-
Kontuan izango ditugu Euskadiko Estatutua sortu zen egunetik, hau da, 1979tik 2022.urtera arte sortu egin diren legeak
-
Lege honetan aipagarriena da hizkuntza ofizialak, kasu honetan euskara eta gaztelania, irakatsiko erabiltzen direla eskolaurreko, OHO, LH, BBB eta UBI mailetan.
-
Lege honek dioena da udalek horien udalerrietako eskola-kontseiluetako kideen kopurua zehaztuko dutela, gutxienez bederatzi eta gehienez berrogei izanik. Honekin, gizarte-sektoreek kontseiluan parte hartzeko aukera edukiko dute eta horren ondorioz, irakasleek, ikasleek, ikasleen gurasoek eta administrazio zein zerbitzuetako langileek guztiek batera gutxienez Kontseiluko kideen %65eko ordezkaritza lortuko dute.
-
Lege honek adierazten du eskola publikoak eta pribatuak elkarrekin elkarbiziko direla inolako arazori gabe. Honi lotuta, 1988ko legean aipatutako Eskolako Kontseiluaren eskumenak zabaltzen ditu.
Bestalde, urte honetako legean, eskoletako zuzendaritzarekin loturiko hainbat artikulu daude, non zuzendariek bete beharreko funtzioak aipatzen diren besteak beste. -
Urte honetako legea balio du 199ko otsailaren 19ko legearen akatsak zuzendu ahal izateko. Akats horiek 1993ko legearen 30.,31.,32., 34. eta 40. artikuluetan aurkitzen ziren. Artikulu horietan zuzendaritzaren funtzioak eta postu horretara ailegatzeko bete behar diren baldintzei buruz hitz egiten da.
-
Amaitzeko, aurtengo aipirelean Legebiltzarrean onartu zen hezkuntzaren arloko lege berri bat non sexuarengatik ematen den segregrazioa desagertuko den. Honi lotuta politikarien helburuetariko bat da hezkuntza sistema eleaniztasun bat bultzatzea euskara horren ardatza izanik.