-
Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren αρχηγος (arkhegos) sortzailea izan zen, Aristotelesen arabera. Munduaren eta naturaren arkhe edo jatorriaren galdekizuna eta naturako aldakortasunaren azalpena Talesek abiarazten du. Horrela, monismo materialista bati bide emanez, Talesek gauza guztien sorburua eta helmuga ura dela pentsatzen zuen.
-
Miletoko eskolako bigarren filosofo presokratikoa izan zen, Talesen kide eta jarraitzaile eta Anaximenesen maisua. Filosofian ez ezik, astronomia, geometria, fisika eta geografian ere ekarpenak egin zituen, mundua ikuspegi zientifikoaz aztertzeko garaiko joera filosofikoari jarraiki.
-
Pitagoras filosofo Greziarra -Sokratesen aurrekoa- matematiken sustatzailea izan zen. Horrez gain, erlijio izaerako hermandade bat sortu zuen; bertan, filosofia, matematika eta beste zenbait diziplin lantzen zituzten. Pitagoras K.a 580 eta 495. urteen artean bizi izan zen. Natura matematikaren bidez aztertu zuen, eta inguratzen gaituen guztiaren ezentzian zenbakiak daudela ondorioztatu zuen.
-
Antzinako Greziako filosofoa zen, Efeso hirikoa.
Heraklitoren obraren kontserbatzen diren pasarteak Efesoko Artemisaren Tenpluan utzitako diskurtso baten atalak dira. Bere idazkian orfismoa eta Hesiodoren eraginak nabaritzen dira. -
Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Parmenidesek Eleako gobernuan parte hartu omen zuen. Filosofia ikasten hasi zen Aminia filosofo pitagorikoarekin.
-
Filosofo greziarra eta Agrigentoko herritarra zen. Enpedoklesen filosofia oinarrizko lau gai klasikoen sortzailetzat jotzen da, hau da, unibertso osoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela. Garaikideek idatziz jaso zuten haren heriotza eta literaturan eta kondairetan maiz erabilitako gaia izan da. Gainera, munduan sexu aldaketa izan zuen lehena izan zen.
-
Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Parmenidesek Eleako gobernuan parte hartu omen zuen. Filosofia ikasten hasi zen Aminia filosofo pitagorikoarekin.
-
Platon Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabarmena izan zen.
-
Zientzialari, filosofo, neoplatoniko eta irakaslea izan zen, bere jakinduria eta ikasketekin matematikaren eta astronomiaren garapenean lagundu zuena.
-
Italiar filosofo eta humanista izan zen. Apaiz helenista eta filosofoa, Florentziako eskola platonikoko irakasle izan zen, eta Margarita Nafarroakoa, Paracelso, John Colet eta Lorentzo Medici izan zituen ikasleen artean. Platonen elkarrizketak itzuli zituen, bai eta Corpus Hermeticumeko zati bat, neoplatonikoen obrak (Porfirio, Plotino eta Janbliko) eta Diniosio Aeropagokoaren izenean daudenak ere. De christiana religione eta Theologia Platonica idatzi zituen.
-
Pizkundeko alemaniar jakintsu eta filosofoa izan zen. Abokatu lehenbizi, eta apaiza ondoren, mistika izan zuen abiapuntu. Epistemologiaren gainean hainbat hausnarketa egin zituen eta unibertsoak printzipio matematikoen gainean eraikia zela aldeztu zuen.
-
Italiar filosofoa eta pentsalaria izan zen. Zuzenbide kanonikoko ikasketak egin zituen Bolonian eta filosofiakoak Paduan. Florentzian jarri zen bizitzen, eta han Marsilio Ficino Errenazimentuko filosofo platoniko handia ezagutu zuen; arabiera, hebreera eta aramera ikasi zituen.
-
Pizkunde garaiko humanista, filologo, teologo eta filosofoa izan zen.
Bere garaian jakintsu handitzat hartua izan zen. Idazle oparoa, bere lanak latin garbi eta jantziaz idazteaz gainera, antzinako filosofiaren ezagutza handia zuen. Italiar humanistek erabilitako metodo filologikoak baliatuz, iraganaren azterketa historiko-kritikoa egiteko oinarriak ipini zituen. -
Errenazimenduko monje astronomoa izan zen, astronomia modernoaren aita. Berak formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa, lehen aldiz Aristarko Samoskoak ulertua. Bere De revolutionibus orbium coelestium liburua (zeruko esferen iraultzen ingurukoa) astronomía modernoaren hasierako puntu gisa kontsideratu ohi da, Pizkundeko iraultza zientifikoaren ezinbesteko elementua izateaz gain.
-
Abokatua, idazlea, politikaria eta humanista izan zen. Utopia hitza asmatu eta izen bereko liburua idatzi zuen, alegiazko uharte-nazio bati buruzkoa. Liburuan, bertako sistema politikoa aurkeztu zuen. Haren idazlan nagusia Utopia (1516) da, latinez argitaratua. Lan horretan gizartearen satira egin zuen eta oso eragin handia izan zuen. Bertan agertzen den gizarte idealean, erlijioa teismo hutsa da eta tolerantzia erabatekoa, eta egitura komunista duen estatuaren alde egiten du Morok.
-
Italiar filosofoa izan zen. Heresiaz akusatua eta bizirik errea izan zen. Jaiotzez Filippo izena jarri zioten. Nola herrian jaio zen, Napolin, Giovanni Bruno izeneko soldaduaren semea. Domingotar fraide sartu zenean hartu zuen Giordano izena. Geroago, 1572an, apaiztu egin zen. Filosofian oso interesatua zegoen. Filosofo zahar batzuen ideiek biziki erakarri zuten: Hermes Trismegistus eta Platon.
-
Britainiar filosofo, abokatu, idazle eta estatu-politikaria izan zen. Enpirismo filosofiko zein zientifikoaren aitatzat hartzen da. Baconen ekarpenak, filosofia modernoko lehenengoetarikotzat jotzeaz gain, garrantzitsuenetarikoak izan zirela ere esaten da eta bere filosofiatik datoz hein handi batean jakintsuen nazio-elkarteak (Royal Socity, Academie des Sciences de Paris...). Baconen "Aurrerapenaz" obran ageri da jadanik Galileoren auzia, Descartes eta Spinoza harengan inspiratu ziren
-
Judu jatorriko politika-ikertzaile alemaniarra izan zen. Bere lan gehiena boterearen gaineko azterketetara bideratu zuen, eta bereziki politika, autoritatea eta totalitarismoa ikertu zituen. Arendtek gehien aztertu zituen ideien artean politikaren natura eta bizitza politikoaren inguruko auziak daude. Askatasuna eta berdintasuna, elkarren lehiakide beharrean, guztiz osagarriak direla aipatzen zuen.