• EHAA

    EHAA
    Ikastetxeko zuzendariak karguan lau urte daramatzanean, zuzendari berria hautatzeko prozesua hasiko da. Martxoaren 1ean, hezkuntza-batzordeak irakasle-klaustroak erabakitako bi kiderekin eta irakasle ez diren hezkuntza-batzordeko beste bi kiderekin (ikasleek ez dute parte hartuko erabaki horretan) hautapen-prozesua bideratuko du. Martxoaren 15ean zuzendariak irakasle-klaustroari adieraziko dio bi asteko prozesua zabaltzen dela, zuzendari kargurako hautagaiak aurkezteko.
  • Ikastetxeko elkarbizitzarako arautegia

    Ikastetxeko elkarbizitzarako arautegia
    1. Urriaren 1ean tutoreak ordezkarien funtzioak eta zereginak azalduko ditu.
    2. Urriaren 7tik 20ra, ikasleak ordezkari izateko aurkezteko epea zabalik egongo da.
    3. Urriaren 25tik 30ra, bozketa egingo da.
    a) Hautagairik balego, ikasle bakoitzak zerrendako ikasleen artean bi ikaskideren izenak idatziko ditu. Boto gehien duten bi ikasleak izango dira gelako ordezkaria eta ordezkoa.