Filosofiaren historia

  • Period: 3333 BCE to 472

    Antzinaroa

  • Tales de Mileto
    624 BCE

    Tales de Mileto

    Filosofoa izan zen, Joniako. Talesen teorema sortu zuen. Lehenengo filosofotzat hartzen dugu, Miletoren eskola hasi zuen eta "arkhe" existitzen zela esan zuen lehenengo pertsona izan zen.
  • Pitagoras
    569 BCE

    Pitagoras

    Sokrates aurreko filosofo greziarra izan zen (Samos irla). Historialari askok lehenengo matematikariatzat hartzen dute. Batez ere natura matematikan aritu zen. Anaximandroren ikasle izan zen. Pitagorasen teorema burutu zuen.
  • Heraklito
    541 BCE

    Heraklito

    Sokrates aurreko filosofo greziarra izan zen (Efeso, Jonia). "Efesoko iluna" edo "asmatzailea" izenordeekin ezagutzen zuten. "Naturari buruz" izeneko liburu bat idatzi zuen.
  • Parmenides
    530 BCE

    Parmenides

    Sokrate aurreko filosofo italiarra izan zen (Elea, Magna Grecia). Obra bakar bat idatzi zuen, poema filosofiko bat bertso epikoetan, baina ez da osorik kontserbatu.
  • Protagoras
    481 BCE

    Protagoras

    Filosofo sofista greziarra izan zen (Abdera, Antzinako Grezia). Sokratesen ezaguna izan zen. Landu zuen filosofiaren alorra retorika izan zen. Ez da gaur egun haren obrarik aurkitu.
  • Sokrates
    469 BCE

    Sokrates

    Greziar filosofo garrantzitzuenetarikoa izan zen, Alopecen (Atenas) jaiotakoa. Batez ere epistemologia eta etikari buruzko lanak egin zituen. Platonen irakaslea izan zen eta Aristoteles izan zuen dizipulu. Ez zuen obrarik egin, bakoitzak bere ideiak garatu behar zituela uste zuelako.
  • Platon
    427 BCE

    Platon

    Filosofo greziarra (Atenas) izan zen. Aristotelesen irakasle eta Sokratesen diszipuloa izan zen. Etikari buruz idatzi zituen bere obrak dialogo moduan.
  • Aristoteles
    384 BCE

    Aristoteles

    Arsitoteles filosofia zer den jakitea edo ez jakiteari buruz idatzi zuen. Bere bizitzan zehar 300 obra baino gehiago egin zituen eta filosfoiaren arlo guztiei buruz izan ziren.
  • Epikuro
    341 BCE

    Epikuro

    "Pues no te afanes en aumentar tus bienes, sino en disminuir tu codicia" bere esaldirik ezagunena da. Bere ideia filosofikoak Platonen eta Aristotelesen kontrakoak ziren eta horregatik oso ezaguna izan zen.
  • Seneka
    4 BCE

    Seneka

    Filosofo Romanicoa (Corduba) izan zen"Seneca el joven" deitzen zuten bere aita horrela ere deitzen zelako. Bere gai nagusia izaera morala zen.
  • Austin Hiponakoa
    354

    Austin Hiponakoa

    Filosfia eta kristianismoa nahastu zituen lehenengoa izan zen. Komunitate kristiano osan izan zen ezaguna.
  • Period: 473 to 1492

    Erdi-Aroa

  • Tomas Akinakoa
    1225

    Tomas Akinakoa

    Filosofo, fraile eta teologo Italiarra (Roccasecca, Sicilia) izan zen. Hezkuntza Eskolastika ordezkari nagusitzat hartzen dute eta teologia sistematikoko irudi nagusitzat ere hartzen dute.
  • Gilen Okham
    1285

    Gilen Okham

    Filosofo logiko, teologo eta fraile ingelesa (Ockham, Surrey) izan zen. Famatua izan zen nominalismoaren izen nabarmenetarikoa delako, eskola tomisten eta eskotisten aurka joan zelako, eta Ockhamen labanagatik.
  • Tomas Moro
    1478

