EUSKARA LAN MUNDUAN (Iñaki Marko)

  • Egoera: Burnioletan lana euskaraz egiten zen. Hala erakusten du Larramendik bere "Coreografía de Guipuzcoa" liburuan

    Egoera: Burnioletan lana euskaraz egiten zen. Hala erakusten du Larramendik bere "Coreografía de Guipuzcoa" liburuan
    Andoni Sagarna (1992): «Aita Larramendik bere garaiko ispilatze bat eman zigun eta ikusten da euskarak ez zuela gaurko egoera. Garai hartan punta puntakoak ziren langintzak euskaraz egiten zirela eta langintza horietan ziharduten teknikariak euskaldunak zirela. Garai hartan euskara erabiltzen zen langintza aurreratuenetan zebilen jendearen artean».
    Terminologia: arragua, gabiardatze, arotza, chiquitzalle, mealle, artzalle, cillarra, urtzalle, iyele, currica, cirria, guezurrasca, ...
  • Egoera: Minondotarren Gutunak euskaraz, 1790-1807

    Egoera: Minondotarren Gutunak euskaraz, 1790-1807
    XVIII. mende amaiera eta XIX. hasiera artean euskaraz idatzitako 300 gutun baino gehiago aurkitu ziren Goizuetan, merkataritzaren eta burdinolen inguruko gaiei buruz euskaraz dihardutenak.
    https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/komunikazioa/plazaberri/6193-minondotarren-gutunek-erakusten-dute-xviii-mendeko-merkataritzan-euskara-erabiltzen-zela
    https://www.youtube.com/watch?v=Ne-_-oN7tX8
  • Period: to

    Ekimenak: Enpresetan euskara bultzatzeko ekintzak

    Langileentzako euskara klaseak
    Zenbait Lan Hitzarmenetan euskararen aipua
    Errotulazioa euskaratzea
    Kutxek publizitatea euskaraz
    ...
  • Ekimena: 30 enpresetako langileen bilera Lazkaon

    1978an 30 lantegi ingurutako ordezkariak bildu ziren Lazkaon, beharbada 1. topagunea. Hau zehaztu zuten:
    − Lantegietan euskara komiteak sortzea
    − Euskara eskolak gau-eskolekin batera antolatzea
    − Lantegien arteko koordinazioa lortzea
    Lazkaon egindako bileraren ondoren, hainbat lantegi saiatu zen erabakitakoa gauzatzen (CAF, TUBACEX, Kutxak, Telefonica, Ramón Vizcaíno, Papelera Española, Bianchi, Ingemar, Tximist, Cerrajera, Michelin, Orbegozo, Lesakako Laminategiak, ...)
  • Ekimena: Ulgor enpresan euskara batzordea

    Ekimena: Ulgor enpresan euskara batzordea
    Urte horietan hainbat enpresa eta kooperatibetan euskara bultzatzeko sortutako ekimenen adibidea HABE liburutegian dagoen aldizkari hau: Euskalan izenarekin Ulgor enpresako Euskara Batzordeak kaleratutakoa.
    https://labur.eus/pXxsT
  • Ekimena: EKBk bultzatuta Langileen Euskara Komiteak

    Ekimena: EKBk bultzatuta Langileen Euskara Komiteak
    Euskal Kulturaren Batzarreak (EKB), hainbat ekimen bultzatzen saiatu zen lan munduan. Euskararen normalizazioa lortzeko lan munduak zuen garrantziaren inguruan ere gogoeta bultzatu eta 1986an, enpresetan “langileen euskara komiteak” antolatzeko ideia sortzeaz gain, bere laguntza zuzena ere eskaintzen zuen. Helburu nagusia, lantegiek euskararen normalizazioa bultzatzeko konpromisoa hartzea eta sindikatu nahiz langileen artean euskararen kontzientzia eta errrebindikazioak bultzatzea.
  • Ekimena: Arrasaten Euskalan Taldea sortzen da

    Ekimena: Arrasaten Euskalan Taldea sortzen da
    AED elkartearen baitan enpresa munduko hainbat pertsonek Euskalan Taldea sortu zuten:
    - Sensibilizazio kanpainak
    - Sustapen lanak
    - ...
    https://labur.eus/fOhpn
    https://labur.eus/EQMOC
  • Erreferente teorikoak: Soziolinguistika eta beste Lurraldeak

    • Normalkuntzarako eredu funtzionalak. Hizkuntzen funtzio sozialen azterketak eta politikak. Cobarrubias, Nelde, Laporte, Mackey, Txepetx, ..
    • Beste lurralde batzuetako politikak erreferentzia gisa. Quebec eta Belgikako politikak eta legediak enpresetan bertako hizkuntza txertatzeko.
  • Ekimena: Nafarroako Sindikatuen arteko Hitzarmena

    AEKk eraginda, Nafarroako sindikatuak lan munduan euskararen
    berreskurapena bultzatzeko ahaleginetan hasi ziren, euren arteko hitzarmen bat sinatuz. Hitzarmen horretan AEKk, Nafarroako sindikatu guztiek eta Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritzak hartzen zuten parte.
    http://bit.ly/2oBL0sm
  • P. Instituzionala: EAB. Euskararen normalizazioa enpresa-munduan oinarrizko erizpideak

