ERROMAKO HISTORIA

  • NEOLITOA
    1300 BCE

    NEOLITOA

    Neolitoan, liguriarrek okupatzen zuten Italia. Brontze Aroan, Europa eta penintsularen erdialdetik etorritako italikoek liguriarren lekua hartu zuten.
  • Period: 1300 BCE to 801 BCE

    AURREKARI HISTORIKOAK

    Erromari buruz mintzatzean, Italiaren erdigunera jo behar dugu. Baina Erroma sortu baino lehen Italiako penintsula zer zen jakin behar dugu aldez aurretik.
  • ETRUSKOAK
    1000 BCE

    ETRUSKOAK

    Etruskoek Asia Txikitik etorri eta italikoek mendebaldeko kostaldean zuten lurraldearen zati bat hartu zuten.
  • GREZIAR KOLONOAK
    800 BCE

    GREZIAR KOLONOAK

    Gaur egungo Italiako hegoaldean, eta geroago, Sizilian ezarri ziren, eta hiri garrantzitsuak sortu zituzten bertan.
  • LEHEN LATINDARRAK
    800 BCE

    LEHEN LATINDARRAK

    Lazioko lurraldean ezarri zirenean, okupatutako lurra familien artean banatu zuten, herria osatuz. Eta lehen latindar horiek, geroago, “patrizioak”, nobleak izango ziren, hau da, Erromako aberats eta agintetsuenak. Denen artean "populus latinus" izeneko erakunde politikoa osatzen zuten. Lazioko herritarrek eratu zuten lehen hiria Alba izan zen.
  • Period: 753 BCE to 509 BCE

    MONARKIA

    Monarkian erregea zen buruzagia. Bizimodu soziala, politikoa eta militarra erregeak antolatzen zituen eta berak zituen botere guztiak. Bestalde, herritar guztiek eskubide eta betebehar berberak zituzten eta ez zegoen klaserik edo pribilegiorik. Gainera, soldadutza derrigorrezkoa zen eta gizonezko guztiek zuten politikan parte hartzeko aukera.
  • Mediterraneoaren konkista
    509 BCE

    Mediterraneoaren konkista

    Azken erregea tronutik kendu ondoren, erromatarrek jarrera erasotzailea hartu zuten: lehenengo Lazioko herrien aurka eta ondoren Italiako gainerako herrien aurka. K.a. III. mendean Italiako penintsularen behin betiko konkista eman zen eta orduan Mediterraneoa kontrolatzeko politikari ekin zioten:
    Gerra Punikoen bidez inguruko lurraldeak konkistatzen saiatu ziren. Gerra hauek garaiko potentzia nagusien, Erromaren eta Kartagoren, artekoak izan ziren.
  • Period: 509 BCE to 27 BCE

    ERREPUBLIKA

    3 zutabeko antolaketa: magistratuak, senatua eta herria (SPQR)
    Magistratuak kontsulak, pretoreak, plebearen tribunoa, zentsoreak eta kuestore edo zergariak ziren.
    Herriaren ordezkariak plebearen tribunoa ziren, batzarretan Erromako herritarrek hautetsiak.
    Senatua Errepublikako aginaritza gorena zen eta eginkizun hauek zituen: gerra deklaratu, bakea sinatu, aliantzak ituntu, lurrak banatu, zein herrilan egin erabaki, altxorra administratu, kanpo-politika zuzendu eta aurrekontu militarra prestatu.
  • Lehenengo Gerra Punikoa (K.a. 264-241)
    264 BCE

    Lehenengo Gerra Punikoa (K.a. 264-241)

    Erromak irabazi zuen eta Sizilia, Korsika eta Sardinia bereganatu zituen.
  • Bigarren Gerra Punikoa (K.a. 219-201)
    219 BCE

    Bigarren Gerra Punikoa (K.a. 219-201)

    Erromak irabazi zuen eta Hispania eta Afrika iparraldea bereganatu zituen.
  • Hirugarren Gerra Punikoa (K.a. 149-146)
    149 BCE

    Hirugarren Gerra Punikoa (K.a. 149-146)

    Erromatar askorentzat Kartagok arriskutsua izaten jarraitzen zuen. Erromatarren armada batek hiriari eraso, suntsitu eta Erromatar hiri bihurtu zuen.
    Gerra Punikoak amaituta, libre zeukan Erromak Mediterraneoko konkistekin jarraitzeko bidea. Hala, Julio Zesarrek Galiak konkistatu eta Ingalaterra inbaditu zuen. Geroago, beste jeneral batzuek jarraitu zuten Mediterraneoko kostalde osoa menperatu arte. Hori dela eta, Erromatarrek Mediterraneo itsasoari, "Mare Nostrum" (gure itsasoa) deitzen zioten.
  • Lehen triunbiratua
    60 BCE

