-
Oligarkia, botere guztia pertsona jakin batzuetan biltzen den aginte modua da. Herriak ez ditu agintaria aukeratzen eta adibidez, Espartan sortu zen eta luzaroan egon zen. Gaur egun ere, demokraziarik ez dagoen hainbat lekuetan mantentzen da.
-
Monarkia, botere guztia pertsona bakarrean biltzen den aginte modua da. Herriak ez du agintaria aukeratzen eta agintariak botere absolutua du. Adibide bat, Persiako Xerxes I.aren monarkia izan zen.
-
Teokrazia, agintariak boterea jainkoak emanaz lortzen duen eta berarengatik agintzen duen aginte modua da. Herriak ez du agintaria aukeratzen, botere erlijiosoan eta politikoan agintzen du, botere guztia pertsona bakarrean biltzen da eta botere absolutua du. Teokraziaren adibide sendo bat, antzinako Egiptokoa izan zen.
-
Tirania, botere guztia pertsona bakarrean biltzen zen aginte modua da. Herriak ez zuen agintaria aukeratzen eta agintariak botere absolutua zuen, askotan indarkeria erabiliz. Adibide bat, Polikratesen tirania izan zen.
-
Diktadura, botere guztia pertsona bakarren biltzen den aginte modua da. Agintariak botere absolutua du, askotan indarkeria erabiltzen, eta herriak ez du agintaria aukeratzen. Adibide bat ezagun bat Francoren diktadura izan daiteke.
-
Errepublika, herriak agintaria aukeratzen duen aginte modua da. Errepublikan, ez dago erregerik eta aginte modurik zabalduenetarikoa da, adibidez, Frantzian eta A.E.B (Ameriketako Estatu Batuak).
-
Demokrazia, herriak agintaria aukeratzen duen aginte modua da.
Demokrazia, askatasunean, berdintasunean, ordezkaritzan eta botere banaketan oinarritzen da eta aginte modurik zabalduena da munduan. -
Monarkia parlamentarioa, agintariak boterea oinordekotzaz jasotzen duen aginte modua da. Herriak ez du erregea aukeratzen eta erregeak botere ia absolutua du zeren eta legebiltzarrarekin agintzen du. Legebiltzarreko agintaria herriarengatik aukeratua izaten da eta monarkia parlamentariaren adibide bat Espainiakoa izango zen zeren eta legebiltzarra eta erregea dago.