Actualidad 241989601 44330159 1024x576

Errusiar iraultza

  • Manifestu inperiala

    Manifestu inperiala
    Tsarrak zeinbait gauzetan amore eman behar izan zuen, eta kontzesio horiek Manifestu Inperialean bildu ziren eta argitaratu ziren. Aldaketa nagusiak; gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez Duma bat aukeratzea izan zen. Azkenean, tsarrak hartutako konpromisoak bertan behera utzi zituen.
  • 1905eko iraultzaren hasiera

    1905eko iraultzaren hasiera
  • Japoniaren aurkako gerra galdu

    Japoniaren aurkako gerra galdu
    1905ean, tropa japoniarrek tsarraren armada garaitu zuten. Berehalak, istiluak sortu ziren, porrotak eragindako nahasmenduaren eta garai hartan zegoen ekonomia krisiaren eraginez.
  • Igande odoltsua

    Igande odoltsua
    Jendetza San petersburgoko Neguko Jauregira (tsarraren bizitokia) joaten hasi zen. haien eskaerak jakinaraztera. Manifestariek nahi zutena, bizi baldintzak hobetzea eta erreforma politikoaren hasiera bultzatzea zen nahi zutena. Agintariek erantzun gogorra izan zuten, eta milaka zauritu eta hildako egon ziren.
  • Lehen Mundu Gerraren hasiera

    Lehen Mundu Gerraren hasiera
    1914ean Errusia Lehen Mundu Gerrara sartu zen. Frontean izandako porrotak eta hornidura faltak kezka eta ezinegon handia eragin zuen, eta horrek grebak eta manifestaldiak eratu zituen. Honek,Tsarraren oposiziokoak biltzea erraztu zuen.
  • 1917ko otsaileko iraultza

    1917ko otsaileko iraultza
    Petrograden manifestaldiak egiten hasi ziren. Iraultzaren lema "bakea eta ogia" izan zen .
  • 1917ko greba orokorra

    1917ko greba orokorra
    Greba orokorra piztu zen. 26ean matxinadak egin ziren kuarteletan, eta tropak uko egin zioten grebalariei tiro egitera.
  • Behin-behineko gobernua

    27an, behin-beh8ineko gobernua sortu zen, Kerensky sozialista moderatua izan zen burua.
  • Tsarraren abdikazioa

    Tsarraren abdikazioa
    Behin-behineko gobernuak sistema politiko liberala ezarri nahi zuen, eta ondorioz tsarrak abdikatu egin zuen, bazekielako bestela bere kontrara egingo zutela.
  • Leninen apirileko tesiak

    Leninen apirileko tesiak
    Sobieten protagonismoak gora egin zuen. Lenin, boltxebikeen liderrak, Apirileko tesietan jaso zituen pertsonek zituzten eskaerak. Puntu nagusiak; Errusia Lehen Mundu Gerratik lehen bailen ateratzea, lurren birbanaketa, fabrikak langile-batzordeek kontrolatzea eta boterea sobieten eskuetara pasatzea..
  • Korniloven estatu-kolpea

    Korniloven estatu-kolpea
    Behin-behineko gobernuak estatu-kolpea jasan zuen, Kornilov buru zuen armadako alderdi kontserbadorearen partetik; ez zuen arrakastarik izan, boltxebikeen parte hartzeari esker.
  • 1917ko urriko iraultza

    1917ko urriko iraultza
    Lenin Petrogradeko sobieten egoitzan finkatu zen. 25ean, sobietek boltxebikeen kontrolpean, hiriburuko puntu estrategikoak hartu, eta behin-behineko gobernuko kideak atxilotu zituzten. Iraultza garaile atera zen.
  • Neguko jauregiari erasoa

    Neguko jauregiari erasoa
    Sobietek (boltxebikeen kontrolpean) Petrogradeji puntu estrategikoak hartu zituzten, Neguko Jauregia erasotu zuten eta behin behineko gobernuko kideak atxilotu zituzten.
  • Leninen lehenengo gobernua

    Leninen lehenengo gobernua
    Boltxebikeen lehen gobernua sortu zen, Lenin buru zela. Berehala gerratik ateratzea negoziatu zuen, eta latifundio (lurrak) nekazarien artean banatzeko agindu zuen, baita fabrikak langileek kontrolatzeko ere. Errusiako herrien subiranotasun-eskubidea ere onartu zuen.
  • Brest-Litovskeko ituna

    Brest-Litovskeko ituna
    Lenin boterean jarri zenean, berehala Brest-Litovskeko ituna sinatu zuen; Errusia Lehen Mundu Gerratik ateratzeko.