-
Demokritok esan zuenez, atomoak forma eta tamaina desberdinetakoak izan zitezkeen eta zatiezinak ziren.
-
Daltonen ustez, atomoa partikula trinkoa, zatiezina eta suntsiezina zen.
-
J. J. Thomsonek uste zuen atomoen masa elektroiena baino askoz ere handiagoa zela eta karga positiboak askoz ere espazio zabalogoa hartuko zuela.
-
Rutherforden ereduaren arabera, atomoa nukleo txiki-txiki batez eta azal batez osatuta zegoen. Beraz, atomoa ia utsik zegoela esaten zuen.
-
Rutherforden eredua hobetu zuen. Elektroiak biraka dabiltza nukleoaren ingurua bakarrik orbitazirkular jakin batzuetan, eta ez tartean egon daitezkeen orbitetan.
-
Uhin-partikula dualitatearen teoria eraiki zuen. Hau da, partikula guztiek uhin-propietateak dituzte.
-
Orbital atomiko kontzepturen sortzailea da. Kontzeptu honen arabera elektroiak aldi berean partikulak eta uhinak dira.
-
Ziurgabetasun-printzipioari esker atomoaren eredu mekaniko-kuantikoa osatzea lortu zuen, gaur egun dugun ereduari hasiera emanez. Ziurgabetasun printzipioak esaten digu muga bat dagoela aldi berean partikula baten posizioa eta higidura-kantitatea determinatzeko.