-
Jon Arretxek Basauriko euskara originalaren testigantzak, gramatika, arauak eta hizkera jasotzen ditu. Audioak eta bideoak material eskuragarri bihurtu
-
-
Arizbarruti, 4 edizio baino ez ziren egin, aurrekontu arazoengatik eta babes urriagatik
-
2011n hainbat basauriarrek taldean egindako gogoetaren ondorioz sortu zen BASAURIN BE BAGARA deituko zen herri ekimena. Lasarteko maraoiaren berri bazegoen, ausart jokatu zuten basauriarrek: 12 orduko egitaraua osatu zen hainbat eta hainbat norbanako eta elkarterekin batera, izugarrizko arrakasta lortuz!
-
BBB 13 abenduaren lehenean ospatu genuen. Bost lantalde aritu izan ziren beste horrenbeste kalejira antolatzen: kalejira berdea San Migeletik abiatuta, kalejira morea Basozelaitik, kalejira urdina Kareagatik, kalejira laranja Azbarrenetik eta kalejira hori-arrosa Urbi eta Arizetik. Zergatik kolore horiek? Begiratu logoak dituen zinten koloreak! Solobarria izan zen elkargunea: bigarren urtez batera eta zoriontsu sentitu ziren Basauriko euskaldun eta euskaltzale guztiok!
-
-
Azaroaren 30ean Nagusia kalea hartu zuen BBB14ko libdubak. Goiza euritsu esnatu zen, baina horrek ez gintuen kikildu. Tinko eta giro onean entzun genituen Amaiaren oharrak eta gogoz itxaron genion astiro-astiro hurbiltzen zitzaigun kamarari. Dantza eta kanta egin ondoren, mahaiaren bueltan elkartu ginen, ondoren dantza eta kanta jarraitzeko!