-
Gerra hotzari hasiera eman zion lehen krisietako bat izan zen. Partisano komunistek britainiar armadak babestutako gobernu monarkikoaren aurka borrokatu zuten. Britainiarrek, gerrilla komunistaren aurrerapenari eusteko gai ez zirela, AEBen esku-hartzea eskatu behar izan zuten, eta euren presidenteak, Trumanek, 1947ko martxoan Gerra Hotzaren hasiera markatuko zuen "komunismoaren eustearen" doktrina berria ezarri zuen.
IRAUPENA: 1946-1950 -
Erresuma Batuak eta AEBek Sobietar Batasunarekin partekatzen zituzten mugen ixteera izan zen (Alemaniako lurralde okupatuan) Krisi horren ondoren, Alemania bi estatutan zatituta geratu zen (Alemaniako errepublika federalan eta Alemaniako errepublika demokratikoan)
TARTEA: 1948-1949 -
Denok dakigunez, Txinako gerra zibila 1927an hasi zen, bi alderdiren artean (Txinako alderdi nazionalista eta Txinako alderdi komunista). Denboraren poderioz, 1949an, alderdi komunistak boterean sartzea lortu zuenean, eta Mao Zedong-nek Txinako herri errepublika aldarrikatu zuen eta horren ostean, Stalinekin laguntzeko itun bat zinatu zuen(garaipen diplomatiko eta estrategikoa izan zela Sobietar batasunarentzat
IRAUPENA: 1927-1949 -
Hego Korearen (EEUU indar militarrek babestua) eta Ipar Korearen (Sobietar Batasuneko indar militarrek eta Txinako Herri Errepublikak babestua) arteko gerra gatazka bat izan zen, desberdintasun ekonomikoen ondorioz. Bere ezaugarri nagusiak ziren, gerraren indarkeria eta kaosa, ideal politikoen bidezko zatiketa sozial handia(bi Koreek gaur egun arte aurre egin behar diotena) eta lurraldeen anbizioak eta superpotentzien ideologia politiko sendoa.
IRAUPENA:1950-1953 -
Gatazka beliko bat izan zen, Hego Vietnam eta Ipar Vietnamen artekoa. Ameriketako Estatu Batuen (Hego Vietnam babesten zuena) eta Sobietar Batasunaren (Ipar Vietnam babesten zuena) parte-hartzea izan zuen ezaugarri.
IRAUPENA: 1955-1975 -
Hungariako Herri Errepublikako gobernuaren eta bere politiken (Sobietar Batasunetik inposatuak) aurkako nazio mailako bat-bateko mugimendu iraultzailea izan zen, urriaren 23tik azaroaren 10era arte iraun zuena.
-
Egiptoren gaineko gudu militar bat izan zen, Erresuma Batuak, Frantziak eta Israelek osatutako aliantza militarra inplikatu zuena, Egiptoren aurka.
-
Alemania 28 urtez, bi zatitan banatu zuen hormigoizko horma handi bat izan zen. Alde batetik, Alemaniako Errepublika Federala, Mendebaldeko zatia. Eta, bestetik, Alemaniako Errepublika Demokratikoa, Sobietar Batasuneko komunismoari sostengua ematen ziona.
IRAUPENA: 1961-1989 -
Ameriketako Estatu Batuen, Sobietar Batasunaren eta Kubaren arteko gatazka izan zen, AEBek sobietar irismen ertaineko misil nuklearren baseak aurkitu zituztelako Kuban
-
Mundu Gerraren ostean Txekoslovakian jarritako sistema komunistaren liberalizazio politikorako saiakera izan zen.
-
gatazka armatu bat izan zen, sobietar indarrak Afganistango Alderdi Demokratiko Popularreko (PDPA) gobernu marxistaren alde jarri zituena, matxino fundamentalista islamikoen aurka, muyahidinak nagusiki.
-
Islamaren doktrina erlijiosoan oinarritu zen lehen mugimendua izan zen sistema politiko eta sozial berri bat sortzeko, eta XX. mendeko historian porrot puntua izan zen. Iraultza horrek ez zuen izaera independentista, nazionalista edo sozialista izan, ideologia erlijiosoa izan zuen oinarri.
-
Nikaraguan irekitako prozesu bat izan zen, Askapen Nazionalerako Fronte Sandinistak Somoza familiaren diktadurari amaiera eman ziona, Somozatarren hirugarrena zen Anastasio Somoza Debayle boteretik kenduz, honen ordez ezkerreko profil aurrerakoiko gobernu demokratiko bat ezarriz.
IRAUPENA: 1979-1990 -
Ronald Reagan Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak proposatu zuen sistema bat izan zen, lehorrean eta espazioan oinarritutako sistemak erabiltzeko, arma balistiko estrategikoekin (kontinentearteko misil balistikoak eta itsaspekoetatik jaurtitako misil balistikoak) AEBak eraso nuklear baten aurka defendatzeko.
-
Gerra Hotzaren amaiera eta 40 urtez banatutako herrialde baten bateratzea sinbolizatu zuen gertaera izan zen