    Euskararen Aholku Batzordearen 1. indarraldian, euskara lan-munduan gaia lantzen zuten bi dokumentu aurkeztu ziren:
    - Euskararen Normalizazioa Enpresa-munduan. Oinarrizko erizpideak. 1990ean.
    - Lan mundua eta euskara. Hizkuntza normalkuntzarako bideak.
    1992an
    Bertan azpimarratzen zen:
    . Euskarak lan-mundua bereganatzea ezinbestekoa du.
    . Horrek berariazko hizkuntz politika bat diseinatzea eskatzen du.
    . Euskara bereganatzeak onurak ekarriko dizkio lan-munduari. Kalitatea eta balio erantsia.
  • Period: to

    Enpresetan euskara normalizaziorako lehen saio sistematizatuak

    Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordean lan-mundua aztertzeko sortutako batzordeak 1990eko apirilean emandako txostenean, lan-munduan eskuhartzeko egitasmoek jarraitu beharreko oinarrizko irizpideak finkatu zituen.
    1. urtean Jaurlaritzak eta Elhuyar Elkarteak hitzarmen bat sinatu zuten, ondorengo bost urteetan enpresetan euskararen erabilera sustatzeko proiektu pilotuak garatzeko.
    Lehenengo Proiektu Pilotuak: Elay, eta ondoren, Ikerlan, CAF eta Arlan.
  • Ekimena: Jaurlaritza eta Eluyarren arteko hitzarmena

    1. urtean Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailordetzak eta Elhuyar Kultur Elkarteak hitzarmen bat sinatu zuten elkarrekin, ondorengo bost urteetan enpresetan euskararen erabilera sustatzeko proiektu pilotuak garatzeko.
  • Erreferente teorikoa: Soziolinguistika, Fishman

    Erreferente teorikoa: Soziolinguistika, Fishman
    RLS - Reversing Language Shift - eredu kontzeptuala. Hizkuntza biziberritzeko 8 urratsak. Behetik gora irakurrita Lan-mundua agertzen da 6. urratsean
  • Ekimena: Kongresua. Publizkuntza-91

    Ekimena: Kongresua. Publizkuntza-91
    EKB eta EHUko Komunikazio eta Publizitate Sailaren artean, Publizitatea eta Hizkuntza ez Normalizatuei buruzko Nazioarteko 1. Kongresua antola zen.
  • Ekimena: Artez Aholkularitza sortzen da

    Ekimena: Artez Aholkularitza sortzen da
    ARTEZ Euskara Zerbitzua 90eko hamarkadan eratu zen, hizkuntza aholkularitzaren eta normalizazio planen lehen urratsekin batera. 1998an kooperatiba bihurtu zen.
    http://www.artez.eus
  • Argitalpena: Publizkuntza

    Publizitatea eta Hizkuntza ez Normalizatuei buruzko 1. Kongresuaren agirien argitalpena. EHUk eta EKBk argitaratua.
  • Ekimena: Lehenengo Euskara Plana: Elay SA enpresa

    Ekimena: Lehenengo Euskara Plana: Elay SA enpresa
    Enpresa mailako lehen Euskara Planaren esperientzia pilotua (Mikroplana), Jaurlaritza eta Elhuyarrekin. 1991n landu zen proiektuaren diseinu-txostena eta 1992an abiatu zen Euskara Planaren garapena.
  • P. Instituzionala: EAB. Lan mundua eta euskara. Hizkuntza normalkuntzarako bideak

    Euskararen Aholku Batzordearen lehenengo indarraldian aurkeztutako dokumentua
  • Argitalpena: EAB - Euskararen Politikarako Oinarrizko Irizpideak

    Argitalpena: EAB - Euskararen Politikarako Oinarrizko Irizpideak
    Jaurlaritzaren Euskararen Ahoku Batzordeak aurreko urteetan landutako hizkuntz politikarako oinarrizko irizpideen dokumentua argitaratu zuen. Bertan, lan-munduari buruzko atala agertzen da.
  • Argitalpena: Bat SL Aldizkarian 1. Dossierra. Lan munduan euskararen normalkuntza

    Argitalpena: Bat SL Aldizkarian 1. Dossierra. Lan munduan euskararen normalkuntza
    Marko, I. (1993). Lan mundua eta euskara: gainbegirada orokor bat.
    Urdangarin, J. (1993). Euskararen egoera lan munduan: hurbilpenerako datuak.
    Etxeberria, J. eta Arexola-leiba, J.L. (1993). Arrasateko Euskalan (AED) Taldearen historia eta balorazioa.
    Elorza, X., et al. (1993). Euskararen erabilera areagotzeko plangintzak enpresa-mailan.
    Marko, I. (1993). Nafarroako sindikatuekin elkar hizketa.
    https://bat.soziolinguistika.eus/eu/produktua/11-1993ko-abendua-euskararen-normalkuntza-lan-munduan/
  • Period: to

    Enpresetan euskara planen hedapena

  • Ekimena: EMUN Aholkularitza sortu zen

    Ekimena: EMUN Aholkularitza sortu zen
    Lana euskalduntzeko zerbitzuak eskaintzeko asmoarekin Emun Kooperatiba sortu zen Eskoriatzako Irakasle Eskolak bultzatuta.
    https://www.emun.eus/
  • Argitalpena: Euskararen erabilera lan munduan. Erabilera planen metodologia

