-
Monarkia, errege batek agintzen duen aginte modua da. Oinordekotzaz jasotzen du boterea agintariak, agintariak mugarik gabeko boterea du. Horren adibide bat Espainia izan daiteke, naiz eta gaur egun lege-biltzarrarekin batera agintzen duen. -
Oligarkia, boterea gutxi baztuen eskuetan dagoen aginte modua da. Horren adibideak Antzinako Esparta eta gaur egun demokrazia ez dagoen lekuetakoa izango litzateke. -
Teokrazia, herriak aukeratzen ez duen aginte modua da. Teokrazian boterea jainkoak ematen du eta botere politiko eta erlijiosoa du. Horren adibide ezagun batzuk, Antzinako Egipto, Antzinako Grezia eta Antzinako Erroma. -
Tirania, agintariak mugarik gabeko boterea duen aginte modua da.
Tiranian, herriak ez du aukeratzen eta agintariak botere guztia berenganatzen du. Adibidez, Julio Zesar -ena Erroman -
Demokrazia, herriak agintaria aukeratzen duen aginte modua da. Demokrazia, berdintasunean, askatasunean, ordezkaritzan eta botere banaketan oinarritzen da. Aginte modu hau zabalduena da, eta ia leku guztietan dago. -
Diktadura, pertsona bakarrak mugarik gabeko boterea duen aginte modua da. Diktaduran, herriak ez du aukeratzen eta agintariak botere guztia berenganatzen du normalean indarkeriaren bidez. Adibidez, Francoren diktadura Espainian edo Hitler-ena Alemanian. -
Errepublika herriak agintaria aukeratzen duen eta erregerik ez dagoen aginte modua da. Adibidez, Frantzian eta A.E.B -en