-
Agintar botere guztia oinordekotzaz duen aginte-moduari Erregetza esaten zaio. Eta Sumeriako hiri-estatuetan aginte modu nagusia edo monarkia izan zen. Sumeria (edo Sumer) antzinako Mesopotamiaren parte zen eskualdea da, Eufrates eta Tigris ibaien arteko lurralde oparoan. Sumeriarrak munduko lehen zibilizaziotzat, zaharrenatzat hartzen da. Beraien jatorria ezezaguna da eta hipotesi zabalduenen arabera, bertako gizataldeen eta Iran zein Indiakoen arteko nahasketaren ondorio sumeriarrak.
-
Agintariak botere guztia oinordekotzaz duen aginte-moduari Erregetza esaten zaio. Babiloniako Inperioa Mesopotamian, Tigris eta Eufrates ibaien artean, gaur egungo Iraken, dagoen estatua zen. Lurralde hau baliabide naturaletan aberatsa izateaz gain, erkataritzarako estrategikoki kokaturik zegoen. K.a. 1700. urte inguruan, Babiloniako errege zen Hammurabik Mesopotamia eta iparralderago zeuden beste hiri batzuk konkistatu zituen eta Babiloniako inperioari hasiera eman zion.
-
Erregea, botere guztia pertsona bakar batean oinordekotzaz biltzen duen aginte modua da. Persiar Inperioa Antzinaroaren handiena izan zen. Une gorenean, Ziro Handiaren erregetzan (K. a. 600 edo K. a. 576 – K. a. 530), Persiar inperioa hiru kontinentetan zabaldu zen: Asia, Afrika eta Europa. Besteak beste, gaurko Iran, Afganistan, Pakistan eta iparraldeko India, Turkia, Itsaso Beltzaren kostaldeak, Irak, Saudi Arabia, Jordania, Palestina/Israel, Libano, Siria, Egipto, Libia…. menderatu zituen.
-
Aginte-modua leinuka antolatzen zenean, leinuko kide batek hartzen zuen buruzagitza. Haren aukeraketarako kontuan hartzen zuten, bereziki, buruzagiak inguruko leinuen aurkako borrokak antolatzeko zuen gaitasuna. Leinuen barne-antolaketan adineko nagusiek hartzen zituzten erabakiak.
-
Oligarkia, talde txiki batek botere guztia duen aginte modua da. Urte hauetan txinako noble batzuek hartu zuten boterea erregeak kendu ondoren eta eurek hartzen zituzten erabaki guztiak.
-
Agintariak botere guztia oinordekotzaz duen aginte-moduari Erregetza esaten zaio. Asiriar Inperioa Mesopotamiako inperioa izandako lurraldean zehar zabaldu zen, bere buru erregea zelarik. Asiriak Burdin Aroko erregeen garaian erabateko inperio ahaltsua osatu zuen.
-
Inperioa, enperadore batek herrialde bat baino gehiagoren gain boterea duen aginte modua da. Erromak Iberiar Penintsulako iparraldea bereganatu zuen K.a. 18. urterako, borroka luzeen ondoren. Inperioak, lehengo leinu-antolaketa kendu eta inperioaren ezaugarriak ezarri zituen bertan. Horrela, bertako agintariak Erromako ordezkari bihurtu ziren.