    Argitalpena: Euskararen erabilera lan munduan. Erabilera planen metodologia
    1996/12/12an egindako mintegira aurkeztutako txostenen argitalpena. Jaurlaritza.
    - Euskararen erabilera lan munduan, gogoeta
    - Euskarak lan-mundua. Mikroplanak
    - Euskara mikroplana Ikerlanen
    - Euskara plana Arlan enpresan
    - Euskara merkataritzara egitasmoa
    - Euskara normalizazioa Gernikako merkataritzan
    - Administrazioko planen metodologia
    - Enpresetako metodologia administrazioan aplikatzen
    - Bergara Udaleko komunikazio-zirkuluak
    - Antzuola Udaleko komunikazio-zirkulua
    https://labur.eus/fjBU5
  • Argitalpena - Euskara arlo sozioekonomikoan

    Argitalpena - Euskara arlo sozioekonomikoan
    Enpresetan euskara integratzeko Gida moduko argitalpena: zergatik, nola, zer-nolako planak, informazioa nola lortu eta hainbat enpresa arduradunen iritziak.
    Elhuyar (1998). Euskara arlo sozioekonomikoan. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua.
  • Ekimena: Bai Euskarari akordioaren Plan Estrategikoa. Lan Mundua

    Ekimena: Bai Euskarari akordioaren Plan Estrategikoa. Lan Mundua
    Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak "Bai Euskarari Akordioa" ekimena sustatu zuen. Horren baitan, Bai euskarari akordioaren Plan Estrategikoa hausnarketa eta diseinua bideratu zen, sektoreka eta lurraldeka, tartean Lan-munduaren alorrari zegokiona.
    Honek, ondoren, "Bai Euskarari Ziurtagiria" ekimenari bide eman zion.
    https://labur.eus/8qlyK
  • Ekimena: BAI EUSKARARI Ziurtagiria sortzen da

    Ekimena: BAI EUSKARARI Ziurtagiria sortzen da
    Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiria sortu zuen 2000. urtean. 2007an Ziurtagiriaren Elkartea eratu zen agiriaren kudeaketa integralaz arduratzeko.
    Orain arte 1.284 enpresa eta erakundek eskuratu dute ziurtagiria.
    - Euskal Herri osora iristen da.
    - Erakunde, komertzio eta tailer txikientzat ere eskuragarria da.
    http://www.baieuskarari.eus/eu/ziurtagiridunak
  • Erreferente Teorikoak: Kudeaketa, management, eraldaketa, ...

    Euskara lan munduan kontzeptualizatzeko kontzeptu berriak aplikatzen hasten dira, soziolinguistikatik baino management zientziatik hartutakoak: organizazioaren funtzionamendu hizkuntzan eraldaketak ezartzea, organizazioaren egitura eta prozesuetan eragitea, ingenieritza soluzioak, enpresaren kultura, lidergoa ...
    http://www.soziolinguistika.eus/node/827
    https://labur.eus/3Smpk
  • Ikerketa: Tesi Doktorala. JoseMari Zendoia

    Ikerketa: Tesi Doktorala. JoseMari Zendoia
    Hizkuntza gutxituak eta ekonomia: Euskararen kasua
    http://bit.ly/2oBDH3P
  • Ekimena: LANEKI sortzen da

    Ekimena: LANEKI sortzen da
    LANEKI Elkartea (Lanbide Heziketa indartu eta hobetzeko Elkartea) Ikaslan Gipuzkoa, Ikaslan Bizkaia, Ikaslan Araba eta Hetel Elkarteen artean sortu zen 2001.urtean.
    Lanbide Ekimena Proiektuak Lanbide Heziketan ikasmaterial didaktikoak euskeratzeko plana du helburu irakasleek ikasgelan erabiltzeko. 24 Arlo Profesionaleko 800 ikasmaterial baino gehiago dago euskaratuta http://jakinbai.eus webgunean.
    https://www.youtube.com/watch?v=Y-rscb9PvrU
  • Formazioa: HizNet Graduondokoa on-line

    Formazioa: HizNet Graduondokoa on-line
    2001ean HizNet Hizkuntza Plangintza Graduondokoa abiatu zen. EHUk eta Asmoz Fundazioak bideratua. 2021a arte jardun du indarrean.
    - 400 ikasle baino gehiago aritu dira.
    - Lan munduarekin lotutako 40 Amaierako Proiektu baino gehiago egin dira. http://hiznet.asmoz.org/
  • Ekimena: AHIZE Aholkularitza sortu zen

    Ekimena: AHIZE Aholkularitza sortu zen
    AEKren baitan, 2002an Ahize hizkuntza-aohlkularitza zerbitzua sortu zen.
  • Argitalpena: Kooperatibak eta euskara

    Argitalpena: Kooperatibak eta euskara
    Amagoia Unanue eta Nahia Intxausti (2002). Kooperatibak eta euskara. Historia eta aro berri baten oinarriak. Arrasate: Lanki eta Emun
    https://labur.eus/5PqW0
  • Egoera: Euskararen erabilera EAEko enpresa handietan

    Egoera: Euskararen erabilera EAEko enpresa handietan
    Eusko Jaurlaritzak egindako berezko azterketa.
    http://bit.ly/2p6CWBW
  • Period: to

