-
Iker Prietok 2015ean saskibaloia lehiaketa moduan utzi zuen. Ia bi urte geroago, talde independiente bat osatzeko pertsona ezberdinekin hasi zen hizketan.
-
2017ko urtarrilerako 10 jokalari lotuta zituen jada, eta... beste talde batek lagatutako instalazioak baliatuta lehen entrenamendua ospatu zen Lasesarreko Polikiroldegian.
-
2017ko maiatzaren 22an 2017-2018 denboraldirako Bizkaiako 2. maila erregionalean Barakaldo ST egongo zela bermatu zen
-
Proiektuari ezinbesteko sostengu ekonomikoa emango zion babesle bila,zenbait hilabete eta negoziazio gogorren ostean, laguntza hori lortu zen.
-
Iraganeko ezagun bat konbentzitzea lortu zuen Barakaldo ST-k.
-
Aguilas Salesianosi aurre eginda (52-43) heldu zen taldearen historiako lehendabiziko garaipena.
-
Gabonetako oporretara heldu aurretik lortu zuen taldeak bigarren garaipena, eta ilusioa ez galtzeko ezinbestekoa izan zen.
-
Martxora heldu zen Barakaldo ST hiru garaipenekin... Eta martxoan hiru garaipen jarraian lortu zituen taldeak, bere historia motzaren momentu politenera helduz
-
4 fitxaketa egin ziren eta 6 jokalari joan... Baina ez zen entrenatzailerik lortu, eta horren harira, etorri ziren lehendabiziko arazoak hain zuzen ere.
-
Lehendabiziko hiru partidetatik bi irabazi eta gero, Otxarkoagan proiektuaren "heriotza" ekarri zuen ikuskizuna gertatu zen. Bi jokalarik entrenatzailea iraintzeari ekin zioten, eta liskarretan galdu zen taldea.
-
Ligako onenen artean egoteko potentziala zuen taldea, Bizkaiako talde txarrena ez izateko faserako sailkatu da.