Erizaintza bultzatu zuten emakume garrantzitsuak

  • FLORENCE NIGHTINGALE

    FLORENCE NIGHTINGALE
    Florence Nightingale (Florentzia, Italia, 1820ko maiatzaren 12a - Londres, 1910eko abuztuaren 13a), britaniarra, erizaintzaren aitzindaritzat jotzen da. Krimeako gerratean egindako lana eta ospitale militarretako erreformak bultzatzeagatik ezaguna. "Behaketak adierazten du gaixoak nola dagoen; gogoetak zer egin behar den; praktikak adierazten du nola egin behar den. Prestakuntza eta esperientzia beharrezkoak dira nola eta zer behatu behar den; nola eta zer pentsatu".
  • CLARA BARTON

    CLARA BARTON
    Clarissa Harlowe Barton (abenduaren 25, 1821 - 1912 apirilaren 12) hobea Clara Barton edo "Borroka inguruneko aingerua" bezala ezaguna. Bere herrialdeko lehen erizain humanitarioa izan zen. Gerra Zibilean egindako aportazioengatik ezaguna eta amerikako Gurutze Gorria sortzeagatik.
  • DOROTHEA DIX

    DOROTHEA DIX
    Dorothea Lynde Dix (1802ko apirilaren 4a - 1887ko uztailaren 18an) erizainen superintendentea bezala ezaguna. Bere lan ezanguratsuak Estatu Batuetatan egindako osasun mentaleko pazienteen zainketen ingurukoak dira, aislamendua eta tratamendu morala bezalakoak. Baita ere, Estatu Batuetako Bereizketa Gerran egindako lanengatik.
  • MARY ELIZA MAHONEY

    MARY ELIZA MAHONEY
    Maria Eliza Mahoney (Maiatza 7, 1845 - Urtarrila 4, 1926) Estatu Batuetako lehen afroamerikarra izan zen erizaintza ikasi eta lana profesionalki burutu zuena. Ume eta emakumeekin egindako lanengatik ezaguna da eta baita berdintasunaren alde borrokatzearren.
  • VIRGINIA HENDERSON

    VIRGINIA HENDERSON
    Virginia Avenel Henderson (Kansas City, Missouri, 1897ko azaroaren 30a - Connecticut, 1996ko martxoaren 19a) estatubatuar erizaina izan zen. II Gerra Mundialean egindako lanak eta Oinarrizko 14 beharra fisiologiko eta psikologiko lantzeak ekarpen handiak egin zizkion erizaintzari. "Erizaintza banakoa, gaixo nahiz sano, osasuna edo sendaketa eskuratu edo heriotza baketsua izateko helburuaren alde laguntzea da, hark horretarako indarra, nahia eta jakintza edukita egingo lukeen modu berean".
  • IRENA SENDLER

    IRENA SENDLER
    Irena Sendler edo Sendlerowa (Otwock, Varsovia, 1910eko otsailaren 15a - Varsovia, 2008ko maiatzaren 12a), ezizenez Varsoviako Ghettoko Aingerua bezala ezaguna, II. Mundu Gerran 2.500 bat haur judu salbatzen lagundu zuen erizaina izan zen. Azkenean ez bazioten eman ere, 2007ko Bakearen Nobel Sarirako izendatu zuten. "Zergatik lagundu nien haur haiei? Behar duenari lagundu egin behar zaio, erlijio edo naziotasunari erreparatu gabe. Horrelaxe hezi ninduten."
  • DOROTHEA OREM

    DOROTHEA OREM
    Dorothea Orem (Baltimore, 1914ko uztailaren 15a – Savannah, 2007ko ekainaren 22a) erizaintzain teorikoa izan zen. Bere lanen artean garrantzitsuena "Autozaintzaren defizitaren teoriaren" izan zen. "Erizaintza, gainaerako gizarte zerbitzuetatik desberdintzen da pertsonak ikusteko moduagatik".
  • MARJORY GORDON

    MARJORY GORDON
    Marjory Gordon (1931ko azaroaren 10a - Boston, Massachusetts, 2015eko apirilaren 29a) erizain estatubatuarra izan zen, Gordonek patroi funtzionalen teoria sortu zuen, gaixo baten egoeraren ebaluazio eta diagnostikoa egiteko galdera multzo zabal bat planteatzen duena, bereziki bere eguneroko bizimoduari eta elikadurari buruz. NANDAko presidenta, irakaslea, eta idazlea izan zen, hainbat liburu argitarartuz erizaintzaren alorrekoak.