARRIA! Agian izenak berak ez du gehiegi esaten, baina... Ba al dakizu zertarako den behar beharrezkoa wolfrana? Etxeetan darabiltzagun ohiko bonbillen funtzionamendurako, adibidez!
  • Seminarioaren leku-aldaketa eta Laborategiko materiala

    Seminarioaren leku-aldaketa eta Laborategiko materiala
    1794 eta 1798 urte bitartean Errege Seminarioa Gasteizera lekuz aldatua izan zen, tropa frantsesak Gipuzkoan sartu zirenean hartutako erabakia izan zen.Baina 1798.urtean Bergarara itzuli zen Seminarioa.

    Urtetan zehar laborategiko material guztia suntsitua eta, beraz, galdua izan zela uste izan bazen ere, 1800.urtean Seminariora itzuli ziren Bergarako Zabala etxetik, bertara babesera eramanak izan baitziren.
  • Errege Seminarioa XIX. mendean

    Errege Seminarioa XIX. mendean
    XIX. mendean guda eta botere-aldaketen ondorioz, izen aldaketa nabarmenak izan bazituen ere, aipagarria dira ondorengo datak:
    * 1820 inguruan "bigarren hezkuntzarako probintziako unibertsitatearen" maila jaso eta, ondorioz, Seminarioa Gipuzkoan egon zen 2. hezkuntzako lehenengo ikastetxe ofiziala bihurtu zen
    * 1845an "Bigarren Hezkuntzako Goi Mailako Gipuzkoako Institutu" bilakatu zen
    * 1850an industri-eskola sortu zen
    Gaur egun ere, hezkuntza da eraikinean nagusi Ikastola eta UNEDaren eskutik
  • Gaur egun: Bergarako Laboratorium Museoa

    Gaur egun: Bergarako Laboratorium Museoa
    Bergarako eta Euskal Herriko historian Seminarioak duen garrantziaz jabetuta, 2015an Laboratorium Museoak ateak ireki zituen Bergarako Errekalde Jauregian. Esteka honetan aurkituko duzue Laboratorium-eko informazio guztia: https://www.laboratorium.eus/