-
K.a. 650
Eskoriatzako Bolibar auzoan (Gipuzkoa) topatu zituzten.
Zeremonia erlijioso eta errituetarako erabiltzen omen zituzten. -
K.a. 300 Brontzezko fibulak oso erabiliak ziren arropa biltzeko edo lotzeko, ez baitzegoen botoirik. Batzuk ikusgarriak ziren, maila sozialaren erakusgarri izaten ziren.
-
K.a. 100 Arrigorriagan (Bizkaia) dago; mendi guztiz estrategikoa da. Etsaiengandik babesteko harresiz inguratuta zegoen.
-
K.a. 74 Iruñea (Pamplona, gaztelaniaz) Ponpeio erromatar jeneralak sortu zuen.
-
K.a. 10 Garaipen-dorreak ziren triunfus delakoak. Urkulu mendikoa Ponpeio jeneralak
eraiki zuen. -
K.o. 100 Getarian (Lapurdi) arrantzatik bizi zen industria asko zegoen. Erromara bidaltzeko garuma egiten zuten
-
K.o. 125 Erromatarrek milia-harriak jartzen zituzten menderatutako lurretako galtzadetan, distantziak markatzeko.
-
K.o. 441 Euskal lurraldeetan ere bagaudak (nekazari taldeak) jauntxo handien eta Erromatar Inperioaren aurka altxatu ziren.