MOBILEN LERRO KRONOLOGIKOA

  • G1 GENERAZIOA

    1G haririk gabeko teknologia zelularraren lehenengo belaunaldia da. Teknologia analogikoa da, eta 1980ko hamarkadan hasi zen erabiltzen. 2G teknologiak ordezkatu zuen arte izan zen erabilia. Bi teknologia hauen arteko ezberdintasunik nabariena 1Gk erabiltzen dituen irrati seinaleak analogikoak direla, eta 2Gk, berriz, seinale digitalak erabiltzen dituela da. Ahotsa da digitalki kodifikatzen dena 2Gren kasuan, eta modulatzen dena 1Gren kasuan.
  • G2 GENERAZIOA

    2G telefonia mugikorra bigarren belaunaldiaren laburdura da, zeinak, nagusiki GSM estandarraren bitartez, ahots eta datu transmisioak ahalbidetzen dituen. Telefonia mugikorreko estandarrak digitalak izatera pasa ziren. Telefonia mugikorreko operadoreek GSM estandarra ezarri zutenean. Bezeroentzako lehenbizigo GSM sarea Finlandian jarri zuen martxan Radiolinja operadoreak. Telefonia mugikor digitalarekin, analogikoarekin baino konexio gehiago ezar zitekeen momentu berean.
  • G3 GENERAZIOA

    3G, mugikorra telefonia mugikorreko hirugarren belaunaldiaren laburdura da, zeinak, nagusiki UMTS estandarraren bitartez, ahots eta datu transmisioak ahalbidetzen dituen.
    Hirugarren belaunaldiarekin lotutako zerbitzuek ahalbidetzen dute transmititzea bai ahots eta datuak.
    Hasiera batean teknologia hau telefonia mugikorrari zuzenduta zegoen arren, telefonia mugikorreko operadoreek USB modemak erabiliz Internetera konektatzeko zerbitzuak ere eskaintzen dituzte, 3G teknologia erabilita.