4 5 sabino arana2

EUSKAL NAZIONALISMOAREN SORRERA

  • Sabino Aranaren lehen agerraldi publikoa

    Sabino Aranaren lehen agerraldi publikoa
    1893ko ekainaren 8an, Begoñako baserri batean, Larrazabalgoan, Sabino Arana lehen aldiz agertu zen jende aurrean. Aldarrikatu zuen "gu bizkaitarrak gara, bizkaitarren eskubideak defendatu beharko ditugu eta prest gaude borroka politikoan aritzeko". Egun hartan argitaratu zen lehen aldiz, hain zuzen, "Bizkaitarra" aldizkaria.
  • Euskaldun Batzokija

    Euskaldun Batzokija
    Bizkaiko Bilbo hiriburuan egon zen elkarte edo bilgune abertzalea eta jeltzalea izan zen. Gaur egungo batzokien aitzindaria izan zen.
  • Eusko Alderdi Jeltzalearen sorrera

    Eusko Alderdi Jeltzalearen sorrera
    Alderdi politiko berria sortu zen: EAJ. "Bizkai Buru Batzarra" edo Bizkaiko abertzaleen zuzendaritza egituratu zen, eta, sortzailea, Sabino Arana, hautatu zuten lehendakari. Batzarra eta Euskaldun Batzokija eratzea izan ziren EAJren sorkuntzaren muinak.
  • "Baserritarra" aldizkaria

    "Baserritarra" aldizkaria
    Gobernadore zibilak "Bizkaitarra" itxi zuenez, "Baserritarra" egunkariarekin ordezkatu zuten, Teofilo Guiard Larrauriren zuzendaritzapean. Guztira, 18 zenbaki argitaratu zituzten, izan ere, urte hartako abuztuan itxi zuten.
  • Euskal nazionalismoaren hedapena

    Euskal nazionalismoaren hedapena
    Euskal nazionalismoa hedatuz joan zen neurrian, lehendabiziko ardura instituzionalak eskuratu ostean, programa politikoa jardun horretara egokitu behar izan zuten. Alde batetik, Aranaren garaietatik zetorren dialektika, hau da, antzinako instituzioak zein foruen berreskurapenak edo Espainiarekiko independentziak bide pragmatikoa behar zuten. Estatuak finkatzen zuen jokaleku politikoan bideragarri izan beharko zuen.
  • Zatiketa, alderdi barruan

    Zatiketa, alderdi barruan
    1907tik aurrera, bi joera nagusitu ziren alderdiaren barruan: independentziaren aldekoak eta autonomiaren aldekoak. Alde batetik, Luis Aranak eta Angel Zabala "Kondaño"-k, Sabino Aranaren oinordeko ideologikoek, independentziaren aldeko joera garbia eraman behar zela argudiatzen zuten. "Aberritar" izenez ere ezagutzen ziren horiek. Beste alde batetik, Ramon de la Sota eta beste hainbat, joera autonomistaren alde zeuden. Horiek ezagunak ziren "euskalerriakoak" izenez.
  • Euzko Alderdi Jeltzalearen Agiria

    Euzko Alderdi Jeltzalearen Agiria
    EAJren lehen asanblada nazionalak egin ziren 1906an eta 1908an, eta horien emaitza izan zen Euzko Alderdi Jeltzalearen Agiria. Hortxe ikusten da nola saiatzen ziren garai bateko eskubideak eta antzinako instituzioak: foruak, batzar nagusiak... aldarrikatzen, baina, aldi berean, perspektiba berria emanez.
  • Euzko Langileen Alkartasunaren (ELA) sorrera

    Euzko Langileen Alkartasunaren (ELA) sorrera
    Langileen mugimendu "arrotzak" Bizkaian eta Gipuzkoan zuen indarra ikusita, Solidaridad de Obreros Vascos (geroko Euzko Langileen Alkartasuna edo ELA-STV) sindikatua sortzea erabaki zuen EAJ alderdiak. Hain justu, urte hartako uztailaren 23an, igandean, Bilboko Posta kalean 178 langilek araudia onartu eta gaur egun ere bizirik dagoen "Euskal Langileen Alkartasuna" sortu zuten.