Filosofoen denbora lerro

By Anemtz
  • Tales Miletokoa
    624 BCE

    Tales Miletokoa

    Tales edo Tales Miletokoa, Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren αρχηγος sortzailea izan zen, Aristotelesen arabera. Miletoko eskolako lehenengo ordezkaria da eta Anaximandro izan zuen kide eta jarraitzaile.
  • Anaximandro
    610 BCE

    Anaximandro

    Miletoko eskolako bigarren filosofo presokratikoa izan zen, Talesen kide eta jarraitzaile eta Anaximenesen maisua. Filosofian ez ezik, astronomia, geometria, fisika eta geografian ere ekarpenak egin zituen, mundua ikuspegi zientifikoaz aztertzeko garaiko joera filosofikoari jarraiki.
  • Pitagoras
    580 BCE

    Pitagoras

    Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. Musikan, eskala pitagorikoak bere izena darama. Metenpsikosi edo arimaren transmigrazioaren dotrina ere zabaldu zuen. Filosofian, Platonengan eragina izan zuen eta bere burua filosofotzat jo zuen lehenengoa izan zela ere jaso da.
  • Heraklito
    535 BCE

    Heraklito

    Heraklito Efesokoa antzinako Greziako filosofoa zen, Efeso hirikoa. Heraklitoren obraren kontserbatzen diren pasarteak Efesoko Artemisaren Tenpluan utzitako diskurtso baten atalak dira. Bere idazkian orfismoa eta Hesiodoren eraginak nabaritzen dira.
  • Parmenides
    515 BCE

    Parmenides

    Parmenides Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Parmenidesek Eleako gobernuan parte hartu omen zuen. Filosofia ikasten hasi zen Aminia filosofo pitagorikoarekin. Parmenidesen eragina nabarmentzekoa da mendebaldeko pentsamendu metafisikoaren historian, lehendabizikoz Izateari buruzko hausnarketa garatu baitzuen. Parmenidesekin kosmologia ontologia bihurtzen da.
  • Enpedokles
    495 BCE

    Enpedokles

    Enpedokles filosofo greziarra eta Agrigentoko herritarra zen. Enpedoklesen filosofia oinarrizko lau gai klasikoen sortzailetzat jotzen da, hau da, unibertso osoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela. Garaikideek idatziz jaso zuten haren heriotza eta literaturan eta kondairetan maiz erabilitako gaia izan da
  • Sokrates
    469 BCE

    Sokrates

    Sokrates, Grezia Klasikoko filosofo bat izan zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan zen eta harengan eragin handia izan zuen.
  • Platon
    428 BCE

    Platon

    Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabarmena izan zen. Parmenides, Heraklito eta pitagorikoen pentsamendu-iturrietatik ere edan zuen. Bere filosofiaren argitasunak eta sakontasunak eragin nabarmena izan dute historian zehar. Filosofiari bere egungo izaera eman eta bere zabalera osoan, hala nola etika, politika, metafisika eta epistemologia, aztertu zuen lehena izan zen.
  • Aristoteles
    384 BCE

    Aristoteles

    Aristoteles Grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Askoren iritziz, Platonekin batera, mendebaldeko pentsamoldearen filosofo garrantzitsuenetariko bat da. Bere lanek ezagutzaren arlo anitz biltzen dituzte, hala nola biologia eta beste natura zientziak, logika, metafisika, epistemologia edo ezagutzaren filosofia, etika, politika, eta estetika.
  • Alexandro Handia
    356 BCE

    Alexandro Handia

    Mazedoniako erregea izan zen K.a. 336-K.a. 323 bitartean, eta Antzinaroko buruzagi militar arrakastatsuenetarikoa. Gazterik eskuratu zuen Mazedoniako koroa, eta bere agintaldiko denbora gehienean konkistan jardun zuen. Estratega handia omen zen, eta ez zuen sekula porrotik izan guda zelaian. Haren ekintzek hasiera eman zioten Garai helenistikoari, kultura greziarraren hedapenaren garaiari, alegia. Mediterraneoko ekialdean kultura batasuna eragin zuen, goraldira arte iraun zuena.
  • San Agustin Hiponakoa
    354

