-
DEMOKRITOREN EREDU ATOMIKOA
1-Materia guztia atomoz egina dago.
2-Atomoak zatiezinak eta suntsiezinak dira.
3-Elementu jakin baten atomo guztiak berdinak dira.
4-Elementu desberdinetako atomoak masan eta propietateetan aldakorrak dira.
5-Konposatuak bi atomo-mota edo gehiago konbinatuz osatuta daude.
6-Erreakzio kimikoa atomoen berrantolaketa da. -
DALTONEN EREDU ATOMIKOA 1.- Materia atomo izeneko partikula txiki, neutro eta zatiezinez osatzen da
2.- Elementu baten atomo guztiek masa eta propietate berdinak dituzte
3.- Elementu ezberdinen atomoek masa eta propietate ezberdinak dituzte
4.- Elementu ezberdinen atomoak kantitate finkoetan elkartzean konposatuak eratzen dira. -
1-Atomoa karga positiboa duen esfera trinkoa da.
2-Materia elektrikoki neutroa denez, elektroiak esferan txertatuta daude
3-Atomoak elektroiak gal ditzake -
1-Atomoaren masaren zatirik handiena eta karga positibo guztia atomoaren erdigunean daude: nukleoan (zona oso txikia).
2-Nukleotik kanpo elektroiak daude nukleoaren inguruan biraka
orbita zirkularretan
3-Atomoa ez da trinkoa: zatirik handiena hutsa da. -
1-Elektroiek nukleoaren inguruan erradio jakineko orbita zirkularretan biratzen dute. Orbitak geldikorrak dira (energia ez da ez igortzen ezta xurgatzen ere).
2-Orbita bakoitzak elektroi kopuru jakin bat izan dezake barruan.
Elektroiek energia jakin bat dute eta ezin dira edozein orbitatan kokatu (orbita baimenduak/ez baimenduak)
3-Elektroi bat orbita baimendu batetik bestera pasako bada, bere energia modu kuantizatu batean aldatu beharko da (kuantizatuta = kantitate zehatza).