-
Oligarkia, botere guztia pertsona multzo edo jakin batzuen eskuetan dagoen aginte modua da. Herriak ez du agintaria aukeratzeko aukerarik eta Espartan sortu eta luzaroan egon zen nahiz eta gaur egun demokrazia ez dagoen hainbat lekuetan egon.
-
Monarkia, agintariak boterea oinordekotzaz jasotzen duen aginte modua da. Boterea pertsona bakarrean biltzen da eta antzinaroan botere absolutua zuen. Adibide bat, Xerxes I.aren monarkia izan zen non bakarrik herriko boteretsuetak eta erregeak parte ahal zezaketen boterean.
-
Tirania, botere guztia pertsona bakarrean biltzen den aginte modua da. Tiranian, agintariak botere absolutua duenez indarkeria erabili ohi du eta antzinaroan egon daitekeen adibide bat Polikratesen diktadura izan zen.
-
Teokrazia, agintariak boterea jainkoa emanaz lortzen duena eta berarengatik agintzen duen aginte modua da. Teokrazian, herriak ez du agintaria aukeratzen, agintariak botere erlijiosoan eta politikoan agintzen du eta botere absolutua du. Teokrazia, gehien bat antzinaroko Egipton izan zen ezaguna.
-
Errepublika, herriak agintaria aukeratzen duen aginte modua da. Errepublikan, ez dago erregerik eta munduan aginte modurik zabaldunetarikoa dela esango nuke, adibidez, Frantzian eta AEB.
-
Diktadura, botere guztia pertsona bakarrean biltzen den aginte modua da. Diktaduran, esan bezala boterea pertsona bakarrak du eta botere absolutua du, askotan indarkeria erabiltzen. Historian zehar hainbat diktadura izan ditugu, adibidez, Espainian Francoren diktadurarekin.
-
Demokrazia, herriak agintaria aukeratzen duen aginte modua da. Demokrazia, askatasunean, berdintasunean, ordezkaritzan eta botere-banaketan oinarritzen den aginte modua da, non munduaren mendebaldean aginte modurik zabalduena den.
-
Monarkia, agintariak boterea oinordekotzaz jasotzen duen aginte modua da. Boterea pertsona bakarrean biltzen da eta gaur egun agintariak ez du botere absolutua, zeren eta gaur egun legebiltzarrarekin agintzen du. Adibidez, Europan monarkia oso hedatuta dago, adibidez, (Espainan, Erresuma Batuan)...