    San Agustin Hiponakoa

    San Agustin Hiponakoa edo Aurelio Augustino filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen.
  • Hipatia Alexandriakoa
    360

    Hipatia Alexandriakoa

    Zientzialari, filosofo, neoplatoniko eta irakaslea izan zen, bere jakinduria eta ikasketekin matematikaren eta astronomiaren garapenean lagundu zuena. Erlijioen historiaz, oratoriaz, filosofiaz eta irakaskuntzaren printzipioez ere ikasi zuen. Atenas eta Erromara bidaiatu zuen, betiere ikasteko eta irakasteko grinarekin. Hipatiaren etxea bere famak erakarritako mundu osoko ikasleak batzen zituen egoitza bihurtu zen.
  • Averroes
    1126

    Averroes

    Averroes honek andalustar filosofo eta jakituna izan zen, lege islamikoetan, matematikan eta medikuntzan aditua.
  • San Tomas Akinakoa
    Jan 25, 1225

    San Tomas Akinakoa

    Filosofoa, teologoa, latinezko idazlea eta domingotar fraidea izan zen. Erromatar Eliza Katolikoko doktore eta santua da.
    Aristotelesen filosofian oinarri harturik, Tomas Akinokoak eskolastikaren kristau pentsamendura egokitu zuen hura. Haren pentsamenduak, beraz, kristautasunaren dogmetan, Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak. Aristotelesen testuei iruzkinak egin zizkien eta haren kontzeptu asko argitzen saiatu zen.
  • Joan Duns Eskoto
    1265

    Joan Duns Eskoto

    Filosofo eta teologo eskolastiko bat izan zen, Doctor Subtilis (euskaraz, Maisu Fina) goitizenaz ere ezaguna, haren pentsamenduaren zorroztasuna zela-eta. Metafisika eta etika arloetan kokatzen da bere pentsamendua, betiere teologia kristauari begira eta Aristotelesen eraginpean. Besteak beste, bere eragina nabarmena izan zen Kant filosofoaren lanetan.
  • Gilen Ockham
    1285

    Gilen Ockham

    Garaikideen artean Venerabilis Inceptor, Doctor invincibilis eta Princeps nominalium ere deitua, fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastiko ingelesa izan zen, Ockham herrikoa, Ingalaterrako Surreykoa. Eskolastikaren azken figura nabarmena izan zen, eta nominalismoaren filosofo handiena. Ezaguna da Ockhamen labana delako bere printzipio filosofikoagatik.
  • Nikolas Koperniko
    Feb 19, 1473

    Nikolas Koperniko

    Errenazimenduko monje astronomoa izan zen, astronomia modernoaren aita. Berak formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa, lehen aldiz Aristarko Samoskoak ulertua. Bere De revolutionibus orbium coelestium liburua (zeruko esferen iraultzen ingurukoa) astronomía modernoaren hasierako puntu gisa kontsideratu ohi da, Pizkundeko iraultza zientifikoaren ezinbesteko elementua izateaz gain. Oso zaila zen garai hartako zientzialariek hura onartzea benetako iraultza bat suposatu baitzuen.
  • Tomas Moro
    Feb 7, 1478

    Tomas Moro

    Negozio zibiletako eta abokatuko epailea, pentsalaria, teologoa, politikoa, humanista, Enrique VIII-ko lord kantziler idazle ingelesa, olerkaria eta itzultzailea izan zen, lege-irakasleko. Bere lanik ospetsuena Utopia da, tokian bilatzen duen gizarte|sozietate idealaren antolaketa, izen bereko uharte itxuran nazioan finkatuta, kontatzea. Gainera, Moro izan zen Erreforma protestante eta, batez ere, Martín Lutero-reneko eta William Tyndale-ren maiseatzaile garrantzitsua.
  • Galileo Galilei
    1564