    Ezagutzaren lanketa eta planak enpresaren kudeaketan txertatzea

  • Formazioa: Languanet. Lan Munduko Hizkuntza Plangintza ikastaroa

    Formazioa: Languanet. Lan Munduko Hizkuntza Plangintza ikastaroa
    Asmoz Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Emun, Elhuyar eta Artez elkarteekin elkarlanean, internet bidez antolatutako 50 ordutako ikastaroa. Bere helburua, euskara planen inguruko oinarrizko ezagutza teorikoa eta eguneroko praktiken esperientziak ezagutzeko aukera eskaintzea zen. 2004tik 2010era iraun zuen.
    https://blogak.eus/garaigoikoa/linguanet-balorazioa
  • Erreferente teorikoak: Erakundeen Gizarte Erantzukizuna eta hizkuntza

    Erreferente teorikoak: Erakundeen Gizarte Erantzukizuna eta hizkuntza
    Erakundeen Gizarte Erantzukizunaren printzipioa eta kontzeptua enpresetan euskararen normalizaziorako eraldaketa prozesuetara egokitzeko eta aplikatzen hasteko proposamena.
    http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1084208726
    http://bit.ly/2ozNFna
  • Argitalpena: Esparru sozioekonomikoan euskara biziberritzeko irizpideak eta hizkuntza-normalizaziorako hurbilpen sistematikoagoa eta eraginkorragoa izateko irizpideak eta estrategiak

    Argitalpena: Esparru sozioekonomikoan euskara biziberritzeko irizpideak eta hizkuntza-normalizaziorako hurbilpen sistematikoagoa eta eraginkorragoa izateko irizpideak eta estrategiak
    Esparru sozioekonomikoan euskara biziberritu eta hizkuntza-normalizaziorako hurbilpen sistematikoagoa eta eraginkorragoa izateko irizpideak eta estrategiak.
    Euskararen Aholku Batzordea. Eusko Jaurlaritza
    https://labur.eus/TsXsB
  • Ikerketa: EraLan Ikerketa-proiektua

    Ikerketa: EraLan Ikerketa-proiektua
    Soziolinguistika Klusterraren baitan bideratuta, lan munduarekin lotutako ikerketa lerroa. Hiru proiektu:
    - EraLan_1 (2006-2008): Lan giroko hizkuntza erabileran eragiten duten aldagaiak.
    - EraLan_2 (2008-2010): Hizkuntza lidergoa.
    - EraLan_3 (2011-2013): Euskararen erabilera lan-munduan.
    - EraLan_4 [2015-2016].
    - EraLan_5 (2019-2021)
    https://soziolinguistika.eus/eu/proiektua/eralan-1/
  • Argitalpena: Bat SL Aldizkarian 2. Dossierra. Euskararen erabilera enpresetan

    Argitalpena: Bat SL Aldizkarian 2. Dossierra. Euskararen erabilera enpresetan
    Gardner: Lan-mundua, gaurko egoera eta asmoak.
    Lariz: Erabilera plana erabaki estrategikoa.
    Alaña: Erabilera planen aldeko argudioak.
    Elortza: Debagoieneko esperientzia. Euskalan.
    Alaña: Arlan, 13 urteko euskara plana.
    Bilbao: IMH fundazioaren egitasmoa.
    Apaolaza: Euskararen haizeak Fagor Arrasaten.
    Baglietto: Elkargiren euskararen plana.
    Atutxa: EKKO, euskarazko kudeaketa organizazioetan.
    Arratibel: Jarrera, portaera euskara planetan.
    Querol: Bilakaera Katalunian.
    https://labur.eus/POdHL
  • Argitalpena: Euskara planak. Nodik gatoz, non gaude eta nora goaz

    Argitalpena: Euskara planak. Nodik gatoz, non gaude eta nora goaz
    Gizarte esperientzia ezberdinen sistematizaziorako proiektu zabalago baten baitan, Elhuyar ahokularitzak prestatutako lana, Euskara Planetan garatu eta aplikatutako metodologietan ordura arte egindakoaren sistematizazioa eginez.
    https://labur.eus/zpbAs
    https://labur.eus/bLGEM
  • P. Instituzionala: LanHitz Programa. Eusko Jaurlaritza

    P. Instituzionala: LanHitz Programa. Eusko Jaurlaritza
    E.J.ak 90. hamarkadan lan-munduan euskara sustatzeko diru-laguntzak abiatu zituen.
    2006an, esparru sozio-ekonomiko pribatuan euskararen erabilera areagotzeko LanHitz programa egituratu zuen.
    E.J.k hitzarmenak sinatu zituen enpresaburuen elkarteekin (CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEA), sindikatuekin (ELA, CCOO, LAB eta UGT) eta beste zenbait erakunderekin.
    2022ko LanHitz deialdian 143 enpresek jaso dute diru-laguntza, guztira 1.931.351 €. http://bit.ly/2q7omt6
  • Jardunaldiak: IMHko 30+10 Mintegia

    Jardunaldiak: IMHko 30+10 Mintegia
    IMH Makina Herremintaren Institutua enpresetan euskararen normalizazioari buruzko Jardunaldia antolatu zuen lehen aldiz 2006an, 30+10 Mintegia izenburupean.
    Geroztik urtero antolatu izan dituzte 2016 arte.
    https://labur.eus/5Yjqe
    https://labur.eus/pYRa8
    https://labur.eus/vHUhy
    https://labur.eus/BfIO9
    https://labur.eus/FPDB9
    https://labur.eus/WTdKZ
    https://labur.eus/TCYxk
    https://labur.eus/2Yjyn
  • Ekimena: Bai Euskarari Elkartea sortzen da