    Tomas Moro

    Teologo, humanista, politikari eta idazle ingelesa (Londres) izan zen. Bere lan nabarmenena "Utopia" da, eta honen helburua sozietate idealaren antolakuntza adieraztea da. Erreforma protestantean lagundu zuen.
  • Period: 1493 to

    Aro modernoa

  • Francis Backvon
    1561

    Francis Backvon

    Filosfo, politikari, abokatu eta idazle ingelesa (York house, Strand) izan zen. Empirismo filosofiko eta zientifikoaren aitatzat hartzen dute. Ezagutzaren teoria empiriko bat proposatu zuen metodo zientifikoan oinarritua.
  • Hobbes

    Hobbes

    Filosofo ingelesa (Westport) izan zen. Zehazki filosofia politiko modernoaren sortzaileetariko bat izan zen. Bere obrarik famatuena "Leviatan" du izena.
  • Deskartes

    Deskartes

    Filosofo, matematikari eta fisikari Frantzesa (La Haye en Tourayne) izan zen. Geometria analitikoa eta filsofia modernoaren burutzat hartzen dute. Horretaz gain, iraultza zientifikoaren protagonista bat izan zen.
  • Spinoza

    Spinoza

    Herbeeretan (Amsterdam) jaiotako filosofoa izan zen. Kartesianismoaren ondorengo kritikoa izanda XVII mendeko filosofiaren hiru razionalisteetako bat izan zen.
  • Locke

    Locke

    Filosofo eta mediku ingelesa (Wringhton, Somerset) izan zen. Empirismo ingelesan eragin handia izan zuen eta liberalismo klasikoaren aita da.
  • Leibniz

    Leibniz

    Polimata, filosofo logiko, teologo, jurista eta matematikari alemaniarra (Leipzig) izan zen.XVII eta XVIII mendeetako pentsalari handienetarikoa eta "azken genio unibertsala" hartzen dute.
  • Berkeley

    Berkeley

    Filosofo irlandarra (Kilkenny) izan zen. Bere funtzezko lorpena filosofiaren idealismo subjetiboa edo inmaterialismoaren garapena izan zen.
  • Montesquieu

    Montesquieu

    Filosofo eta jurista frantzesa (La Brede) izan zen. Bere obrak ilustrazioari buruz izan ziren, espiritu kritikoan eta tolerantzia erlijiosoan oinarritua.
  • Hume

    Hume

    Filosofo, historialari, ekonomista eta saiogile eskoziarra (Edimburgo) izan zen. Mendebaldeko filosofia eta ilustrazio eskoziarrean izen nagusi bat izan zen. Empirismo, eszeptizismo eta naturalismoan zuen sistema filosofikoagatik famatua izan zen.
  • Rousseau

    Rousseau

    Idazle, pedagogo eta filosofo suitzar (Ginebra) ilustratua izan zen. Erromantizismo aurreko lehenengo idazleetariko bat izan zen. Frantziako iraultzan parte hartu zuen.
  • Kant

    Kant

    Filosofo eta zientifiko prusiarra (Konigsberg) izan zen. Kritizismoa eta idealismo alemaniarrari buruz idazteko lehenengoa izan zen. Hiru galdera filosofikoei buruz lan egin zuen, "Zer ezagutu ahal dut", "zer espero ahal dut", "zer egin behar dut".
  • Hegel

    Hegel

    Filosofo alemaniarra (Stuttgart) izan zen. Alemaniar idealismoaren figura garrantzitsuenetako bat eta filosofia modernoaren sortzaileetako bat da.
  • Period: to

    Aro garaikidea

  • Marx

    Marx

    Alemaniar filosofo eta politika zein ekonomiaren pentsalaria izan zen, bereziki ezaguna komunismoaren aitzindaria izateagatik. Nagusia zenean Londresera joan zen eta Friedrich Engelse batera lagun egin ziren.
  • Levi-strauss

    Levi-strauss

    Filosofo eta enpresari alemaniarra izan zen. Munduko jantzi ekoizle handienetakoa den Levi Strauss & Co. enpresaren sortzailea izan zen.
  • Nietzesche