    Galileo Galilei

    Galileo italiar matematikari, fisikari eta astronomoa izan zen. Errenazimentuko gizona, haren interesa zientzia eta artearen esparru gehienetara zabaldu zen (musika, literatura eta pintura, besteak beste). Bere lorpenen artean teleskopioaren hobekuntza, behaketa astronomiko ugari, mugimenduaren inguruko lehenengo legea. “Astronomia modernoaren aita”, fisika modernoaren aita” eta “zientziaren aita”tzat kontsideratu da.
  • Johannes Kepler
    Dec 27, 1571

    Johannes Kepler

    Alemaniar matematikari eta astronomoa izan zen. 17. mendeko iraultza zientifikoko pertsonai nagusietakoa izan zen, ezaguna bere planeten mugimenduaren legeengatik eta Astronomia Nova, Harmonices Mundi eta Epitome Astronomiae liburuengatik. Lan horiek Newtonen grabitazio unibertsalaren teoriaren oinarriak ezarri zituzten.
    Matematika irakaslea zen Grazeko eskola seminario batean, non Haans Ulrich Von Eggenberg printzearen laguntzailea bihurtu zen. Gerora Tycho Brahe astronomoaren laguntzaile.
  • Thomas Hobbes

    Thomas Hobbes

    filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen. Bere lanik ezagunena Leviathan (1650) da: bertan teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen; oinarri horiek izugarrizko garrantzia izan zuten mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean. Filosofia ez ezik, etika, historia, teologia, geometria eta fisika jorratu zituen, besteak beste.
    Absolutismo politikoaren autore garrantzitsuenetakotzat jotzen da.
  • René Descartes

    René Descartes

    Filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Bai filosofian, bai matematikan, aitzindaritzat dugu gaur egun.
    1619an, Bredan, Isaac Beeckman ezagutu zuen; matematikan oinarritzen zen fisikako teoria garatu nahian zebilen hau eta Descartesen jakin-mina piztu zuen gai horietan.
  • John Locke

    John Locke

    Filosofo eta teoriko liberal ingelesa zen. Liberalismoaren aitzindaritzat hartzen da gaur egun.
    Ez zuen innatismoaren eta determinismoaren existentzian sinesten eta jakinduria zentzumenetatik datorrela uste zuen. Lockerentzat, jakinduria gertakizunen arteko erlazioagatik dator (Nola eta ez zergatik). Bere pentsamenduak arrazionalismoaren eta mekanizismoaren elementuak ditu ere.Jainko sortzaile batean sinesten du eta gure existentzian eta ezerezetik ezin garela sortu oinarritzen du.
  • Montesquieu

    Montesquieu

    Ilustrazio garaiko kronista eta pentsalari politikoa izan zen. Ilustrazioaren mugimenduko filosofo eta saiakeragile garrantzitsuenetakoa. Ospetsua da berak egituratu zuelako botereen banaketaren teoria, gaur egungo gobernu modernoetan oinarrizkotzat jotzen dena eta mundu osoko konstituzio ugaritan ezarria.
  • George Berkeley

    George Berkeley

    Irlandako filosofo eta apezpikua izan zen, idealismo subjektiboa deituriko korronte filosofikoaren aitzindaritzat hartua izan da.
    Obra ugari idatzi zituen, horien artean “ Ezagutzaren hastapenak" eta “Hylas eta Filonousen arteko Elkarrizketak". 1734an “El analista" izeneko obra publikatu zuen, bertan zientziaren fundamentuak kritikatzen dira, matematikaren garapenean eragin latza izan zutenak.
  • George Berkeley

    George Berkeley

    George filosofo eta apezpikua izan zen, idealismo subjektiboa deituriko korronte filosofikoaren aitzindaritzat hartua izan da. Kaliforniako Berkeley hiriari pertsonaia historiko honengandik datorkio izena, baita berak ikasi zuen unibertsitateari ere. Horrez gain, bere omenez ezarritako izenak dira Yaleko unibertsitateko egoitzarena eta Dublineko “Trinity College”ena
  • Voltaire