    Ekimena: Bai Euskarari Elkartea sortzen da
    "Bai Euskarari Ziurtagiria" kudeatzeko sortu zen 2007an Bai Euskarari Elkartea. Ziurtagiria da Bai Euskarari Elkartearen proiektu nagusia, baina, horrez gain, arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzera bideraturiko hainbat proiektu ditu martxan: Bai Euskarari Ziurtagiria, Enpresarean, Lansarean lan-ataria, Euskaragileak eta Lanabes, Euskaragileak, ...
    https://www.baieuskarari.eus/
  • P. Instituzionala: BIKAIN ziurtagiria sortzen da

    P. Instituzionala: BIKAIN ziurtagiria sortzen da
    2007an Eusko Jaurlaritzak eta Euskalit Fundazioak elkarlanean BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiria sortu zuten. Bien artean kudeatzen dute. Aholkulari gisa Artezkaritza Kontseiluan kide dira: AFA, BFA eta GFA, EUDEL, CONFEBASK, ADEGI, CEBEK, SEA, Kooperatiben Konfederazioa, eta Euskaltzaindia.
    Gaur arte 464 erakunde eta enpresek eskuratu dute ziurtagiria.
    - Euskal Autonomia Erkidegora mugatzen da.
    - Erakunde eta enpresa handiagotara egokitzen da.
    https://labur.eus/2Wemt
  • Jardunaldia: Sindikatuak. Debagoieneko Mankomunitatea. Lan mundua euskalduntzeko

    Helburua sindikatu bakoitzak euskara arloan dituen egitasmoen berri ematea, eta, enpresetako euskara planak metodologikoki nola gauzatzen diren azaltzea.
    https://www.debagoiena.eus/eu/euskara/merkataritze-eta-zerbitzugintza/lan-mundua-euskalduntzeko-jardunaldiak
  • Argitalpena: Kasu Aurreratuak

    Argitalpena: Kasu Aurreratuak
    Soziolinguistika Klusterrak argitaratuak. Euskara planekin abiatu diren erakundeen esperientzia eta ezagutza bildu eta zabaltzea. Erakunde eredugarriak aukeratu, beraiek lortutako arrakastaren gakoak aztertu eta horien berri emateko argitalpen dibulgatiboak egin.
    2007an hasi eta urtero pare bat kasu, guztira 15 argitatu dira.
    http://www.soziolinguistika.eus/kasuak
  • P. Instituzionala: Hitzarmena. Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Kooperatiben Elkarteak euskara alor sozio-ekonomikoan txertatzeko.

    LanHitz programaren baitan, Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Kooperatiben Elkarteak kooperatibetan euskararen erabilera biziberritzeko hitzarmen markoa sinatu zuten, Euskal kooperatiben alorrean euskararen erabilera bultzatzeko.
    https://www.euskadi.eus/web01-a2oteus/eu/contenidos/nota_prensa/cooperativas_euskera_acuerdo/eu_hps/cooperativas_euskera_acuerdo.html
  • P. Instituzionala: Kontsumitzaileen Dekretua

    P. Instituzionala: Kontsumitzaileen Dekretua
    2008an Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko DEKRETUA onartu eta argitaratu zen. Dekretu honek gerora aldaketak izan zituen 2010eko dekretu berrian.
    https://labur.eus/bZFMj
    https://labur.eus/jOVL6
    https://labur.eus/ovGSI
  • Argitalpena: Nola sustatu euskara udalerriko enpresetan. Lasarte-Oriako Udalaren esperientzia

    Argitalpena: Nola sustatu euskara udalerriko enpresetan. Lasarte-Oriako Udalaren esperientzia
    Marifer Gorostiza (2008). Nola sustatu euskara udalerriko enpresetan. Lasarte-Oriako esperientzia. Lasarte-Oriako Udala.
    Lasarte-Oriako enpresetan euskararen erabilera normalizatzeko egindako lanen eta pilatutako ezagutzaren berri ematen du.
    https://labur.eus/Z7NfU
  • Argitalpena: Bat SL Aldizkarian 3. Dossierra. Euskara lan munduan... lanean!

    Argitalpena: Bat SL Aldizkarian 3. Dossierra. Euskara lan munduan... lanean!
    K.Perez: Normalizazio kasu aurreratuak.
    E.Bilbao: Makina-Erremintaren Institutuaren kasua.
    N.Goikoetxea: EraLan ikerketa-proiektua.
    Elhuyar: Norena da euskara-plana?
    A.Irizar: Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduan.
    M.Gorostiza: Buruntzaldeko enpresak.
    B.Zarrabeitia, E.Astorkia: Gernika-Lumoko Udaleko merkataritza.
    https://labur.eus/cEqwf
  • Ikerketa: Tesi Doktorala. Iñaki Marko. Hizkuntza-eraldaketa organizazioetan: esperientzia eta modelizazioa.

