Gaztela eta Leon

By gartx33
  • Antso I.-ren heriotza
    1035

    Antso I.-ren heriotza

    Antso Handia hiltzen denean Gaztelako erresuma sortzen da eta bere seme Fernando gobernatzen hazten da.
  • XI. mendea
    1036

    XI. mendea

    Gaztela txikia zen, baina bertako egitura militarrak boterea zuen.
    Bestalde, Kordobako kalifen ahalmena ahuldu ondoren, Gaztelako koroaren eraginpean geratu ziren batzuk (Zaragoza, Toledo, Sevilla eta Badajoz).
  • Alfontso VI
    1085

    Alfontso VI

    1. urtean Toledo hartzen du eta errege musulmanek Ipar Afrikako almorabideei laguntza eskatu ondoren almorabideak irabazi zuten, eta batasuna ezarri zuten berriro ere Iberiar penintsulako lurralde musulmanetan. Geroago Errioxaz eta Burebaz jabetzen da.
  • Alfontso VII
    1126

    Alfontso VII

    XII. mendearen hasieran, hitzarmenak egin behar izan zituen Gaztelako koroak Leongo eta Nafarroako erresumekin, islamdarrei aurre egiteko. Bere burua Hispaniako enperadore egin zuen Alfontso VII.aren garaian (1126-1157), almorabideak banatu eta ahuldu egin ziren, eta Tajo ibairaino hedatu zen Gaztelako Erresuma.
  • Erreinu musulmanen bateratzea
    1147

    Erreinu musulmanen bateratzea

    Alfontso VII.ak eta Aragoiko erregeak bitan banatu zuten kristauek musulmanei hartu beharreko lurrak: Gaztelako aldea eta Aragoiko aldea. Hala ere, almohadeak Iberiar penintsulan sartu (1147) eta erreinu musulmanak berriro batera zitezen lortu zuten.
  • Inperioaren banaketa
    1157

    Inperioaren banaketa

    Alfontso VII.a hil ondoren, bi semeren artean banatu zen inperioa: Antso III.ak Gaztela hartu zuen, eta Fernando II.ak Leon eta Galizia. Areagotu egin ziren orduan Lara eta Castro familia nobleen arteko gatazkak, eta almohadeek indartu ahal izan zituzten beren lurraldeak.
  • Hitzarmena eta Nafarroako erasoa
    1177

    Hitzarmena eta Nafarroako erasoa

    Alfontso VIII.aren garaian, beste hitzarmen bat egin zuten Gaztelako eta Aragoiko koroen artean, musulmanei hartutako lurrak banatzeko eta Nafarroako Erresumaren aurkako erasoari ekin zion Gaztelak.
  • Bizkaiko jaunak
    1189

    Bizkaiko jaunak

    Urte honetan Bizkaiko jaunak haren eraginpean geratu ziren, eta 1200. urte aldera hartu zituen Araba, Gipuzkoa, Lapurdi eta Bearno. Nafarroako Erresuma guztiz murriztuta eta itsasorako irteerarik gabe geratu zen.
  • Gaztelako koroa
    1212

    Gaztelako koroa

    Urte honetan amaitu zen almohadeen nagusigoa, Navas de Tolosako guduan, eta hurrengo urteetan batu ziren Leon eta Gaztelako koroak (Fernando III.a, 1230), Gaztelako Koroa sortzeko.