Rusia

Errusiako Iraultza

  • Igande odoltsua

    Igande odoltsua
    Igande Odoltsua Errusiako Guardia Inperialak manifestari baketsuen aurka 1905eko urtarrilak 22an egin zuen sarraski bat izan zen. Aipaturiko egunean gertatu zen San Petersburgon, egun horretan 200.000 langile gaur egun Hermitage museoa den eta garai hartan tsarraren egoitza zen Neguko Jauregiaren atean bildu zirenean.
  • Errusia eta Japonia gerra

    Errusia eta Japonia gerra
    Errusia-Japonia Gerra (1904ko otsailaren 8a - 1905eko irailaren 5a), Errusiar Inperioaren eta Japoniar Inperioaren arteko gerra izan zen. Bi inperioek Mantxuriaz eta Koreaz jabetzeko zuten irrikak eragin zuen gatazka armatua. Japoniar armada inperialak erabateko garaipena lortu zuen.
  • Behin-behineko gobernua

    Behin-behineko gobernua
    Errusiako Behin-behineko Gobernua 1917ko otsaileko iraultzan tsarra abdikatu ondoren ezarri izan zen Gobernu burgesa izan zen. Behin-behineko Gobernu hau, burgesiaren ordezkari politikoa izan zen eta Errusian Estatu burges bat ezartzea zuen helburu. Urriko Iraultza Sozialistak uzkaili egingo zuen.
  • Otsaileko iraultza

    Otsaileko iraultza
    Otsaileko Iraultza, 1917ko martxoaren 8tik 12ra Errusiar Inperioan gertatutako iraultza izan zen, Errusiar Iraultzaren lehen urratsa. Horren ondorio nagusia Nikolas II.a tsarraren abdikazioa izan zen.
  • Apirileko tesiak

    Apirileko tesiak
    Apirileko Tesiak Vladimir Lenin lider boltxebikeak kaleratu zituen ildoak izan ziren, Suitzako erbestealditik Petrogradora itzuli zenean. Tesi hauek Errusian zeuden edota erbestetik bueltatzen ari ziren kide boltxebikeei zeuden zuzendurik, batez ere. Sobietek boterea hartzearen alde egin zuen, liberal, sozialdemokrata eta behin-behineko gobernuaren aurka gogor egin zuen, boltxebikeei azken honi ez laguntzeko eskatuz eta politika komunista berriak aldarrikatu zituen.
  • Gerra zibila

    Gerra zibila
    Errusiako Gerra Zibila, alderdi anitzeko gerra izan zen, Errusiar Inperio ohian gertatutakoa, 1917ko azarotik 1922ko urrira arte. Bertan boltxebikeen Armada Gorria eta boltxebikeen aurkako Armada Zuria borrokatu ziren, aurrez aurre. Atzerritar indar batzuek (Amerikako Estatu Batuak, Japonia, Frantzia, Britainiar Inperioa) Armada Zuria sustengatu zuten.
  • Brest-Litovsk (tratatua)

    Brest-Litovsk (tratatua)
    Brest-Litovskeko Ituna bake akordioa izan zen, Errusiako gobernu boltxebikeak eta Erdialdeko Inperioek hitzartutakoa. Brest-Litovsken sinatu zen, egungo Bielorrusian, 1918ko martxoaren 3an. Itun horren bidez, Errusia atera ahal izan zen Lehen Mundu Gerratik.
  • Familia inperialistaren hilketa Jekaterinburgen

    Familia inperialistaren hilketa Jekaterinburgen
    1918ko uztailaren 16ko gauean, Ekaterinburgen (Errusia), Armada Gorriak Nikolas II.a Errusiakoa tsarrari eta bere familia osoari jaikitzeko eta janzteko eskatu zien. Tsarraren aldeko Armada Zuria gertu zegoela-eta, lekualdatuko zituztela esan zieten. Sotora eraman zituzten, argazki baten aitzakian. Jakov Jurovskiren gizonak sartu ziren gero, baina ez zeramaten argazki kamerarik.
  • SESBen sorrera

    SESBen sorrera
    Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna edo Sobietar Batasuna Europa eta Asiako estatu burujabe sozialista izan zen, 1922an sortua eta 1991n desegina. Errusiar Inperioa osatzen zuten lurraldeak hartzen zituen. 1991tik aurrera haren parterik handienaz Errepublika Independenteen Elkartea moldatu zen.
  • Estalinismoa

    Estalinismoa
    Estalinismoa Stalinen eta bere jarraitzaileen joera eta doktrina politikoa da, leninismoan oinarritzen dena, baina haren desbideratzea dena.