    Ikerketa: Tesi Doktorala. Iñaki Marko. Hizkuntza-eraldaketa organizazioetan: esperientzia eta modelizazioa.
    Tesiaren xedea: organizazioetan hizkuntza-normalizaziorako eraldaketa prozesuak kudeatzeko eredua eraikitzea, organizazioak sistema konplexu gisa kontzeptualizatuz. Sistema horietan badira arduren egitura formala osatzen duten interakzioak, eta badira interakzio autoantolatuagoak, harremanen sare informala moldatzen dutenak. Anitzak dira organizazio baten kudeaketan kontuan hartu beharreko aspektuak. Berdin hizkuntza kudeatzerakoan ere.
    http://bit.ly/2ozhvbw
  • Ikerketa: Tesi Doktorala. Joxpi Irastortza

    Ikerketa: Tesi Doktorala. Joxpi Irastortza
    Lan munduko euskara planetako langile euskaldunen jarrera, portaera eta motibazioak: pentsamendua garatzetik helburuak lortzera.
    http://bit.ly/2p6eyQR
  • P. Instituzionala: Jaurlaritza. Euskararen Sustapenerako Ekintza Plana (ESEP)

    P. Instituzionala: Jaurlaritza. Euskararen Sustapenerako Ekintza Plana (ESEP)
    'Euskara 21' prozesuaren ondorioz eta lehendik zegoen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren berrikuspen gisa, Eusko Jaurlaritzak, Euskararen Aholku Batzordearekin batera, plan berria diseinatu zuen: Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP). Plan honek badu arlo sozioekonomikoari buruzko atal bat, bederatzi ekintza-lerro jasotzen dituena.
    https://www.euskara.euskadi.eus/contenidos/informacion/argitalpenak/eu_6092/adjuntos/Plan%20ESEP_eusk.pdf
  • Ekimena: ENPRESAREAN

    Ekimena: ENPRESAREAN
    Enpresarean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak bideratutako proiektua da.
    Euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta profesionalen arteko harremana eta elkarlana sustatu nahi du. Enpresei negozio aukerak handitzeko eta produktu / zerbitzu berriak sortutzeko, euskaratik eta euskaraz.
    http://www.enpresarean.eus/
  • Ikerketa: 'AldaHitz' eta 'Jendaurrean Erabili' ikerketa proiektuak

    Ikerketa: 'AldaHitz' eta 'Jendaurrean Erabili' ikerketa proiektuak
    Soziolinguistika Klusterraren baitan, eta EraLan proiektuaren jarraipen gisa:
    . SLK (2014) Aldahitz ikerketa. Eusle metodologia eta hizkuntza ohituren aldaketa lan munduan.
    http://www.soziolinguistika.eus/aldahitz . SLK eta EHU (2015) Jendaurrean Erabili. Erakunde eta enpresen jendaurreko euskarazko komunikazioa.
    http://jendaurrean.eus/eu/proiektua
  • Beste hainbat ekimen

    . Ingudea. Goierriko lantegien Euskara Batzordea
    . Euskaragileak. Kontseilua. Euskaraz lan egin nahi duten enpresen sarea.
    . Lanabes. Araban Euskara Lanean, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia handitzeko.
    . EusLan. Eusko Jaurlaritzaren programa pilotua.
    ...
  • Egoera: Euskararen Eragin Ekonomikoa. Siadeco

    Egoera: Euskararen Eragin Ekonomikoa. Siadeco
    Eusko Jaurlaritzarentzat Siadeco Ikerketa Elkarteak egindako azterlana.
    Bere helburua, EAEko ekonomiari euskarak egiten dion ekarpena ezagutu, euskarak sortzen duen aberastasun ekonomikoa neurtu eta euskara-sektoreen dimentsio eta balio ekonomikoa kuantifikatzea izan da.
    http://bit.ly/2pMRtFu
  • Period: to

    Bide berriak arakatzen

  • Ikerketa: Tesi Doktorala. Karin van der Worp

    Multilingualism in the workplace: the voice of proffesionals.
    Nazioartean lan egiten duten Euskal Herriko 14 enpresatan (batik bat Gipuzkoakoak) manager diren 25 pertsona elkarrizketatuz, lantokian hizkuntzak nola kudeatzen dituzten eta hortaz zein iritzi duten jakiteko.
    https://labur.eus/z3nfB
  • Jardunaldiak: Bizkeus Jardunaldia

    Jardunaldiak: Bizkeus Jardunaldia
    Euskarak Bizkaiko arlo sozioekonomikoan duen egoera aztertzeko Jardunaldia. BFA, E.J.ko Hizkuntz Politikarako Sailburuordetza, Lanbide Heziketarako Sailburuordetza, HETEL, IKASLAN, LANEKI.
    https://web.bizkaia.eus/eu/web/comunicacion/berriak/-/news/detailView/17002
    https://jakinbai.eus/honi-buruz/bizkeus
  • P. Instituzionala: Nafarroako Euskararen I. Plan Estrategikoa (16-19)

    P. Instituzionala: Nafarroako Euskararen I. Plan Estrategikoa (16-19)
    Nafarroako Gobernuak 2016an abiatu eta 2017ko hasieran Euskararen I. Plan Estrategikoa (2016-2019) onartu zuen. Plan honetan zehaztutako ardatz estrategikoetako bat "Ekonomia eragilea" deitutakoa da, eta bertan zenbait arlo eta ekintza agertzen dira esparru sozioekonomikoarekin lotuta.
    https://gobiernoabierto.navarra.es/sites/default/files/euskararen_i._plan_estrategikoa_2016-2019._nafarroako_gobernua.pdf
  • Ekimena: INDEUS Industriaren Euskal Plataforma. SPRI

    Ekimena: INDEUS Industriaren Euskal Plataforma. SPRI
    INDEUS Industriaren Euskal Plataforma da, 2018. urtean sortutakoa, SPRIk, HPSk eta Foru Aldundiek bultzatuta. Euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz. Egun 31 dira Industriaren Euskal Plataforman parte hartzen ari diren enpresa eta elkarteak.
    https://indeus.spri.eus/eu
  • Ekimena: Tokiko ekimena. Oiartzun Lanin

