filosofia

  • 1 CE

    Pitagoras (569 K.a)

    Pitagoras (569 K.a)
    Filosofia hitza lehen aldiz erabili zuen garai hartan.
  • 1 CE

    Platon 429 K.a

    Platon  429 K.a
    filosofo konzeptua baliatu zuen jakintsu kontzeptuari kontrajartzeko
  • 1 CE

    Alexandro Handia (K.a. 336)

    Filosofia elenistikoaren etapa hasi zen eta estoizismoa, epikureismoa eta eszeptizismoa
  • 1 CE

    Tales de Mileto (K.a. 624)

    Tales de Mileto (K.a. 624)
    Filosofiaren jatorrian mitotik logosera igaro izana dagoela izana ohi da.
  • 1 CE

    Anaximandro (K.a. 610)

    Miletoko eskolako bigarren filosofo presokratikoa izan zen, Talesen kide eta jarraitzaile eta Anaximenesen maisua. Filosofian ez ezik, astronomia, geometria, fisika eta geografian ere ekarpenak egin zituen, mundua ikuspegi zientifikoaz aztertzeko garaiko joera filosofikoari jarraiki.
  • 1 CE

    Enpedocles (K.a. 490)

    filosofo greziarra eta Agrigentoko herritarra zen. Enpedoklesen filosofia oinarrizko lau gai klasikoen sortzailetzat jotzen da, hau da, unibertso osoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela.
  • 1 CE

    Heraklito (K.a. 535)

    Heraklitoren obraren kontserbatzen diren pasarteak Efesoko Artemisaren Tenpluan utzitako diskurtso baten atalak dira. Bere idazkian orfismoa eta Hesiodoren eraginak nabaritzen dira.
  • 1 CE

    Parmenides (K.a. 515)

    Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da.
    Parmenidesen eragina nabarmentzekoa da mendebaldeko pentsamendu metafisikoaren historian, lehendabizikoz Izateari buruzko hausnarketa garatu baitzuen. Parmenidesekin kosmologia ontologia bihurtzen da.
  • 1 CE

    Sokrates (K.a. 470)

    Grezia Klasikoko filosofo bat izan zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan zen eta harengan eragin handia izan zuen.
  • 1 CE

    Aristoteles (K.a. 384

    Grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Bere lanek ezagutzaren arlo anitz biltzen dituzte, hala nola biologia eta beste natura zientziak, logika, metafisika, epistemologia edo ezagutzaren filosofia, etika, politika, eta estetika.
  • 1 CE

    Tomas Akinokoa 1225. urtea

    Aristotelesen filosofian oinarri harturik, Tomas Akinokoak eskolastikaren kristau pentsamendura egokitu zuen hura. Haren pentsamenduak, beraz, kristautasunaren dogmetan, Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak.
  • 1 CE

    Gilen Ockham 1285. urtea

    Eskolastikaren azken figura nabarmena izan zen, eta nominalismoaren filosofo handiena. Ezaguna da Ockhamen labana delako bere printzipio filosofikoagatik.
  • 1 CE

    Koperniko 1473. urtea

    Berak formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa, lehen aldiz Aristarko Samoskoak ulertua. Bere De revolutionibus orbium coelestium liburua (zeruko esferen iraultzen ingurukoa) astronomía modernoaren hasierako puntu gisa kontsideratu ohi da, Pizkundeko iraultza zientifikoaren ezinbesteko elementua izateaz gain. Oso zaila zen garai hartako zientzialariek hura onartzea benetako iraultza bat suposatu baitzuen.
  • 1 CE

    Kepler 1571. urtea

    Matematika irakaslea zen Grazeko eskola seminario batean, non Haans Ulrich Von Eggenberg printzearen laguntzailea bihurtu zen. Gerora Tycho Brahe astronomoaren lagutnzaile egin zen Pragan. Ondoren, Rodolfo II.aren matematikari inperiala izan zen, eta baita ere Matias eta Fernando II.a ondoreongenena ere.
  • 1 CE

    Tomas Moro 1478. urtea

    Utopia hitza asmatu eta izen bereko liburua idatzi zuen, alegiazko uharte-nazio bati buruzkoa. Liburuan, bertako sistema politikoa aurkeztu zuen.
  • 1 CE

    Diderot 1713. urtea

    Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers izenburuko entziklopediaren editorea izan zen, Jean le Rond d'Alembert-ekin batera.
  • 1 CE

    D'Alanbert 1717. urtea

    Mugimendu ilustratuaren pertsonaia garrantzitsuenetako bat izan zen eta Denis Diderotekin batera Entziklopediaren egilea (Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers). Bere iritzian, zientziak oro gizateriaren aurrerapena lortzeko bidea ziren.
  • 1 CE

    Montesquieu 1689. urtea

    Ilustrazio garaiko kronista eta pentsalari politikoa izan zen. Ilustrazioaren mugimenduko filosofo eta saiakeragile garrantzitsuenetakoa. Ospetsua da berak egituratu zuelako botereen banaketaren teoria, gaur egungo gobernu modernoetan oinarrizkotzat jotzen dena eta mu
  • 1 CE

    Rousseau 1712. urtea

    Rousseau oso filosofo berezia izan zen bere garaian, haize kontra joan zena, eta maiz kritikatua bere ideiengatik. Ilustrazio garaiko baikortasun eta aurrerabide giroan, hark gizartea, aurrerapena, arteak eta zientziak kritikatu eta mespretxatu zituen, arrazoian oinarritua, haiek gizakiaren ustelkeria eta gaitz guztien iturria zirela ondorioztatuz. Hau dela-eta, Erromantizismoaren aitzindaritzat hartzen da, arrazoiaren aurrean sentimenduen garrantzia azpimarratzen duen korrontea, hain zuzen ere.
  • 1 CE

    Voltaire 1694. urtea

    . Voltairek Louis-le-Grand jesuiten eskolan egin zituen oinarrizko ikasketak, eta ondoren, nolabait beharturik, epaile-ikasketak hasi zituen. Baina, berehala utzi zituen goi-mailako ikasketak, eta idazteari ekin zion buru-belarri. Hasiera nahasia izan zuen Voltairek literaturan: Filipe II.a, Orléansko Dukearen erreinaldian nagusi zen askatasunaz baliaturik, erregeak bere alabarekin sexu-harremanak zituela eman zuen aditzera Voltairek poema batean.
  • 1 CE

    Kante 1724. urtea

    Kanten filosofia sistema ezagutzaren kritikatik sortu zen. Kritika hori Kanten bi obra handitan banatuta ageri da: Kritik der reinen Vernunft (1781, Arrazoimen hutsaren kritika), eta Kritik der praktischen Vernunft (1788, Arrazoimen praktikoaren kritika).
  • 1 CE

    Agustin Hiponakoa 354. urtea

    Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen.