-
Egun horretan indarrean jarri zen abolizio legeak biderik gabe utzi zituen Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako foruak. Horiek berreskuratzeko ahaleginak izan ziren euskal nazionalismoaren lehen urratsak.
-
Euskal nazionalismoaren bultzatzaile nagusia izan zen eta politika nazionalaren ideia zabaldu zuen. Honako oinarrizko ideia hauek defendatzen zituen: arraza, erlijioa, hizkuntza eta lege zaharrak.
-
1893-1894 urte bitartean Nafarroako foruen aldeko lehen masa mobilizazioak egin ziren Iruñean eta Nafarroa osoan.
-
Begoñako Larrazabal baserrian Sabino Aranak bere lehenengo agerraldi publikoa egin zuen. Bertan, aldizkari bat ateratzeko eta erakunderen bat eratzeko gertu zeudela adierazi zuen.
-
Aranak garrantzia handia eman zion hasieratik komunikabideei, zeinak, garai hartan, prentsa idatzia ziren. Gobernadore zibilak itxi egin zuen "Bizkaitarra" eta "Baserritarra"-rekin ordezkatu behar izan zuten. Geroago, "El Correo Vasco" etorri zen. Arana hil ostean, "Napartarra" eta "GIpuzkoarra bezalako tokian tokiko aldizkariez gain, "Euzkadi" egunkaria martxan jarri zuten jelkideek.
-
Lehen elkarte nazionalista sortu zen: "Euskeldun Batzokija" (EAJren tokiak).
-
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) sortu zen Sabino Aranaren gidaritzapean.
-
Lehenengo Bizkai Buru Batzarra izendatu zuten. EAJren probintziako Komite Exekutibo zaharrena da.
-
1893-1894 urte tartean emandako Gamazada borroka horiek gogorarazteko Foruen aldeko oroigarria eraiki zuten Iruñean. Hala, euskaltasunaren sentimendua eta foruen defentsa uztartu zituzten.
-
38 urte zituela hil zen, gaixotasun baten ondorioz.
-
1906 eta 1908 urteetan egindako EAJren lehen asanblada nazionalen emaitza zuzena "Euzko Alderdi Jeltzalearen Agiria" eratzea izan zen. Bertan, garai bateko eskubideak eta antzinako instituzioak aldarrikatzen zituzten baina perspektiba berri bat emanez. Filosofia hau mantenduko zen II. Errepublika iritsi arte eta ez zuten aldatu 1977an programa egokitu zuten arte.