-
XVIII mendean indartutako burgesiak botere politikoa eskuratzeko urratsak emango ditu. Burgesia, XVI mendez geroztik, Europa osoan sendotutako klase berria bazen ere, Frantziako egoera koiunturalak zein estrukturalak iraultza burgesari biziki lagundu zioten -
Frantziako errege familia gillotinatu ostean, Frantziako Konbentzioak pertsonen arteko klase ezberdintasuna debekatu zuen; geroztik denak antzeko frantziar hiritarrak izango ziren.
-
Bilbon eta Bizkaian izan zuen eraginik handiena. Frantziako tropa iraultzaileen aurrean, euskal herritarrek izandako portaera utzia zigortzeko, Carlos IV-ak, bere balidoaren bidez, akordio bat egiten du Zamakolarekin. Akordio hura martxan jarriz gero, foralak (exentuak) ziren bizkaitar hiritarrak soldaduskara joan beharko zuten. Horren truke, Espainiako Erreinuetako Erregeak, Bilboko eliza aurreek Ibaizabal lbaian eraiki nahi zuten merkatari kai libre bat babestuko zuen. -
Caros IV-ak abdikatu eta Fernando VII-ak akordiori uko egin ostean, Frantziako tropak sartu ziren Jose I erregearen atzetik. Gudan zehar tropa biek izugarrizko exakzioak (tropek bonoak uzten zituzten euren hornidurak eta soldatak halabeharrez eskuratzen zituztenean) egin zituzten.
-
Fernando VII-ak Espainiako lurraldean eta Luis XVIII-ak Frantzia aldekoan euren koroak berreskuratzen dituzte. Fernando VII-ak zin egindako 1812ko konstituzioari muzin egin zion. Izan ere, Lege Zaharra ezarri zuen berriro.
-
Riego Jeneralak 1812ko Konstituzioa aldarrikatu zuen, baita boterea eskuratu ere. Hiru urte hauetan, politika iraultzailea (liberala eta burgesa) inposatu zen, non, Frantzian bezala, Lege zaharra (foruak, soldaduska, aduanak...) eta elizak ondoriorik txarrenak pairatu baitzituzten.
-
Frantziako kontserbadorismoa moteltzen doa eta, konstituziorik eman ez arren, kontserbadoreek "Itun emanak" eta halako formulak erabiliko dituzte herriaren atsegintasuna jasotzeko -
Joera liberatzaile eta aurrerakoia ditu iraultza honek eta, ondorioz, Luis Felipe I-k Frantziako koroa eskuratu zuen. Konstituzioa onartuta, goi burgesiak gobernu politikoa eskuratu zuen. -
Gizonezko Karlosek ez du Isabel onartzen "Lege salikoa" delakoan oinarriturik. Euskal Herria Karlosen alde kokatu zen, hiriburuak eta herri gutxi batzuk izan ezik.
-
Sozialismoak bere ideologia aurkezten du Europa osoan