-
Vienako Batzarra nazioarteko topaketa bat izan zen, Vienan egindakoa, Napoleon I.aren porrotaren ondoren Europako mugak berrezartzeko, eta Antzinako Erregimeneko forma eta ideologia politikoak berrantolatzeko. Batzarrak, 1814ko urriaren 1etik 1815eko ekainaren 9raino iraun zuen. Lortutako adostasunak, Erdialdeko Europan eta Ekialdekoan, Lehen Mundu Gerra amaitu arte indarrean egon ziren.
-
XIX. mendeko akordio diplomatiko bat izan zen. 1815ean Alexandro I.a Errusiako tsarrak, Frantzisko I.a Austriako enperadoreak eta Frederiko II.a Prusiakoak Parisen sinatu zuten akordio hau. Horren arabera, politikan-eta kristau erlijioaren arabera jokatzeko konpromisoa hartu zuten. Horrek praktikan, mehatxu iraultzaileak sortzen ziren edozein herritan esku hartzeko akordio politikoa esan nahi zuen.
-
Liberalek 1812ko Espainiako Konstituzioa hartu zuten eredu, hark biltzen baitzituen liberalen printzipio politikoak: subiranotasun nazionala, sufragio unibertsala eta eskubide eta askatasunen begiramena.
1820an, Rafael del Riego eta Antonio Quirogaren altxamenduaren ondoren, beste militar batzuk matxinatu ziren eta Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioa onartu behar izan zuen berriro. Beste aldetik, erreboltak egon ziren Napolin, Portugalen eta Piamonten eta Greziak independentzia lortu zuen. -
Mugimendua hasi zen 1830eko uztailean Parisen, Karlos X.aren neurri atzerakoien kontra joateko (prentsa askatasuna eta diputatuen ganbara deuseztatu zuen). Orduan, herria kalera atera zen eta irabazi zuten. Azkenean, diputatuel Luis Felipe Orleans errege izendatu zuten eta konstituzio liberalago bat egin zuten 1831an
-
Abuztuan, Frantziako eredua jarraituz, Holandarren nagusitasunaren kontra altzatu ziren erlijio, hizkuntza eta ekonomia desberdinak zituztelako Herbeheretako bi herrialde hauek. Ondorioz, independentzia lortu zuten.
-
Altxamendu liberal nazionalista sortu zen, baina ez zutenez laguntza militarra jaso, Errusiako tropek Poloniako iraultza zapaldu zuten
-
Parma, Modena, Bolonia eta Aita Santuen Estatuek altxamenduak egin zituzten baina Austriarrek zapaldu egin zituzten.
-
Gerra Zubila Karlista egon zen 1833tik 1840ra Fernando VII.a hil zelako. Bi bando zeuden: Karlistak (Karlos V.aren aldekoak) eta Isabelinoak (Isabel II.aren aldekoak)
-