-
XVIII mendean indartutako burgesiak botere politikoa eskuratzeko urratsak emango ditu. 1789an Alemania eta Austriako tropak parisen sartzekotan zeudenean, Luis XVI-ak herria armatzeko baimena eman zuen. Egiturazko arrazoiei dagokienez, Lege Zaharraren mugak argi zeuden eta bai Ilustrazioak, bai liberalismoak, bai demokraziak zuzenean aurre egiten zieten eliza ofizialari, erregeari eta feudalismoari.
-
Frantziako errege familia gillotinatu ostean, Frantziako Konbentzioak pertsonen arteko klase ezberdintasuna debekatu zuen. Iparraldeari dagokionez, eliz katolikoari ezohiko arautegia inposatu zioten konbentzioaren ebazpenek, herri eta probintzietako foruak eta usadioak kentzeaz gainera. Frantziar ejetzitoak Hego Euskal Herrian sartu ziren 1793an. 1794ko Basileako Bakearen ondorioz, frantziar tropa iraultzaileak Frantziara itzuli ziren, muga Bidasoara itzuliz.
-
Bilbon eta Bizkaian izan zuen eraginik haundiena. Frantziako tropa iraultzaileen aurrean, euskal herritarrek izandako portaera utzia zigortzeko, Carlos IV-ak, bere balidoaren bidez, akordio bat egiten du Zamakolarekin. Akordio hori martzan jarriz gero, foralak ziren bizkaitar hiritarrak soldaduskara joan beharko zuten. Matxinadak Bilbori bere monopolioa berretsi zion eta bizkaitarrei soldaduska egin beharrari salbuespena eman zien Carlos IV-ak.
-
Carlos IV-ak abdikatu eta Fernando VII-ak koroari uko egin ostean, Frantziako tropak sartu ziren Jose I-rekin. Gudan zehar tropa biek izugarrizko exazioak egin zituzten. Foruak medio, Euskal lurretan gertatzen ziren gudak bertako erakundeek ordaindu behar zituzten. Izan ere, jendarte oso batek ordaindutako guda gastuak udalek eta diputazioek gain hartu behar zituzten. Zor honek izugarrizko krisi ekonomikoa eragin zuen eta, honen ondorioz herri sailen desamortizazioari ekin zioten.
-
Fernando VII-ak zin egindako 1812-ko konstituzioari muzin egin zion. Izan ere, Lege Zaharra ezarri zuen berriro. Hala eta guztiz ere, aurrera eraman zuen desamortizazio prozezua. Finean, desamortizazioaren bidez Fernando VII-ak guda gastuak estali nahii zituen. Txema Uriarteren ustetan, E.H-ko mende gatazkatsuaren oinarrizko eragileak dira Espainiako Erregeek egindako zibil, eliz eta meategien desamortizazioak. Urte hauetan ere, Vienako Kongresua burutu zen.
-
Riego Jeneralak 1812ko Konstituzioa aldarrikatu eta boterea eskuratu zuen. Hiru urte hauetan, politika iraultzailea inposatu zen, non, Frantzian bezala, Lege Zaharra, (Foruak, soldaduska, aduanak...) eta elizak ondoriorik txarrenak pairatu baitzituzten. 1823an Frantziako Luis Deuna erregeak nazioarteko ejertzito kontserbadorea abiarazi zuen Madrilgo gobernu iraultzailearen kontra eta, Europako tropa kontserbadoreak lagunduta, Fernando VII-ak botere absolutua berreskuratu zuen. Porrot egin zuten.
-
Carlos X-k Frantziako boterea eskuratzen du, Luis XVIII zendu ostean. Frantziako kontserbadorismoa moteltzen doa eta, konstituziorik eman ez arren, kontserbadoreek "Itun emanak" eta halako formulak erabiliko dituzte herriaren atsegintasuna jasotzeko. Europako burgesiak botere politikoa eskuratu nahi du eta hamaika matxinada eta iraultza antolatu zituzten estatu garaikidea eskuratu asmoz; hots, konstituzioa, botere banaketa, berdintasuna, prentsa askea, hauteskunde demokratikoak...
-
Joera liberatzaile eta aurrerakoia ditu iraultza honek eta, ondorioz, Luis Felipe I-k Frantziako koroa eskuratu zuen, Konstituzioa onartuta, goiburgesiak gobernupolitikoa eskuratu zuen. Hurrengo bi hamarkadetan, Europa osoan zehar iraultza liberalak zein absolutismoaren garaipenak elkarren segidan agertuko zaizkigu: Austria, Alemania, Grezia, Frantzia, Suedia eta Espainiako erresuma eta inperioak. Estatu garaikideak sortzen ari dira eta nazionalismoa garaile da Europan eta AEB-tan.
-
Gizonezko Karlosek ez du Isabel onartzen "Lege Salikoa" delakoan oinarriturik. EH-a Karlosen alde kokatu zen, hiriburuak eta herri gutxi batzuk izan ezik. Espainiako liberalek irabazita, Espainia zentralizatzeko joera eta jarduera ezarri zuten zigorretan oinarritutako estrategiaren bidez: nazio bat, erlijio bat, hezkuntza bat, hizkuntza bat. Izan ere, foruak kendu, mugak Bidasoara eraman eta ohiko usadioak debekatu egin zituzten. Guda honek izugarrizko eragina izan zuen Euskal Herrian.
-
Sozialismoak bere ideologia aurkezten du Europa osoan eta, geroztik, jendarte aldaketak aztertzerakoan aintzat hartu behar izango dugu. 1847ko uzta txarretik abiaturik, Suitzan hasi eta Europa osotik zehar pasa zen iraultza aurrerakoia dugu hau: Italia, Prusia, Austria, Hungaria, Napoles, Errusia, ...1848a. Parisen soilik, burgesiak ezarritako Cavaignac Guda Ministroak 10.000 langile hil zituen ekainaren 25 eta 26an. Napoleon III (biloba) Errepublikaren presidente konstituzional bozkatzen dute.
-
Urte honetan, parisko Komuna izenarekin ezagutzen dugun iraultza sozialista burutzen da. Parisen soilik 20.000 langile hil zituzten. Honen ondorioz, Frantzian III Errepublika ezartzen dute. Sozialismoak eta anarkismoak egundoko errepresioa jaso bazuten ere, langile, nekazari, ikasle eta militarren artean arrakasta handia lortu zuten.
-
Saboiako Amadeo, Errepublika, II Karristada eta Alfontso XII-aren garaipena elkarren segidan agertuko zaizkigu. EH-ri dagokionez, I Karlistadan aurreko euskal mundu nekazariaren gainbehera marka nagusienetakoa bada, II Karlistadaren ostean desagertzen hasiko da, mundu nazionalista garaikide batean urtzeko. Bizkaiko burdin meategiak desamortizatu ostean, Administrazio Zentralak Bizkaiko burgesia nagusiari zein jauntxo batzuei eman zizkien euren ustiapenaz aberastu zitezen.
-
Euskal Herrian Fakundo perezaguak PSOE-ren lehenengo taldea sortzen du Bilbon. 1890-92ko meategietako grebak izan ziren eta sozialismoak arrakasta handia lortu zuen langile talde honetan.
-
Sabino Aranak PNV alderdi jeltzalea sortzen du Bilboko Larrazabal
baserrian.