4d85fd04 c91e 4c4d 9fe5 2e74ee7a48ba

Erreforma eta kontraerreforma

  • Inprentaren sorrera
    1440

    Inprentaren sorrera

    Inprentari esker Luterok bere ideiak mundu osora zabaldu ahal izan zituen.
  • Luterok 95 tesi eskegi zituen Wittenbergeko elizan
    Oct 31, 1517

    Luterok 95 tesi eskegi zituen Wittenbergeko elizan

    Martin Lutero monje agustinoak ez zuen indulgentziaren salmenta gustoko, beraz, 95 tesi eskegi zituen kexa eran Wittenbergeko elizan zehar.
  • Sola Scriptura
    1519

    Sola Scriptura

    Leipzigeko eztabaidaren ondoren Luterok "Sola Scriptura" sortu zuen, protestantismoko gudu ohiua bezalakoa izan zen. Ohiu honek bilblian agertzen zena bakarrik obidetzeko esaten du, beste ezer ez.
  • Period: 1521 to 1534

    Bilbliaren itzulpena

    Luterok Wartburgeko gazteluan aurkitu zuen babesa Federiko Sajoniakoaren eskutik eta urte hauetan bilblia alemaniarrera itzuli zuen.
  • Lutero elizatik eskumikatua izan zen
    Jan 3, 1521

    Lutero elizatik eskumikatua izan zen

    Aita Santuak urte honetan "Decet Romanun Pontificem" bula publikatu zuen eta Lutero eliza katolikotik eskumikatutzat eman zuen.
  • Period: 1524 to 1525

    Nekazari alemaniarren gerra

    Germaniar Erromatar Inperio Santuko nekazarien matxinada bat izan zen. Erlijio katolikoko nekazariek Luteroren protestantismoa aitortzen zutenen kontra hasitako matxinada hain zuzen ere.
  • Erromaren arpilatzea
    May 6, 1527

    Erromaren arpilatzea

    Carlos V.-aren armada inperialaren garaipen garrantzitsu bat izan zen arpilatze hau. Germaniar Erromatar Inperio Santuak bere etsaiaren, Cognaceko ligaren kontra izan zuen eztabaidaren barruan sortu zena. Liga hau Aita Santuaren, Frantziaren, Milanen, Veneziaren eta Florentziaren arteko aliantza izan zen.
  • Jesuiten sorrera
    1534

    Jesuiten sorrera

    Urte honetan Parisen pertsona talde murritz batek, San Ignacio de Loyola gidrari, pobrezia, kastitate eta obedientziazko botoak egin zituzten. Baita ere Aita Santuaren esanetara jartzen dira hark eman nahi dien edozein eginkizun betetzeko. Urte batzuk geroago, 1540-an Paulo III.-aren eskutik berretsiak izan ziren. Hauek izango ziren kontraerrekorman katolizimora fededun gehien ekarriko zituztenak.
  • Period: 1545 to 1563

    Trentoko kontzilioa

    Kontzilio hau, eten batzuekin gertatu zen arren, Luteroren ideiak eztabaidatzeko erabili zen bertan hartu ziren erabakiak katolikoek bakarrik kontutan hartu zituzten arren. Han obispoek fededunekin zuten kontaktua bermatu zen, baita abadeentzako eta obispoentzako hezkuntza ona ere. Eta, beste gauza askoren artean, printzipio moral erlijiosoak bermatu ziren.
  • Ausburgoko Bake Ituna
    Sep 25, 1555

    Ausburgoko Bake Ituna

    Bake tratatu honetan Carlos V.-ak eliza Luteranoa ofizialtzat hartu zuen eta printzeei eman zien nahi zuten erlijioa aukeratzeko eta herriari hura betearazteko boterea.
  • San Bartolomeko hilketa
    1572

    San Bartolomeko hilketa

    Parisen urte honetako abuztuaren 23tik 24rako gauean hasi zen hugonoteen hilketa masiboari deitzen zaio horrela.