    Nietzesche

    Filosofo eta filologo alemana izan zen, eta XIX. mendeko pentsalari modernoetako bat. Haren filosofiak eragin handia izan zuen XX. mendeko oso ideologia ezberdinetan. Oso filosofo aztertua eta eztabaidatua izan da, eta haren pentsamenduari askotariko interpretazioak egin zaizkio. Nietzscheren lanik nabarmenenak Honela mintzatu zen Zaratustra eta Moralaren genealogia dira.
  • Freud

    Freud

    Austriar mediku neurologoa, psikoanalisiaren sortzailea izan zen, psikopatologia tratatzeko metodo klinikoa, elkarrizketa bidez gaixoaren eta psikoanalistaren artean.
  • Husserl

    Husserl

    Alemaniar filosofoa izan zen. Kontzientzia ikertu eta deskribatu zuen, mundu objektiboaz nahiz irudimen hutsezkoaz nola jabetzen garen aurkitzeko asmoz; azken jomuga, berriz, sistema deduktibo formalen teoria orokorra eraikitzea zuen.
  • Russell

    Russell

    Galestar filosofo, aktibista, idazle eta matematikaria izan zen. Bibliografia itzelaren egilea da, haren liburuetan bereziki Matematikaz, Filosofiaz eta Politikaz idatziz. XX. mendeko filosoforik eragingarrienetarikoa izan zen. 1950ean Literaturako Nobel saria jaso zuen.
  • Wittgenstein

    Wittgenstein

    Filosofo austriarra izan zen, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena. Vienako Zirkulua mugimendua eta bidenabar enpirismo logiko izeneko eskola filosofikoa eragin zituen pentsalarietako bat izan zen.
  • Heidegger

    Heidegger

    Filosofoa izan zen. Fenomenologiarekin eta existentzialismoarekin lotu izan da. Haren libururik ospetsuena, Sein und Zeit («izatea eta denbora»), filosofiaren arloan XX. mendeko garrantzizkoenetakotzat jotzen da.
  • Karl popper

    Karl popper

    Austriar jatorriko filosofo ingelesa izan zen. Metafisika antideterministaren aldekoa izan zen, eta ezagupena aldez aurretik mugatu ezinezko ekintza zela, eta norbanakoaren esperientziatik garatzen zela uste izan zuen. XX. mendeko zientziaren filosofo garrantzitsuenetakotzat hartzen da.
  • Jean-Paul Sartre

    Jean-Paul Sartre

    Frantsesezko idazlea eta filosofoa izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakusgarria, eta XX. mendeko intelektual politikoki konprometituaren irudi nagusietakoa. Halaber, existentzialismoaren ordezkari ospetsuena izan zen, Martin Heideggerrekin eta Albert Camusekin batera.
  • Hanna Arendt

    Hanna Arendt

    Judu jatorriko politika-ikertzaile alemaniarra izan zen. Bere lan gehiena boterearen gaineko azterketetara bideratu zuen, eta bereziki politika, autoritatea eta totalitarismoa ikertu zituen. Arendtek gehien aztertu zituen ideien artean politikaren natura eta bizitza politikoaren inguruko auziak daude. Bizitzan izandako esperientzia gogorrek bultzatu zuten Arendt pentsamendu mota tradizionalak zalantzan jartzera.
  • Simone de Beauvoir

    Simone de Beauvoir

    Idazle, filosofo eta feminista frantziarra izan zen. Gai politiko, sozial eta filosofikoei buruzko eleberriak, entseguak, biografiak eta monografiak idatzi zituen eta haren pentsamendua existentzialismoaren barnean kokatu ohi da, haren lan batzuk, Bigarren sexua adibidez, feminismoaren sorreraren bultzagarritzat hartzen direlarik.
  • Foucault

    Foucault

    Irudi oso garrantzitsua izan zen XX. mendeko pentsamendu frantseserako. Estrukturalismoaren eta postestrukturalismoaren artean kokatzen da. Hil zenerako, Frantzian pertsonarik azkarrenetarikotzat hartua zuten, nahiz eta oso gaztea izan. Berak arkeologotzat zuen bere burua.
  • Habermas

    Habermas

    Soziologoa eta filosofoa da, teoria kritikoa eta pragmatismoa bultzatu zuena. Haren lanak, epistemologian oinarrituak, eragin handikoak izan ziren XX. mendean.