filosofiapunto

  • 624 BCE

    Tales.

    Tales.
    Greziar filosofoa, matematikaria, geometria, fisikaria eta legegilea izan zen. Milimetoko eskolaren sortzailea izan zen, Anaximandroeta Anaximenes parte hartu zutenan. Antzinan, Greziako Zazpi Jakintsuetako batentzat hartzen zuten. Orokorrean onartzen da Thales geometriari aplikatutako pentsamendu deduktiboa erabiltzen hasi zela, eta bere izena daraman bi teorema geometrikoak.
  • 610 BCE

    Anaximandro.

    Antzinako Greziako filosofo eta geografoa izan zen. Thales-en jarraitzailea eta Anaximenesen lagun eta irakaslea ere. Gauza guztien printzipioa (arje) apeiron dela uste zuen.
  • 580 BCE

    Pitagoras.

    Pitagoras.
    Greziar filosofoa eta matematikaria izan zen, lehen matematikari hutsa bezala ksnideratzen zen. Pitagorasen Eskolako sortzailea da. Nahiz eta, naturan erlijiosoa izan eskola hau, medikuntzan, kosmologian, filosofian, etikan eta politikan ere interesa zuen. Pitagorasek mundu objektiboan eta musikan zenbakien esanahi funtzionalaren teoria jaso zuen; Beste aurkikuntza batzuekin batera, hala nola, Pitagorasen teorema triangelu zuzenetarako.
  • 540 BCE

    Heraklito.

    Heraklito.
    Antzinako filosofo eta idazle bat zen. Heraklitoren baieztapen garrantzitsuenak unibertsoan gertatzen den etengabeko aldaketaren, aurkakoen batasunaren eta materiaren printzipio nagusia den suaren ingurukoak dira.
  • 530 BCE

    Parmenides.

    Parmenides.
    Parmenides edo Parmenides Eleakoa Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Parmenidesek Eleako gobernuan parte hartu omen zuen. Filosofia ikasten hasi zen Aminia filosofo pitagorikoarekin. Parmenidesen eragina nabarmentzekoa da mendebaldeko pentsamendu metafisikoaren historian, lehendabizikoz Izateari buruzko hausnarketa garatu baitzuen.
  • 495 BCE

    Empedokles.

    Empedokles.
    Enpedokles ( K.a. 490 - K.a. 430) filosofo greziarra eta Agrigentoko herritarra zen. Enpedoklesen filosofia oinarrizko lau gai klasikoen sortzailetzat jotzen da, hau da, unibertso osoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela. Garaikideek idatziz jaso zuten haren heriotza eta literaturan eta kondairetan maiz erabilitako gaia izan da. Gainera, munduan sexu aldaketa izan zuen lehena izan zen.
  • 470 BCE

    Sokrates.

    Sokrates.
    Sokrates (Atenas, Grezia, K.a. 470 - Atenas, Grezia, K.a. 399) Grezia Klasikoko filosofo bat izan zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan zen eta harengan eragin handia izan zuen.
  • 427 BCE

    Platon.

    Platon.
    Platon (Atenas, c. K.a. 427 - ibidem, c. K.a. 347) Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabarmena izan zen. Parmenides, Heraklito eta pitagorikoen pentsamendu-iturrietatik ere edan zuen. Bere filosofiaren argitasunak eta sakontasunak eragin nabarmena izan dute historian zehar. Filosofiari bere egungo izaera eman eta bere zabalera osoan.
  • 384 BCE

    Aristoteles.

