Logo floral para emprendimiento accesorios

Espainiako lan-erreformen kronologia

  • Lan-harreman eta negoziazio kolektiboa

    Lan-harreman eta negoziazio kolektiboa

    Gaur egun arte egindako aldaketen erreferentziatzat hartu da. Patronala, CEOE eta UGT UCDRren gobernuaren lege-proiektua babesteko akordiora iritsi ziren. Lege-proiektu horretan lan-harreman eta negoziazio kolektiborako esparru berri bat ezarri zen, atzean utziz frankismoan bizitako lanaren errealitatea.
  • Kaleratze kolektiboa eta aldi baterako lanaldiak

    Kaleratze kolektiboa eta aldi baterako lanaldiak

    1994ko martxoaren 27an sindikatuek greba orokorrerako deia egin zuten, lan-merkatuko egoerarekin desadostasuna aldarrikatzeko asmoarekin. Sei hilabete beranduago garaiko lan ministroak, lan-erreforma berri bat onartu zuen: kaleratze, mugikortasun eta negoziazio kolektiboan izan zuen eragina honek. Ezinegon handia sortu zuen sindikatuen artean, izan ere, enpresei langileen %10 baimenik gabe kaleratzeko aukera eman zitzaien eta aldi baterako lanaldiko enpresak legeztatu ziren.
  • 33 eguneko kaleratze kostua

    33 eguneko kaleratze kostua

    PPko gobernuaren lehen lan-erreforma patronal eta sindikatuek diseinatu zuten. Aldaketek ez zuten aurreko erreformen irismena izan. Aldi baterako lanaldia murriztea izan zen erreformaren helburua, momentu horretan langileen %35ean eragina baitzuen. Kontratu mugagabearen kaleratze kostua lan egindako urte bakoitzeko 33 egunetan finkatu zen, aurretik emakume, gazte eta 45 urte baino gehiagokoentzat 45 egunekoa izanik.
  • Behin-behineko kontratuen muga

    Behin-behineko kontratuen muga

    Sindikatuen oposizio handiarekin onartu zen erreforma hau, ondorioz lau hilabete beranduago lege gisa izapidetu zen. Aldi baterako kontratuak garestitu ziren, 8 eguneko kalte ordaina emanez. Lanaldi partzialeko kontratua ere malgutu eta behin-behineko kontratuen iraupena murriztu egin zen, 13,5 hilabetetik 12 hilabetera. Amatasun eta aitatasun baimenak onartu ziren eta 7 egun baino gutxiagoko kontratuak zigortu ziren.
  • Prekarietateari aurre egiteko neurriak

    Prekarietateari aurre egiteko neurriak

    Aurreka erreforman ez bezala, elkarrizketa soziala baliatu zen. Garai honetako arazo nagusia prekarietatea izanik, erreformaren helburu nagusia behin-behinekotasunari muga jartzea izan zen. Aldi baterako bi kontratu edo gehiago zituzten langileak finko bilakatzera derrigortu zituzten enpresak . Erreforma lege dekretuz kudeatu zen, bere aplikazioa asmartzeko asmoz.
  • Kaleratze merkeak

    Kaleratze merkeak

    Krisi ekonomiko garai honetan Zapaterok bere bigarren lan-erreforma onartu zuen eta gobernu sozialistak azken 20 urteetako erreforma garrantzitsuena bezala definitu zuen. Honen helburu nagusiak: kaleratzea merketu eta kontratazioa arintzea izan ziren. Enpresen egoera ekonomiko kaxkarra justifikatuz, 20 eguneko kalte ordaina onartu zen, kaleratze bidegabeak berez 45 eguneko kalte ordaina izanik. Aldaketa horien aurrean sindikatuek hiru hilabete beranduago greba orokorrerako deia egin zuten.
  • Kaleratzeak merketu eta enpresei botere gehiago eskaini

    Kaleratzeak merketu eta enpresei botere gehiago eskaini

    PP alderdiko Mariano Rajoy presidenteak gobernura iritsi bezain pronto onartu zuen bere lehen lan-erreforma. Kaleratzea 45 egunetik 33ra merketu zen, baita kaleratzeko kolektiboa malgutu ere. Bestalde enpresei hitzarmen kolektiboen negoziazioan botere gehiago eskaini zitzaien. Honekin, soldaten debaluazioa eskuratu nahi zuen, higiezinen sektorean urteetan zehar galdutako lehiakortasuna berreskuratzeko. Lana errazago sortzeko aukera eman zuen eta aldi berean langileen prekarietate egoera sendotuz