-
1988an, Idiazabal Gipuzkoako Herriaerteko Eskuzko Txapelketa irabazteko lehian zebilen. Orduan familiako gazteena zenak txapelketa prestatu eta irabazi ahal izateko erosi ninduten.
-
Urte oparotsuak izan ziren. Orduan familiako gazteena zen pilotariak ibilbide itxaropentsua baitzeramakien. Urteotan txapel eta titulu ugari irabazteko baliogarri izan nitzen.
-
1989an Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketaren lehen txapela eskuratu nuen Idiazabalekin, familiako aita-semeen eskutik. Bata entrenatzaile eta bestea pilotari zelarik.
-
1990an, indarra galtzen hasia nintzen arren, Idiazabalek belaunaldi hartan zuen pilotari taldeaz baliatuz Gipuzkoako Txapela defendatu ahal izan genuen.
-
1996an, jada familiako gazteena ez zen pilotari gazteak kirola utzita, eskuratutako tituluekin batera armairuan gorde ninduten.
-
Hogei urteotan, garaipen-aldi horren oroigarri gisa gordea izan nintzen. Baina bitarte horretan, pilotari gazteen belaunaldi berria jada abian zen.
-
Hogei urteren ondoren, belaunaldi berri baten etorrerarekin, aukera berria eskaini zitzaidan. Garaipen garaian entrenatzaile izan zen aitak, bere bilobengan aukera berria ikusi baitzuen.
-
Jada ez dut indar askorik. Baina oroigarri hutsa izateari utzi eta pilotalekuetara bueltatu naiz beihntzat.
-
Egun, indarrik ia ez dudan arren, jada hazi diren pilotari gazteen beroketa lanak burutzeko bada ere, balio dut oraindik. Hori gutxi balitz, urte luzetako geldialdiaren ondoren, aurten Idiazabalek, Gipuzkoako Herriarteko Ezkuzko Txapelketan parte hartu ahal izan du berriz.