-
Japoniak Errusiako armada garaitzean ekonomia krisia areagotu zen. Horrek herritarren protestak ugaritu zituen eta modu horretan iraultza bat sortu zen.
-
Herritarrak Neguko Jauregira joan ziren haien bizi-baldintzak hobetzeko eskatzera. Tsarrak soldaduak atera zituen eta masakre bat egin zuen. Hortaz, hildako eta zauritu ugari egin ziren, eta horregatik hartzen du izen hori.
-
Protesta eta greben ondorioz argitaratu zuen Tsarrak . Bertan, gizonezkoen sufragio unibertsala ahalbidetu zuen, Duma berri bat aukeratzeko. Azkenean Tsarrak ez zuen esandakoa bete.
-
Errusia lehen mundu gerran sartu zen eta porrotek ezinegon handia eragin zuten. Horrek grebak eta manifestaldiak egotea eta Tsarraren oposiziokoak biltzea erraztu zuen.
-
Bakea eta ogia eskatzen zuten eta sektore guztiak zeuden grebara deituta. Matxinadak egin ziren kuarteletan eta Tsarrak soldaduei jendea geldiarazteko agindu zien arren, soldadu asko herritarren alde jarri ziren.
-
Modu batean, Tsarrak botera galdu zuen soldadu asko galtzeagatik. Hori ikusita, oposizio taldeek gobernu bat sortu zuten, Kerensky sozialista buru. Lehenik liberalismoa lortzeko asmoa zuten.
-
Tsarra behin-behineko gobernura gonbidatu zuten, baina haren erantzuna abdikazioa izan zen, ez zegoelako haien ideiekin ados.
-
Errusiak bakea berehala sinatu eta gerra uztea, lurren birbanaketa, fabrikak langile-batzordeek kontrolatzea, nazionalitateen autonomia eta boterea sobieten eskuetara pasatzea ziren Leninek aurkeztutako programaren puntu nagusiak.
-
Behin-behineko gobernuak estatu kolpea jasan zuen, Kornilov eta bere armadako alderdi kontserbadoreenaren aldetik. Porrota izan zen, boltxebikeen laguntzari esker.
-
Sobietek (Lenin buru) hiriburuko puntu estrategikoak hartuta Neguko Jauregiari eraso eta behin-behineko gobernuko kideak atxilotu zituzten. Iraultza irabazle atera zen.
-
Boltxebikeen lehen gobernua sortuta, berehala negoziatu zuten gerratik ateratzea itun honi esker. Bertan latifundio handiak kalte-ordainik gabe desjabetzeko eta nekazarien hartean banatzeko agindu zen baita ere. Bai eta fabrikak langileek kontrolatzea eta Errusiako herrien subiranotasun-eskubidea onartzea.