    Aristoteles.
    Aristoteles (Estagira, Mazedonia, K. a. 384 – Kaltzis, Eubea, K. a. 322) Grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Askoren iritziz, Platonekin batera, mendebaldeko pentsamoldearen filosofo garrantzitsuenetariko bat da. Bere lanek ezagutzaren arlo anitz biltzen dituzte, hala nola biologia eta beste natura zientziak, logika, metafisika, epistemologia edo ezagutzaren filosofia, etika, politika, eta estetika.
  • 370 BCE

    Hipatia

    Hipatia
    Hipatia (Alexandria, Egipto, 370 - 415) zientzialari, filosofo, neoplatoniko eta irakaslea izan zen, bere jakinduria eta ikasketekin matematikaren eta astronomiaren garapenean lagundu zuena.
  • 354

    San Agustin

    San Agustin
    San Agustin Hiponakoa edo Aurelio Augustino (Thagaste, 354ko azaroaren 13a - Hipona, 430eko abuztuaren 28a) filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen.
  • 1473

    Nikolas Koperniko

    Nikolas Koperniko
    Nikolas Koperniko (Toruń lehengo Prusia eta gaurko Polonia, 1473ko otsailaren 19a-Frombork 1543ko maiatzaren 24a) errenazimenduko monje astronomoa izan zen, astronomia modernoaren aita. Berak formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa, lehen aldiz Aristarko Samoskoak ulertua. Bere De revolutionibus orbium coelestium liburua (zeruko esferen iraultzen ingurukoa) astronomía modernoaren hasierako puntu gisa kontsideratu ohi da.
  • 1478

    Tomas Moro

    Tomas Moro
    Tomas Moro (Londres, Ingalaterra, 1478ko otsailaren 7a – 1535eko uztailaren 6a) abokatua, idazlea, politikaria eta humanista izan zen. Utopia hitza asmatu eta izen bereko liburua idatzi zuen, alegiazko uharte-nazio bati buruzkoa. Liburuan, bertako sistema politikoa aurkeztu zuen.
  • 1564

    Galileo Galilei

    Galileo Galilei
    Galileo Galilei (Pisa, Florentziako Dukerria, 1564ko otsailaren 15a - Arcetri, Toskanako Dukerri Handia, 1642ko urtarrilaren 8a) italiar matematikari, fisikari eta astronomoa izan zen. Errenazimentuko gizona, haren interesa zientzia eta artearen esparru gehienetara zabaldu zen. Bere lorpenen artean teleskopioaren hobekuntza, behaketa astronomiko ugari, mugimenduaren inguruko lehenengo legea eta “Kopernikoren Iraultza”rekiko babes determinantea aurkitzen dira.
  • 1571

    Johannes Kepler

    Johannes Kepler
    Johannes Kepler (Weil der Stadt, 1571ko abenduaren 27a - Ratisbona, 1630eko azaroaren 15a) alemaniar matematikari eta astronomoa izan zen. 17. mendeko iraultza zientifikoko pertsonai nagusietakoa izan zen, ezaguna bere planeten mugimenduaren legeengatik eta Astronomia Nova, Harmonices Mundi eta Epitome Astronomiae liburuengatik. Lan horiek Newtonen grabitazio unibertsalaren teoriaren oinarriak ezarri zituzten.
  • Thomas Hobbes

    Thomas Hobbes
    Thomas Hobbes (Westport, Malmesburytik hurbil, 1588ko apirilaren 5a — Derbyshire, 1679ko abenduaren 4a) filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen. Bere lanik ezagunena Leviathan (1650) da: bertan teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen; oinarri horiek izugarrizko garrantzia izan zuten mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean. Filosofia ez ezik, etika, historia, teologia, geometria eta fisika jorratu zituen, besteak beste.
  • René Descartes

    René Descartes
    René Descartes (latinez: Renatus Cartesius; La Haye en Touraine —herriak 1802az geroztik, Renéren omenez, Descartes izena du—, Frantziako Erresuma, 1596ko martxoaren 31a – Stockholm, Suedia, 1650eko otsailaren 11a) filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Bai filosofian, bai matematikan, aitzindaritzat dugu gaur egun.
  • Baruch Spinoza

