-
Estrabon historialari eta geografo greziarrak, Iberiar penintsulari buruz hitz egiterakoan dantza aipatu zuen, bidaiariek euskal dantzaren deskribapenak eskaintzen zituzten bitartean.
-
Tituluan azadu den bezala, Luis XIV Donibane Lohizunera joan zen euskal dantzariak ikusteko asmoz.
-
Donibane Lohizuneko emanaldia hainbeste gustatu zitzaionez, dantzariak Parisera eramateko erabakia hartu zuen. Hortaz dantzariei bertara joateko deialdia egin zien, dantzaren akademia sortu zenean.
-
1756 inguruan Aita Manuel Larramendik Gipuzkoako dantzen inguruan hitz egiten duen lehen obra eskainiko digu, "Corografía de Guipuzcoa" deiturikoa. Bertan esukal dantaz deskribatu eta defendatuko du.
-
Aita Mendiburuk zeukan euskal dantza erasotzeko joera berak argitaratuko "Christau Doctrin" obran islatzen da, bertan euskal folklorearen aurkako hainbat adierazpen azaltzen baitira.
-
Lehenago ikusi den bezala, Aita Larramendi euskal folklorearen jarraitzailea zen, haren informazioa zabaltzeaz gain erasoen aurrean defendatzen baitzuen. Hori kontuan hartuta, Aita Mendibururen obra zentsuratu izana ez da batere harritzekoa, haren obrak euskal dantza erasotzen baitzuen.
-
Aita Mendiburuk haren "Christau Doctrin"-ari ezarritako zentsuraren aurka zegoenez, Aita Larramendik zentsura honen aurkako idatzi bat egin zuen.
-
Ugariak ziren euskal folkloreak jasaten zituen erasoak. Hauen artean Prai Bartolomé Santa Teresak idatzitako obra hau aurkitu dezakegu.
-
Lehen aipatutako “Corografía de Guipuzcoa” ordez, batzuek hau hartzen dute euskla folklorearen lehenengo obratzat.
-
Nazionalismo, nekazaritza gizartearen krisia eta mugimendu erromantikoaren ondoren, alde batera uzten ari ziren musika eta dantza-moldeak sustatu ziren. Euskal Festek haien ospakizunetara egokitu zituzten eta bertan gauzatu ziren.
-
José Miguel de Barandarianek sortu zuen eta bi etapetan banatzen da: Gerra Zibilaren aurrekoa eta Gerra Zibilaren ondorengoa. Izan ere, Gerra Zibilaren ondorioz argitalpenak alde batera utzi behar izan zituzten.
-
Segundo Olaeta musikari eta koreografoak talde hau sortu zuen Gernikan.
-
Saski Naskiren sorkuntzatik urtebete pasa ondoren, "Saski Naski" izeneko iksukizuna aurkeztu zuten Donostia. Bertan Orfeoiko kantariak, Orkestra sinfonikoak, eta Donostiako, Berrizko, Izpurako eta Atharratzeko dantzariak parte hartu zuten.
-
Urte honetan "Txitulari" aldizkariaren lehen alea argitaratu zen. Hala ere, azpimarratzekoa da 1955 urtean euskal dantza zehazki aztertzen duten alea argitaratu zela.
-
Saski Naski taldea izan zen 30.urtean euskal folklorearen inguruan ikertu zuten aitzindaria.
-
Gerra kulturaren eta komunikazioaren eremuetan egiteko asmoa zuen Eusko Jaurlaritzak. Hortaz, euskal kantari, sortzaile, musikari, eta dantza taldeak bildu zituen. Eresoinka eta Ela-Alai taldeak izan ziren galtzaileak.
-
Jorge Oteizari esker euskal kulturaren susperraldia egon zen. Izan ere, Oteizak bultzatutako Arte Garaikidearen Euskal Eskolak prozesu honetarako ezinbesteko tresna bihurtu zen. Euskal dantzaren eboluzioan lagunduko duen beste taldea Argia izango da.
-
Argia taldeak dantzan iraultza eragin zuen, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritza teorikoa eta koreografikoa, eta Marian Arregiren musikagidaritzak eta jantzien diseinuak jarraitzen baitzituzten.
-
1968ra arte iraun zuen eta hiru hilabetero argitaratzen zen. Hala ere, aldizkari honen garrantzia azpimarratu beharra dago; honi esker euskal dantzaren inguruko ikasketak areagotu baitziren.
-
Gizarte zientzia eta antropologian oinarritutako aldizkariak urte honetan hasiko du haren ibilbidea. Beste gaien artean euskal dantzen informazioa landuko da.
-
Frantziako Confolens herrian nazioarteko folklore-jaialdian 200 dantzari eta musikari bildu ziren Henri Coursaget zuzendariaren eskaeraz Zortziko ikuskizunean parte hartzeko. Haren arrakasta hain handia izan zen hurrengo hiru urteetan Euskal Herriko pilotalekuetan eta antzokietan ikuskizuna errepikatuko zela.