Gizarte 22.jarduera

  • 883 BCE

    Ashurnasirpal II

    Ashurnasirpal II
    Asurnasirpal II.a K.a. 883tik K.a. 859ra Asiriako erregea izan zen. Ezaguna da kupidagabeko konkista militarrengatik eta Asiriar Inperioa sendotu izanagatik. Haren ekintza ospetsu eta dokumentatuenetako bat, Kalhu hiria sortzea izan zen, gaur egungo Nimrud (Irak), erresumako hiriburu bihurtu zuena.
  • 540 BCE

    Polikrates

    Polikrates
    Polikrates, Eazesen semea zen, Samosko tirano boteretsua K. a. 540 eta K. a. 522 artean. Bere erorketak, eragin handia izan zuen greziar munduan.
    (570 a. C.-522 a. C.)
  • 356 BCE

    Dido (Elisa)

    Dido (Elisa)
    Greziar eta erromatar iturrietan, Dido edo Elisa Tirokoa, Kartagoko sortzaile eta lehen erregina bezala agertzen da, gaur egungo Tunisian. Bere ospea, nagusiki, Virgilio olerkari erromatarraren Eneidaren barnean dagoen kontakizunari zor zaio.
    Tiro Matan I.aren alaba zen, eta bi anaia zituen: Pigmalion , Tiroko tronua oinordetu zuena, eta Ana txikia.
  • 336 BCE

    Alexandro Handia

    Alexandro Handia
    Alexandro Handia Mazedoniako erregea izan zen K.a. 336 – K.a. 323 bitartean, eta Antzinaroko buruzagi militar arrakastatsuenetarikoa.
    Gazterik eskuratu zuen Mazedoniako koroa, eta bere agintaldiko denbora gehienean konkistan jardun zuen. Bere bizialdian, garaiko inperiorik zabalenetako bat sortzea lortu zuen.
    (Pella, K.a. 356ko uztaila – Babilonia, K.a. 323ko ekainaren 10a)
  • 268 BCE

    Ashoka

    Ashoka
    Ashoka, Ashoka Handia bezala ere ezaguna, Maurya dinastiako enperadore indiar bat izan zen, ia India azpikontinente osoa gobernatu zuena K. a. 268 eta K. a. 232 bitartean.
    (k.a. 304-k.a 232)
  • 247 BCE

    Qin Shi Haung

    Qin Shi Haung
    Qin Shi Huang, Zheng zuen benetako izena (K.a. 260 - K.a. 210 ) Qin erreinuko erregea (K.a. 247 - K.a. 221) eta Txinako lehen enperadorea (K.a. 221 - K.a. 210) izan zen.
  • 138 BCE

    Luzio Kornelio Sila

    Luzio Kornelio Sila
    Luzio Cornelio Sila (K.a. 138 inguru - Kumas, K.a. 78) Antzinako Erromako jeneral eta politikaria izan zen. Felix izengoitia hil ondoren eman zioten, borroketan zorionekoa zelako.
    (Ez dakigu noiz hasi zen errege izaten)
  • 100 BCE

    Julio Zesar

    Julio Zesar
    Gaio Julio Zesar (K.a. 100 – K.a. 44) Antzinako Erromako militarra eta politikaria izan zen.
    Galia menperatzean eta Britainia Handiko lehen inbasioarekin, Erroma Ozeano Atlantikoari begira jarri zuen eta garai guztietako militar handienetakotzat jotzen zuten. Errepublika Inperio bilakaeran ere parte hartze garrantzitsua eduki zuen. Hori guztia dela eta, hil ondoren, Senatuak ofizialki Erromako Jainko izendatu zuen.
    (ez dakigu urtea)
  • 60 BCE

    Bouddica

    Bouddica
    Budika edo Boadizea Iceni herri edo tribuko britoi erregin bat izan zen. Britaniaren Erromatar okupazioan jazotako matxinadarik handienaren buruzagia izan zen, hain zuzen ere matxinada hau Neronen agintaldian gertatu zen, 60 eta 61 bitartean.
  • 52 BCE

    Vercingetorix

    Vercingetorix
    Vercingetorix ( K.a. 82 - K.a. 46) auvernotarren buruzagia izan zen (Auvernian bizi izan zen tribua). Julio Zesar erromatarraren aurkako azken gerran arrakastarik gabe galiarren burua izateagatik ezaguna da.
    Galiar tribu eta buruzagiak Julio Zesarren inbasioaren aurka elkartu zituen eta haren aurkako erresistentziaren gidari izan zen, Alesiako setioan errenditzera behartua izan zen arte, K.a. 52. urtean.
  • 51 BCE

    Kleopatra

    Kleopatra
    Kleopatra (K.a. 69 - K.a. 30) Egiptoko erregina izan zen, Ptolomeo leinuko azkena. (k.a. 51-k.a. 30) Bere anaia eta senar Ptolomeo XIII.arekin batera izan zen Egiptoko buru. Anaiaren aldekoak Kleopatra hiltzen saiatu ondoren, gerra zibila piztu zen. Julio Zesarrek Kleopatraren alde jo zuen, eta Ptolomeo garaitutakoan, Egiptoko gobernari bakarra bihurtu zuen Kleopatra. Zesarren hilketaren ostean, Marko Antoniorekin aliatu zen.