-
Demokrito bere irakaslearekin ados zegoen eta esaten zuten materia atomoz osatuta dagoela eta atomoak forma eta tamaina desberdinetakoak izan daitezkela.
-
Daltonen ustez, atomoa partikula trinkoa, zatiezina eta suntsiezina zen.
-
J. J. Thomsonek uste zuen atomoen masa elektroiena baino askoz ere handiagoa denez, karga positiboak askoz ere espazio zabalogoa hartuko zuen.Beraz, Thomsonen ustez, atomoak karga positibodun masa handi baten antzeko zerbait izan behar zuen
-
Rutherfordek esan zuen, atomoaren karga positiboa atomoaren atal txiki batean bilduta zegoela.Rutherforden ereduaren arabera, atomoa nukleo txiki-txiki batez eta azal batez osatuta dago;
nukleoan, karga positibo guztia eta ia masa guztia daude bilduta eta azalean, berriz, elektroiak daude, nukleoaren inguruan biraka, orbita zirkularrak deskribatuz. -
Bohr zientzilariak zenbait ikerketa egin zituen eta haietatik ondorioztatu zuen azaleko elektroiak nukleoaren inguruan orbita zirkular jakin batzuetan soilik biratzen direla. Horrela, atomoan, elektroiak geruzatan antolatzen dira eta geruza bakoitzean energia kantitate jakin bat dute; horregatik, geruzei energia-mailak deritze (n letrarekin adierazten dira).
-
Eredu mekaniko kuantikoaren ekuazioak aurkitu zituen