PORTUGAL ETA GAZTELAREN ESPLORAZIOAK ARO MODERNOAN

  • Ceuta konkistatu.
    1415

    Ceuta konkistatu.

  • Sagres-eko Nautika Eskolaren sorkuntza.
    1417

    Sagres-eko Nautika Eskolaren sorkuntza.

    Enrike Nabigatzailea (Joanes I.a Portugalgoaren semea) 'Nautika Eskola' sortu zuen zailtasunei eta nabigatzeko beldurrei aurre egiteko. Espedizioaretarako tripulazioak eta munduko hainbat lekutatik iritsitako kartografoak han prestatu ziren, mapa zehatzak sortu zituztenak.
  • Madeirako Uharteak aurkitu.
    1419

    Madeirako Uharteak aurkitu.

    Portugalgo erresumari erantsi zituzten.
  • Aztoreetako Uharteak aurkitu.
    1431

    Aztoreetako Uharteak aurkitu.

    Portugalgo erresumari erantsi zituzten.
  • Maroko hegoaldeko Bojador lurmuturra igaro.
    1434

    Maroko hegoaldeko Bojador lurmuturra igaro.

  • Cabo Verde uhartedia hartu.
    1446

    Cabo Verde uhartedia hartu.

  • Gineako golkoan barneratu.
    1460

    Gineako golkoan barneratu.

  • Henrike Nabigatzailea hil zen.
    Nov 13, 1460

    Henrike Nabigatzailea hil zen.

    Henrike Nabigatzailea hil ondoren, Portugal hegoalderantz jarraitu zuen, baina mantsoago.
  • Diogo Caok Kongo ibaiaren bokalea aurkitu zuen.
    1482

    Diogo Caok Kongo ibaiaren bokalea aurkitu zuen.

  • Bartolomeu Dias Afrikaren hego-muturreko Esperantza Oneko lurmuturrera iritsi zen.
    1487

    Bartolomeu Dias Afrikaren hego-muturreko Esperantza Oneko lurmuturrera iritsi zen.

    Indiako Ozeanora pasabidea ireki zuten aurkikuntza horiek.
  • Kristobal Kolonen Lehen Bidaia.
    Aug 3, 1492

    Kristobal Kolonen Lehen Bidaia.

    1492ko abuztuaren 3an, Palos de Fronterako portutik atera ziren, Kanariar uharteetara.
    1492ko urriaren 12an espedizioa hasi zuten, eta aste bat lurrik ikusi gabe nabigatu ondoren, Zipangora (Japonia) iritsi zela uste zuen.
    Baina, Bahamak, Kuba eta Hispaniola ziren errealitatean. Bidaia amaitutakoan, Gazterala itzuli zen.
    Kristobal Kolon hil zenean ere, Asiara iritsi zela uste zuen. Baina Ameriko Vespuzio, frogatu zuen beste kontinente batera iritsi zela, eta Amerika izena jarri zion.
  • Bigarren Bidaia.
    1493

    Bigarren Bidaia.

    Antilla Txikiak esploratu zituen. Hispaniola uhartean Kolonen lehenengo kokalekuak eraiki ziren.
    (1493-1496)
  • Tordesillasko Ituna sinatu zuten Portugal eta Gaztela.
    1494

    Tordesillasko Ituna sinatu zuten Portugal eta Gaztela.

    Bi herrialdeen lehia zela eta sortu zuten, Aita Santuaren bitartekaritza erabiliz.
    Itunean meridiano bate egitea erabaki zen: Azore uharteen mendebaldetik 2000 mila nautikora.
    Meridianotik mendebaldera zeuden lurrak Gaztelarentzat ziren, eta ekialdera zeudenak Portugalentzat.
    Aurkikuntzen ondorioz, itsasoz haraindirako bi inperio sortu ziren (Espainiarena eta Portugalena).
  • Hirugarren Bidaia.
    1498

    Hirugarren Bidaia.

    Kontinentearen kostaldera iritsi zen; gaur egungo Venezuelara. (1498-1500)
  • Vasco Da Gamako espedizioa Indiara iritsi zen.
    1498

    Vasco Da Gamako espedizioa Indiara iritsi zen.

    1497an atera zen Lisboatik. Hamar hilabete iraun zuen espedizioa, eta lau flotaz osatuta zegoen.
    Bidaia horrekin amaitu zen proiektu portugaldarra, eta honi esker, Portugalek Indiako ozeanoan zuen presentzia finkatu ahal zuen.
  • Pedro Álvares Cabralek Brasil aurkitu zuen.
    1500

    Pedro Álvares Cabralek Brasil aurkitu zuen.

    Portugaldarren kontrolpean zegoen. Indiara egin zuen bidaia batean aurkitu zuen, Afrikatik gehiegi urrundu zelako (haize alisioak desbideratuta).
  • Laugarren Bidaia.
    1502

    Laugarren Bidaia.

    Karibe Itsasoaren zatirik mendebaldekoena esploratu zuen.
    (1502-1504)
  • Munduari Lehenengo Itzulia.
    1519

    Munduari Lehenengo Itzulia.

    Fernando Magallasanek, marinel portugaldarra, Sevillatik irten zen espedizio bat zuzendu zuen. Espezieen uharteak aurkitzeko asmoa zuen.
    1520an, itsasertz bat igarotzean, Magallanes hil egin zen. Eta Juan Sebastian Elkanok ordezkatu zuen, espedizioaren zuzendaria izanez.
    1522an, Espainiara itzuli ziren. Horrela, munduari lehenengo itzulia eman zion, Lurra esferikoa zela frogatuz.