-
Burdinazko pieza hau alde batetik zabalagoa da, bertan
du ebakitzeko alde zorrotza, beste aldetik estuagoa da eta bi belarri
ditu zurezko heldulekua lotzeko. -
Ahuntz baten adarrak dira.
Ahuntzak pertsonak elikatzeko esnea eta haragia lortzeko
erabiltzen ziren. -
Burdinazko pieza kurbatua da, alde baten
zurezko heldulekua jartzeko lekua du, bestaldetik punta zorroztua.
Batez ere zerealak ebakitzeko. -
Metalezko kateorratza da. Fibulak arropa biltzeko erabiltzen ziren eta forma anitzezko dekorazioa izaten zuten.
-
Harri zapala da, gainaldean luzera bereko forma luzexkadun lau sakon une ditu.
Lau sakon une luzexka horretara urtutako burdina
botatzen zen iltze luzeak egiteko. -
Harri errektangularra da, bi biribilez apainduta dago, bata
bestea baino handiagoa, biribiletako bakoitzaren barruan marrazki bera
ikusten da, lauburuaren antzekoa, baina hiru adarrekin. Goitik behera
eta ezkerretik eskuinera bina lerro gurutzatzen dira.