    Voltaire

    Frantziar filosofoa eta idazlea izan zen. Ilustrazioaren pertsonaia nabarmenenetako bat izan zen. Genero guztiak landu zituen. Voltairek etorkizunean izan zuen eragina haren obraren neurriaren araberakoa izan zen. Inork ez bezala irudikatu zuen Voltairek Ilustrazioaren espiritua. Pentsalari gisa ere eragin handia izan zuen bai ideietan, bai ohituretan, baita zibilizazioan ere, eta zenbait estiloren eta jarreraren erreferentzia izan zen.
  • David Hume

    David Hume

    Eskoziar filosofo, ekonomista eta historialaria izan zen. Enpirismoaren bultzatzailetzat jotzen da, John Locke, George Berkeley eta beste batzuekin batera. Humeren filosofiak John Lockeren enpirismoa eta George Berkeleyren idealismoa ditu oinarri: esperientzia da ezagutzaren iturri bakarra eta ez dago baliozko ezagutzarik esperientziaren baitara bil daitekeena baino.
  • Jean-Jacques Rousseau

    Jean-Jacques Rousseau

    Jean-Jacques Rousseau suitzar idazle, musikagile eta filosofoa izan zen, frantsesez idazten zuena. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen. Haren lanik ezagunenak Gizarte-Hitzarmena, Aitorpenak eta Emilio, edo Hezkuntzaren gainean dira.
  • Denis Diderot

    Denis Diderot

    Idazle eta filosofo frantsesa, Ilustrazio garaiko idazle eta filosofoa. Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers izenburuko entziklopediaren editorea izan zen, Jean le Rond d'Alembert-ekin batera.
  • Jean le Rond d'Alembert

    Jean le Rond d'Alembert

    Frantziako matematikaria, fisikaria eta filosofoa. zen Mugimendu ilustratuaren pertsonaia garrantzitsuenetako bat izan zen eta Denis Diderotekin batera Entziklopediaren egilea (Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers). Bere iritzian, zientziak oro gizateriaren aurrerapena lortzeko bidea ziren.
  • Ludwig Wittgenstein

    Ludwig Wittgenstein

    Ludwig filosofo austriarra izan zen, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena. Vienako Zirkulua mugimendua eta bidenabar enpirismo logiko izeneko eskola filosofikoa eragin zituen pentsalarietako bat izan zen
  • Ludwig Wittgenstein

    Ludwig Wittgenstein

    Filosofo austriarra izan zen, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena. Bizitzan zehar, bi lan soilik prestatu zituen argitaratzeko, Tractatus logicus-philosophicus eta Ikerketa filosofikoak; eta biak bere bizitzako pentsamendu filosofikoaren bi ikuspuntu bereizien mugarri dira. Nortasun enigmatiko eta bizimodu liluragarria izan zituen, eta bere hautu etikoak bere filosofiarekin estu loturik izan ziren.
  • Hans-Georg Gadamer

    Hans-Georg Gadamer

    Hans-Georg Gadamer filosofo alemaniarra hermeneutika berritu zuena, eta bere obra Wahrheit und Methode lanagatik ezaguna. Martin Heideggerren ikaslea izan zen, eta bere bizitza guztia unibertsitate-munduan aritu zen. Nazismo eta komunismoaren aurkako jarrera agertu zuen.
  • Theodor Adorno

    Theodor Adorno

    Theodor Adorno, filosofo, soziologo eta musikologo alemaniarra. Judua izanik, Estatu Batuetara emigratu zuen nazien garaian. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Alemaniara itzuli zen. 1949tik filosofia eta soziologia irakasten ditu Frankfurten
  • Simone de Beauvoir

    Simone de Beauvoir

    Idazle, filosofo eta feminista frantziarra izan zen. Gai politiko, sozial eta filosofikoei buruzko nobelak, entseguak, biografiak eta grafikoak idatzi zituen eta haren pentsamendua existentzialismoaren barnean kokatu ohi da, haren lan batzuk, Bigarren sexua adibidez, feminismoaren sorreraren bultzagarritzat hartzen direlarik. Jean Paul Sartre filosofoaren bikotekidea izan zen.