Eredu Atomikoak

  • DEMOKRITO
    460 BCE

    DEMOKRITO

    Berak eta Leuzipok lehenengo teoria atomista sortu zuten. Teoria honen arabera, materia atomo izeneko partikula txiki eta zatiezinez osaturik dago.
  • ARISTOTELES
    380 BCE

    ARISTOTELES

    Berak eta Platonek atomoaren aurkako teoriaren alde egin
    zuten: materia jarraitua da eta atal txikiagotan infinituraino zati daiteke. Ideia hau XVIII menderarte egiazkotzat hartu zen.
  • DALTON

    DALTON

    Lavoisierrek eta berak zenbait esperimentu zientifiko egin zituzten eta materia atomoz osaturik dagoela frogatu zuten.
    DALTONEN EREDUA:
    --> Materia atomoz osaturik dago; hau da partikula zatiezin eta suntsiezinez
    --> Elementu kimiko baten atomo guztiek masa eta propietate berberak dituzte, eta beste edozein elementuren atomoen desberdinak dira.
    --> Konposatuak, elementuen atomo osoak konbinatuz sortzen dira.
  • DALTON (Eredua argazkia)

    DALTON (Eredua argazkia)

  • THOMPSON (Esperimentua)

    THOMPSON (Esperimentua)

    Thomsonek deskarga hodietan gas desberdinekin esperimentatu zuen.
    Potentzial elektriko handia ezartzean, barnean zegoen gasak izpi batzuk sortzen zituen. Izpi katodiko horiek negatiboki kargatutako partikulak ziren. Bestalde, gasaren izaera aldatuz ere, sortzen ziren karga negatibo horiek ez ziren aldatzen: karga negatibo horiek materia-mota guztietan agertzen dira. Garbi zegoen, beraz, atomoaren zatiren bat izan behar zuela partikula negatibo hori. Eta elektroi izena emon zion.
  • THOMPSON (Eredua)

    THOMPSON (Eredua)

    Atomoa karga positibodun masa handi bat da eta bertan txertatuta elektroiak daude. Elektroien karga negatiboak karga positiboa konpentsatzen du, atomoa neutroa izanik.
  • RUTHERFORD (Esperimentua)

    RUTHERFORD (Esperimentua)

    Rutherford-en esperimentua: urrezko xafla mehe bat, α partikulekin (karga positibodun partikulak) bonbardeatu zuen. Partikulak xaflaren atzealdean jarritako pantaila batean bildu zituen. Lortutako emaitzak hauek izan ziren:
    --> Partikula gehienek desbideratu barik zeharkatzen zuten
    --> Partikula batzuk pixka bat desbideratzen ziren
    --> Oso gutxik errebotatu eta atzera egiten zuten.
  • RUTHERFORD (Eredua)

    RUTHERFORD (Eredua)

    --> Atomoa ia hutsik dago (horregaitik alfa partikulen zati handienak xafla zeharkatzen du)
    --> Atomoaren karga positiboa eta bere masa guztia nukleo izeneko leku txiki-txikian metaturik dago. (Horregaitik gitxi batzuk errebotatzen zuten)
    --> Nukleoan partikula neutroak egon behar dira, protoien arteko aldarapen indarrak konpensatzeko eta atomoari egonkortasuna emateko.
    1931.urtean Chadwick-ek neutroia deskubritu zuen.
    --> Elektroiak nukleoaren inguruan (azalean) mugitzen dira
  • BOHR

    BOHR

    Elektroiak geruzatan antolatzen dira eta geruza bakoitzean energia kantitate jakin bat dute; geruzei energia-mailak esaten zaie. Elektroiek energia-maila jakin batzuetan bakarrik biratzen dute, atomoa kuantizatuta dago.
  • BOHR (Eredua argazkia)

    BOHR (Eredua argazkia)

  • Schrödinger (Gaur Egun)

    Schrödinger (Gaur Egun)

    Eredu mekaniko-kuantikoa da.
    Bertan orbitala honela definitzen da: elektroia egoteko probabilitaterik handiena duen espazio-eremua da. Elektroi bat aurkitzeko %99 probabilitatea duen espazio-eremua da.
    Horrela, elektroi batek nukleoaren inguruan biratzean hartzen dituen posizioak puntu bidez adieraztean orbital mota desberdinen forma eta tamaina irudikatu daikegu.