    Ekimena: Tokiko ekimena. Oiartzun Lanin
    Oiartzungo enpresa txiki eta ertainei zerbitzua eta lana hobetzen laguntzeko egitasmoa da.
    Enpresa bakoitzaren helburu, ezaugarri eta erritmoetara egokitutako zerbitzuak eta laguntzak eskainiko dira, enpresak berak erabakitzen duen arloetan euskararen erabilera handitu eta hizkuntza kudeaketa hobetzeko.
    https://labur.eus/Yi941
    https://oiartzunlanin.eus/
  • Argitalpena: Bizkeus Eskuliburua

    Argitalpena: Bizkeus Eskuliburua
    Bizkeus alor sozio-ekonomiako batzordean, euskara sustatzeko ekimenez sortutako eskuliburua, Laneki Elkarteak eta BFAk argitaratuta. Eskuliburu hau euskaraz ez dakiten pertsonei hurbiltzeko proposamen bat da. Bereziki alor sozio-ekonomikoan eta dagozkion Lanbide Heziketako familietan euskararen erabilera sustatzeko.
    https://jakinbai.eus/edukiak/kaixo-agur-eskuliburua
    https://jakinbai.eus/honi-buruz/bizkeus/BIZKEUS%20ESKULIBURUA.pdf/base_view
  • Egoera: EAEko eremu sozioekonomikoaren diagnostikoa. Euskararen egoera

    Egoera: EAEko eremu sozioekonomikoaren diagnostikoa. Euskararen egoera
    Eremu Sozioekonomikoaren Euskararen Plan Estrategikoa osatzeko prozesuaren baitan, eta Jaurlaritzak eskatuta, Siadecok egindako diagnostiko azterketa.
    https://labur.eus/CN3tq
  • Jardunaldia: Euskaltzaindia XXIV. Jagon Jardunaldia. Arlo sozioekonomikoa euskararen biziberritzean

  • P.Instituzionala: Jaurlaritza. Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzeko Plana 2020-2023

    P.Instituzionala: Jaurlaritza. Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzeko Plana 2020-2023
  • Jardunaldia: Udaltop 2020. Ireki leiho bat lan-munduari

    Jardunaldia: Udaltop 2020. Ireki leiho bat lan-munduari
  • Ekimena: Sindikalgintza. ELA, LAB, Kontseilua. 50 langiletik gorako enpresetan euskara-planak.

    Confebaski eta CEN Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioari proposatzen diete 50 langiletik gorako enpresa guztietan euskara-planak negoziatuko direla jasotzen duen akordio interprofesionala hitzartzea.
    https://labur.eus/wpYvP
    https://labur.eus/u2zeE
    https://labur.eus/hcNKu
  • Ekimena: Tokiko ekimena. Landue Durangoaldean

    Ekimena: Tokiko ekimena. Landue Durangoaldean
    2021ean Durangaldeko Mankomunitateak LANDUE ekimena jarri zuen martxan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, eskualdeko eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko eta Durangoko Mankomunitatetik enpresetan hizkuntzen gestioa hobetzeko eta euskararen erabilera handitzeko zerbitzuak eskaintzeko helburuarekin.
    https://labur.eus/TiLpm
    https://labur.eus/oWNuM
  • Ezagutza: Hizkuntzen kudeaketa praktiken bilatzailea. Euskalit

    Ezagutza: Hizkuntzen kudeaketa praktiken bilatzailea. Euskalit
    Euskalit Fundazioak, Jaurlaritzarekin batera garatu duen tresna. Bere helburua enpresa pribatuek eta erakunde publikoek hizkuntzak kudeatzeko erabiltzen dituzten praktikak partekatzea eta zabaltzea da.

    Hizkuntzen kudeaketa estrategian, pertsonen kudeaketan, zerbitzuetan, bezeroen kudeaketan eta gizartearekiko konpromisoan integratzen laguntzeko. Bilatzailean 60 erakunderen praktika onak jaso dira.
    https://www.euskalit.net/hizkuntzenkudeaketabilatzailea/
    https://labur.eus/5mj9L
  • P.Instituzionala: Euskalit Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketaren integrazioa

    P.Instituzionala: Euskalit Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketaren integrazioa
    Jaurlaritza eta Euskaliten artean, Kudeaketa Aurreratuaren ereduan hizkuntzen kudeaketa integratzeko irizpide eta argibideak lantzen dituen materiala eta Gida osatu zuten.
    https://labur.eus/mme1A
    https://labur.eus/93cjW
    https://labur.eus/WLKFy
    https://labur.eus/VQMVm
  • Ekimena: Enpresan euskara txertatzeko eskuliburua. Nafarroako Euskara Mankomunitateak

    Ekimena: Enpresan euskara txertatzeko eskuliburua. Nafarroako Euskara Mankomunitateak
    Nafarroako mendialdeko euskara zerbitzuak lankidetzan, “Enpresan euskara txertatzeko eskuliburua” dokumentua osatu eta zabaldu zuten 2022an. Argitalpena, edozein tamainako enpresatan euskararen presentzia eta erabilera bultzatzeko proposamena eta gida da.
    Dokumentuan proposamenak eta aholkuak jaso, eta, enpresa, tailer edo komertzioei laguntza eskaintzen zaie euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko lanean aurrera egiteko.
    https://labur.eus/iAIhU
    https://labur.eus/V8kE9
  • Jardunaldia: Euskarabideak Euskara langai jardunaldia antolatu du

