Kw1

GERRA HOTZA

  • Period: to

    Berlinen blokeoa

    Gerra Hotzaren hasierako nazioarteko krisia izan zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Alemania herrialde askok okupatua zegoela, Sobietar Batasunak mendebaldeko herrialdeen trenen joan-etorria Berlineraino eten zuen. Euren helburua Berlin osoa sobietar eremutik janariz eta erregaiez hornitzea zen, eta, horrela, hiri osoaren gaineko kontrola bereganatzea.
  • Period: to

    Koreako gerra

    Ipar Korea eta Hego Korearen arteko gatazka armatua izan zen. Ipar Koreak Sobietar Batasunaren eta Txinaren laguntza militarra izan zuen, eta Hego Koreak Australia, Kanada, Erresuma Batua eta Estatu Batuena. Gerra Hotzaren une txarreneko tentsio egoera bizi-bizian gertaturiko gatazka honek agerian jarri zuen edozein tokitako borrokak mundu mailako gerra batera eraman zezakeela.
  • Berlingo harresiaren eraikuntza

    Berlingo harresiaren eraikuntza
    Mendebaldeko Berlin Ekialdeko Berlindik eta inguruko Ekialdeko Alemaniako lurraldeetatik isolatu zuen 144 kilometroko harresi bat izan zen. Bi zati alemaniarrak mugatzen zituen muga izatetik, Gerra Hotzean aurka egiten ari ziren ideologia politikoen arteko muga izatera igaro zen. Berlingo harresiak, ekialdeko zatiko gobernuburuen mesede, langile eta atzerritar sozialisten ihes egitea saihestea izango zuen helburu, hauek isolatuz.
  • Period: to

    Vietnamgo gerra

    Gerra Hotzaren garaian superpotentziek ordezkari bidez egindako gerra bat izan zen. Vietnamen, Laosen eta Kanbodian gertatu zen, eta elkarren aurka izan zituen alde batetik Ipar Vietnam komunista eta bestetik Hego Vietnam kapitalista. Vietnambo gerra Saigon bukatu zen, Hego Vietnamgo hiriburua Ipar vietnamdarren menpe geratzean.
  • Misilen krisia Kuban

    Misilen krisia Kuban
    Estatu Batuen, Sobietar Batasunaren eta Kubaren artean izandako gatazka da. Krisi hau Gerra Hotzeko tentsiogunerik handienetarikoa izan zen. 1962an Kubako eta Sobietar Batasuneko gobernuek misil nuklearrak jarri zituzten Kuban. Estatu Batuek armak topatu zituenean misilak handik mugiarazten ahalegindu ziren. Kennedy (AEBetako presidentea) eta U Thant (NBEko burua) hitzarmena lortu zuten sobietarrekin, ez inbaditzeko itun baten truke.
  • Euromisilen krisia

    Euromisilen krisia
    NATO eta SESBeko potentziak aurrez aurre jarri zituen krisi diplomatiko eta militarra izan zen. Gatazkaren ardatza SESBek Europan irismen ertaineko misil balistikoak instalatzea ,eta irismen nuklearraren barruan kontinente guztiak zeukaten misilak instalatzea izan zen; euromisilak deituak. Gerra Hotzeko momenurik tirabiratsuenetarikotzat hartzen da, Kubako Misilen Krisiarekin alderatu daitekeena.
  • Period: to

    Afganistango gerra

    Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren armada eta mujahidinen arteko gatazka armatua izan zen, hamar urtez Afganistan hondatu zuena. SESB eta Ameriketako Estatu Batuak nahasirik zeuden eta Gerra Hotzaren azkenetako krisitzat hartzen da.