- 
  
  
        Eskoriatzako Bolibar auzoan (Gipuzkoa) topatu zituzten. Zeremonia erlijioso eta errituetarako erabiltzen omen zituzten. - 
  
  
        Brontzezko fibulak oso erabiliak ziren arropa biltzeko edo lotzeko, ez baitzegoen botoirik. Batzuk ikusgarriak ziren, maila sozialaren erakusgarri izaten ziren. - 
  
  
        Arrigorriagan (Bizkaia) dago; mendi guztiz estrategikoa da. Etsaiengandik babesteko harresiz inguratuta zegoen. - 
  
  
        Iruñea (Pamplona, gaztelaniaz) Ponpeio erromatar jeneralak sortu zuen. - 
  
  
        Garaipen-dorreak ziren triunfus delakoak. Urkulu mendikoa Ponpeio jeneralak
eraiki zuen. - 
  
  
        Getarian (Lapurdi) arrantzatik bizi zen industria asko zegoen. Erromara bidaltzeko garuma egiten zuten - 
  
  
        Erromatarrek milia-harriak jartzen zituzten menderatutako lurretako galtzadetan, distantziak markatzeko. - 
  
  
        Euskal lurraldeetan ere bagaudak (nekazari taldeak) jauntxo handien eta Erromatar Inperioaren aurka altxatu ziren.