-
Erdi Aroa 476. mendean hasi zen Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desegitearekin eta Bizantziar Inperioaren erorketarekin amaitu zen otomandar turkiarren eskutik XV.mendean (1453)
-
Hegira Mahomak Mekatik Medinara egindako bidaiari deritzo. Urte honetan ere, hasi zen musulmanen egutegia.
-
Iberiar Penintsularen konkista musulmanen esku (Guadaleteko gudua) 711 urtean gertatu zen, bizigodoak desagertu ostean.
-
Poitiersko gudua (732ko urriaren 10a) edo Toursko gudua Poitiersetik gertu jazotako bataila bat izan zen, egungo Moussais-la-Bataille herrian; bertan, batetik, Karlos Martelek zuzenduriko franko-burgundiarren eta akitaniarren armada konbinatu bat eta, bestetik, Abdul Rahman Al Ghafiqik zuzenduriko omeiar armada bat elkarren kontra gudukatu ziren, eta europarrek garaipena lortu zuten.
-
800.urtean Karlomagnok emperadore tituloa irabazi zuen.
-
Verdungo Ituna Luis Errukitsuaren hiru semeek sinatutako ituna izan zen, Karolingiar Inperioaren ondorengotza eskuratzeagatik haien artean izan ziren gerren amaiera ekarri zuena. 843ko abuztuaren 10ean izenpetutako hitzarmen honek inperioaren zatiketa ekarri zuen.
-
Ekialdeko Zisma 1053.urtean izan zen.
-
Lehenengo Gurutzada XI. eta XIII. mendeetan zehar Ekialde Hurbila asaldatu zuen kanpaina militarrek, erromesaldi armatuek eta hedapen kolonialak osaturiko Gurutzadak izeneko mugimenduaren lehendabizikoa izan zen.
-
Izurri Beltza, Izurrite Beltza, Heriotza Beltza, Izurri Handia edo Izurri Buboniko Handia gizateriaren historian jasotako pandemiarik hilgarriena izan zen. Europan 1347 eta 1351 artean izan zuen bere une gorena eta Eurasian 75 eta 200 milioi pertsona artean hil zituela kalkulatzen da.
-
Ehun Urteetako Gerra XIV. eta XV. mendeetan Ingalaterrak eta Frantziak burututako borroka izan zen. Gatazkaren sorreran hainbat kausa daude, tartean, Frantziako tronurako zilegizko ondoretza. Gerrak, etenaldiak bazituen ere, ehun urte baino gehiago iraun zuen. Eskuarki, 1337koa da hasierako data, eta 1453koa bukaerakoa, baina Plantagenet etxeko erregeek Frantzian zituzten feudoak zirela medio, XII. mendera arte ere atzera daitezke gatazkak.
-
Granadako Gerra 1482 eta 1491 arteko kanpaina militarrak izan ziren, Fernando II.a Aragoikoak eta Elisabet I.a Gaztelakoak Granadako Erresuma konkistatzeko asmotan eginak. Kristauek Boabdilen eskuetan zegoen Iberiar Penintsulako azken eremu musulmana hartu zutenean, Errekonkista deitu izan dena amaitu zen. Gerraren ondorioz, 1496an Alexandro VI.a aita santuak errege-erregina katolikoak titulua eman zien Elisabeti eta Fernandori.
-
Kristobalek amerika aurkitu zuen 1492