-
Carlos IV.ak abdikatu eta Fernando VII-ak koroari uko egin ondoren, Frantziako tropak sartu ziren Espainiako erreinuan. Foruak zirela eta, Euskal lurretako guden gastuak bertako erakundeen esku gelditzen zirenez, krisi ekonomikoa iritsi zen eta horrekin batera, herri sailen desamortizazioa. https://youtu.be/bAWQZewONTI -
1812ko Konstituzioa baztertu eta Lege Zaharra berrezarri zuen Fernando VII-ak. Horretarako, Vienako Kongresuan Europako indar kontserbatzaileek Lege Zaharrak iraunarazteko ituna sinatu zuten. -
Riego Generala boterera iritsi zen eta bere politika iraultzaileak 1812ko Konstituzioa aldarrikatzen zuen. Fernando VII-ak ordea, 1823an tropa kontserbadoreen laguntzaz, boterea berreskuratu zuen. Horrekin batera, krisi ekonomikoaren sakontzea eta deskolonizazioa iritsi ziren.
https://youtu.be/ldYfTHFSC_E -
Goi Burgesiak boterea aldarrikatzeko matxinadak hasita zituen Europan zehar eta 1830ean Gobernu Politikoa eskuratu zuten Frantzian. Hala ere, iraultza liberal honek ez zituen biztanleria guztiaren beharrak asetzen eta langileriak beren iraultza propioari ekin zion.
https://youtu.be/-cpmrnsN_iU -
Espainian liberalismoa nagusitu zen eta horrekin batera herrialdea zentralizatzeko joera eman zen, hau da, foruak kendu, ohiko usadioak debekatu, mugak lekuz aldatu... Beraz, Euskal Herrian eduki zuen eragina izugarria izan zen, Lege Zaharraren sistemaren gainbehera ekarri baitzuen.
https://youtu.be/GhSqQNgDjh4 -
1848tik Europan mugimendu Sozialistak zabaltzen dira. Euskal Herrian Karlistadak ematen dira, nekazaritzaren gainbehera eta labe garaien garaia ekartzen dutenak, mundu nazionalista garaikide bati ongietorria emanez.
https://youtu.be/m7r9xUJeReM -
1886an Fakundo Perezaguak PSOE sortzen du, 1890-1892 urteen bitartean meategiko langileen artean indartzen joaten dena, grebak bultzatuz. -
Sabino Aranak PNV Alderdi Jeltzalea sortzen du, euskal hiritar eta lurralde guztien batasunaren aldeko apostua eginez. Ildo horretatik, lehen euskal prentsa sortzen da. -
1906an eta 1908an egindako EAJ-ren lehen asanbladen emaitza "Euzko Alderdi Jeltzalearen Agiria" izan zen, euskal lurraldeko garai bateko eskubideak eta instituzioak aldarrikatzen zituena, baina perspektiba berri batetik.
-
1931ko ekainaren 14an euskal lurraldeen Autonomia Proiektua onartu zen, 1932an indarrean jarri zena. Nafarroa "Estatuto General del Estado Vasco" ekimenetik at geratu zenez, erreferendum bat burutu zen, lehen aldiz emakumeek bozkatzeko aukera izan zutena. -
1936ko uztailean Guda Zibilaren hasiera eman zen, 1939ko apirilean amaitu zena. Euskal Herriak errepresio, erbesteratze, hilketa eta ondorio latzak jasan zituen.
Guda Zibila hasi berri zela, 1936ko urrian, Eusko Jaurlaritza sortu zen.
https://youtu.be/yj9N9DTtdas