    Baruch Spinoza
    Judua eta holandarra zen Spinoza, XVII. mendeko filosofo arrazionalista garrantziztuentakoa Gottfried Leibniz eta René Descartesekin batrea. Azken honek asmatutako kartesianismo kritikoaren oinordea izan zen. Bere lanik famatuena “Ethica ordine geometrico demonstrata” deitzen da eta etikaren jaia jorratzen du honetan.
  • Gottfried Wilhelm Leibniz

    Gottfried Wilhelm Leibniz
    Gottfried Wilhelm Leibniz filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikari alemaniarra izan zen. XVII eta XVIII mendeetako pentsalari handienetakoa izan zen, eta "azken jenio unibertsala" bezala ezagutzen zaio, hau da, jakintzaren arlo guztietan nahikoa trebatua izan zitekeen azken pertsona. Leku garrantzitsua du bai filosofiaren historian, zein matematikaren arloan.
  • Gottfried Wilhelm Leibniz (2.zatia)

    René Descartes eta Baruch Spinozarekin batera, Leibnizek osatzen du XVII mendeko hiru arrazionalista handien zerrenda. Bere filosofia tradizio eskolastikoarekin ere lotuta dago eta logika modernoa eta filosofia analitikoa aurreikusten ditu.
  • George Berkeley

    George Berkeley
    George Berkeley apezpiku, filosofo eta zientzialaria irlandarra izan zen, hobeto ezagututa bere filosofia enpiristagatik, idealista eta aro modernoaren filosofo handienetako bat bezala ezagututa. Gainera, bere aurrekoengatik kritikari bikain bat bezala ezagutzen da; batez ere, Descartes, Malebranche eta Locke. Metafisikariari famatua izan zen idealismoa defendatzeagatik; hau da, guztia (espirituala ezik) zentzumenen bidez hautematen ahal izateko neurrian existituko da.
  • Voltaire

    Voltaire
    François-Marie Arouet, "Voltaire" ezizenez ezaguna, XVII eta XVIII mendeetako idazle eta filosofo frantsesa izan zen.
    Gaur egun gogoratua da Ilustrazioaren ordezkari nagusienetarikoa izateagatik, Frantziako Iraultza bezalako mugimendu soziopolitikoen ondare filosofikoarekin inspiratzeagatik eta garai hartako fanatismo eta dogmatismoen aurrean tolerantzia eta askatasunaren balioa defendatzeagatik (batez ere erlijiosoa).
  • David Hume

    David Hume
    David Humek historialari, ekonomista, soziologo eta filosofoa izan zen. Oso garrantztia izan zen Eskoziako ilustrazioaren eboluzioan. Filosofia enpirikoaren errepresentazioa izan zen, honek esan nahi du, Humeren ustez, ezagutza ez dela modu berezkoan sortzen (arrazionalistek zioten bezala), baizik eta esperientzia sentikorraren bidez eraikitzen. Bere lanik garrantzitsuenen artean, giza izaerari buruzko Ituna eta saiakera moral eta politikoari buruzkoak.
  • Immanuel Kant

    Immanuel Kant
    Kantek, berei ideien garapenari esker alemaniako idealismoaren aitzindari bihurtu zen. Pentsalari honek europa modrnoan eta filosofia unibertzalean eragin handia izan duela estan dute.
  • Friedrich Hegel

    Friedrich Hegel
    Idealismo alemaniarraren eta gizaki modernoaren paradigmetako ordezkaritzat hartzen da. Munduaren azken kausa den "ideia absolutuaren" inguruan garatzen du bere pentsamendua, bakarrik adierazi daitekeena norberaren ezagutzan.
    Guztia modu dialektikoan garatzen dela defendatzen du, hau da, etengabeko aldaketaren eta historiaren garapenaren bidez. Hegelentzat metodo dialektikoak hiru momentu ditu: tesia, antitesia eta sintesia, eta munduaren benetako egoera ulertzeko balio du.