    Lehen triunbiratua

    Mediterraneoko konkistekin batera, Errepublikaren krisia iritsi zen, barne-arazoak zirela eta. Horren aurrean Senatuak hiru gobernariz osatutako talde bati eman zion agintearen zati bat, lehenengo triunbiratuari, Julio Zesarrek, Ponpeiok eta Krasok osatua. Zesarri Galiako gobernua eman zitzaion, bost urterako.
  • Gerra Zibila
    49 BCE

    Gerra Zibila

    Zesarrek Ponpeiorekin eta Senatuarekin liskarrak izan zituen eta Italiarantz abiatu zen. Bere probintziaren muga markatzen zuen Rubikon ibaia zeharkatzean zalantza egin eta "Alea iacta est" esan zuen. Zesar eta Ponpeio lau urte iraun zuen gerra zibilean borrokatu ziren. Gerra Zesarrek irabazi zuen eta gobernari bakar bilakatu zen.
  • Zesarren hilketa
    44 BCE

    Zesarren hilketa

    Zesarren agintea eta protagonismoa gogaikarriak ziren senatari askorentzat, Zesarren figura diktatorialarekin izututa zeudelako, euren agintea murriztuta ikustean. Senatari talde batek Senatuko atean hil zuen Julio Zesar K.a. 44. urtean.
  • Bigarren triunbiratua
    44 BCE

    Bigarren triunbiratua

    Julio Zesar hil ondoren, Bigarren triunbiratua osatu zen: Lepido, Marko Antonio eta Oktavio ziren kideak. Lepido aldendu egin zen eta Marko Antonio eta Oktavioren arteko borroka hasi zen.
  • Aktium-eko itsas guduko garaipena
    31 BCE

    Aktium-eko itsas guduko garaipena

    Marko Antonioren eta Oktavioren arteko borrokan, Oktavio atera zen garaile eta Alexandria konkistatu eta gero, eta Marko Antonioren eta Kleopatraren suizidioaren ondoren, Mediterraneoaren jabe bilakatu zen.
  • Period: 31 BCE to 1453

    ERROMATAR INPERIOA

    Patrizioak eta herria boteretik kanpo geratu eta senatuek, magistraturek eta batzarrek independentzia galdu zuten. Enperadoreak botere legegilea, judiziala eta Estatuko aginte gorena zituen.
    Enperadorea Herriaren eta erlijio nazionalaren Aita zen. Hortaz, lurreko agintari nagusia bihurtu zen eta bere burua jainkotzat zuen, erabateko agintea zuelako.
    Ondorengotza dianastikoa (tronua semeak edo senideak hartu) ezarri zen eta ondoren hautazko ondorengotza (enperadoreak herriaren aurrean aukeratu).
  • Erromatar Inperioa hasi
    27 BCE

    Erromatar Inperioa hasi

    Oktavio Erromako historiako lehen enperadore bihurtu zen, Imperator Caesar Octavius Augustus Princeps.
    Patrizioak eta herria boteretik kanpo geratu ziren eta senatuek, magistraturek eta batzarrek independentzia galdu zuten. Enperadoreak zuen botere legegilea, judiziala eta Estatuko aginte gorena. Enperadorea Herriaren aita zen eta erlijio nazionalarena ere bai.
    Alegia, enperadorea Lurreko agintari nagusia bihurtu zen eta bere burua jainkotzat zuen, erabateko agintea zuelako.
  • "Artxipiratak" (galiar ofizial bat) Britainia menpean hartu zuen
    286

    "Artxipiratak" (galiar ofizial bat) Britainia menpean hartu zuen

  • Konstantzio Kloro zesarrak Britainia konkistatu
    296

    Konstantzio Kloro zesarrak Britainia konkistatu

    Dioklezianoren erregealdiaren hasieran, zergen erruz pobretutako nekazari talde armatuek Galia eta Hispania iparraldea arpilatu zituzten. Maximiano enperadoreak matxinada hau zapaldu zuen. Garai hartan, kristauen kontrako jazarpenak hasi ziren.
  • TETRARKIA
    300

    TETRARKIA

    Krisi larriak jasan zituzten. Lurraldea oso zabala zen eta kontrolatzea zaila zen, germaniar herriek setiatuak zituztelako haien mugak. Inperioa handiegia zen eta pertsona bakarrak ezin zuen gobernatu. Horregatik, Inperioa Ekialdeko Inperioan eta Mendebaldeko Inperioan banandu zituen eta bakoitzean enperadore bat egongo zen laguntzaile batekin. Honen emaitza "tetrarkia" izan zen , lauko gobernua (Augusto Tituloa: Diokleziano eta Maximino eta Zesar Tituloa: Galerio eta Konstantzio Kloro).
  • Erromatar Inperioaren bukaera
    1453

    Erromatar Inperioaren bukaera

    Mendebaldeko Inperioan Erroma bihurtu zen hiriburu. Inperioak germaniar herriek, V. mendean, hiri hori konkistatu arte iraun zuen. Ekialdeko Inperioaren hiriburua Bizantzio bilakatu zen eta geroago, Konstatinopla. Konstantinopla turkiarrek konkistatu zuten 1453an.