    Jardunaldia: Euskarabideak Euskara langai jardunaldia antolatu du
    Nafarroako esparru sozioekonomikoan euskara sustatzeko esperientziak erakutsiko dituen topaketa, Nafarroako Gobernuko Euskarabideak antolatua.
    https://www.euskarabidea.es/euskara/albisteak/euskarabideak-euskara-langai-jardunaldia-antolatu-du
    https://euskaralangai.eus/
  • Argitalpena: Bat SL Aldizkarian 4. Dossierra. Euskara esparru sozioekonomikoan

    Argitalpena: Bat SL Aldizkarian 4. Dossierra. Euskara esparru sozioekonomikoan
    Aiesta: Hizkuntz kudeaketa EBko eta EAEko enpresa pribatuetan.
    Galarraga/Uranga: Enpresaren Erantzukizun Linguistikoa.
    Gutierrez: Bai Euskarari Elkartea
    Iraola: CAFeko Euskara plana.
    Azkue: Gure eskarmentua eremu sozioekonomikoan.
    Irizar et al.: Interes taldeen begirada.
    Charritton: Iparraldetik ikuspegi bat.
    Canyelles: Enpresa eta Hizkuntza..
    Alain/Daveluy: Hizkuntza-erronkak lanean Quebecen.
    https://labur.eus/X83OO
  • Ekimena: Tokiko ekimena. EusGara Arratian

    Ekimena: Tokiko ekimena. EusGara Arratian
    Arratiako bederatzi enpresa gehiagok sinatu dute hitzarmena eusGara-rekin, eta eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko 29 kideko komunitatea osatu da.
    EusGara, Errota Fundazioak sustatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako zerbitzua da. Hainbat zerbitzuren artean doako tresnak eskaintzen ditu enpresetan hizkuntza-kudeaketa egokia egiteko.
    https://labur.eus/vZRiq
    https://labur.eus/pX75v
    https://errota.eus/proiektuak/eusgara-2/
  • Ekimena: Aiaraldea euskaratik biziberritzeko faktoria

    Aiaraldean euskararen biziberritzea sustatzea helburu duen irabazi asmorik gabeko erakundea da Aiaraldea Ekintzen Kooperatiba. 2010az geroztik, komunikazioa, kultura, elikadura edo ekonomia sozialaren inguruan jorratu dituzte hamaika egitasmo.
    Hori guztia Euskal Herrian langabezia tasa handienetakoa duen eskualde erdaldun batean, komunikazioa eta hizkuntza normalizazioa lantzeko proposamen batetik proiektu integral bat izatera igaro da Aiaraldea Ekintzen Faktoria.
    https://labur.eus/LshBV
  • Ikerketa: Euskara planak eta lehiakortasuna GEHI ikerketa

    Ikerketa: Euskara planak eta lehiakortasuna GEHI ikerketa
    Emun Aholklaritzak sustatutako ikerketa, euskara planek enpresen lehiakortasunean duten eragina aztertzeko xede duena.
    https://labur.eus/G2ayV
    https://labur.eus/nAwtP
  • Jardunaldiak: Hizkuntzen kudeaketan praktika onak 3. Topaketa (2023)

    Jardunaldiak: Hizkuntzen kudeaketan praktika onak 3. Topaketa (2023)
    Euskalit Erakundeak antolatutako Topaketa.
    Hizkuntzak modu eraginkorrean erabili eta kudeatu nahi dituzten erakundeek hizkuntzen kudeaketa praktiken bilatzailea dute eskura 2021. urtetik, beste erakundeen jardunbide onak ikusteko eta norberean aplikatzeko. Bideo honetan 2023ko bilatzailearen nobedadeak azaldu eta 4 erakunde aurreratuen (2 entitate publikoen eta 2 erakunde pribatuen) esperientziak aurkezten dira.
    https://labur.eus/k2zUy
    https://www.euskalit.net/hizkuntzenkudeaketabilatzailea/
  • Ekimena: II. _Lanetik Lekora_ topaketa Ortzaizen

    Ekimena: II. _Lanetik Lekora_ topaketa Ortzaizen
    Irailean egin zen lehen topaketak izandako erantzun onaren ostean, II. Lanetik Lekora topaketa antolatu dute azaroaren 23an Mamia kolektiboak, Seigos-ek eta Albizua ingeniaritzak, Bai Euskarari Elkartearen babesarekin. Oraingoan Behe Nafarroan izango da, Ortzaizen.
    Euskara lanean ere txertatzeko helburua du ekimenak eta horretarako lehen pausoak eman eta Ipar Euskal Herrian sarea osatzeko baliagarria izan nahi du.
    https://www.eke.eus/eu/agenda/ii-lanetik-lekora
    https://labur.eus/jq3Fa
  • Jardunaldiak: Languages Lanean Kongresua

    Jardunaldiak: Languages Lanean Kongresua
    Eusko Jaurlaritzak antolatuta, 2024ko urtarrilaren 18 eta 19an, jarduera ekonomikoaren baitan, hizkuntza kudeaketaren erronken inguruan esperientziak eta ezagutza partekatzeko eta eztabaidatzeko Nazioarteko Kongresua burutu zen Bilbon.
    https://languageslanean.euskadi.eus/hasiera/
    https://www.enpresabidea.eus/tag/languages-lanean