Eredu atomikoak

  • John Dalton

    John Dalton
    John Daltonek ikerketak egin zutenean teoria bat landu zuen materiaren osaera eta konbinazio kimikoaren legeak azaltzeko. Haren funtsezko ideia zen unibertsoko materia guztia oinarrizko unitate txiki-txiki batzuez osatuta dagoela: atomoa.
  • J.J. Thomson

    J.J. Thomson
    Thompson esperimentazen zegoenean aurkitu zuen materiak karga elektrikoa irabaz edo gal dezakeela, eta bi karga elektriko mota bereizi ziren: positiboa eta negatiboa. Egiaztatu zuen karga elektriko negatiboa duten partikulak atomo-mota guztien osagaiak direla. Fenomeno elektrikoen eragilea, elektroia, aurkitu zuten. Elektrizitatearen jatorria materian dagoela ohartu zen. Nobel saria irabazi zuen.
  • Ernest Rutherford

    Ernest Rutherford
    Thomsonek proposatutako eredu atomikoa hobetu zuen. Rutherfordek uste partikulak desbideratzearen arrazoia zela atomoaren karga positiboa haren zati txiki batean kontzentratuta egongo zela: nukleoan. Horrela, partikula positiboak nukleo positibora asko hurbiltzen zirenean, ikur bereko kargek elkar aldaratuko zuten, eta horregatik desbideratuko ziren edo errebotatuko zuten. Nobel saria irabazi zuen.
  • Niels Bohr

    Niels Bohr
    Bohr proposatu zuen elektroiak atomo-azaleko orbita jakin batzuetan soilik egon daitezkeela kokatuta, eta orbita horien ezaugarri bereizgarriak energia-mailak direla. Esan zuen elektroiak nukleotik distantzia jakin batera dauden orbitetan soilik bira daitezke, orbitan edo geruzetan elektroiak energia konstantearekin biratzen direla eta geruza edo energia-maila bakoitzak elektroi-kopuru desberdin bat duela.