-
HASIERA:
Barbaroak Erroman sartu eta azken enperadorea tronutik kendu, konstatntinopla konkistatu.
Erroma imperioa jausi zenean, Erdi Aroa hasi.
AMAIERA:
Cristobal Colonek Amerika konkistatu zuenean. -
Hejira, Mahoma Mekatik Medinara egin zuen bidaia (622).
Islama egutegiaren hasiera. -
Musulmanek iberiar penintsula konkistatu zuten behetik gora. Ez ziren Euskal Herrira heldu.
-
Poitiersko gudua (732ko urriaren 10a) edo Toursko gudua Poitiersetik gertu jazotako bataila bat izan zen, egungo Moussais-la-Bataille herrian; bertan, batetik, Karlos Martelek zuzenduriko franko-burgundiarren[3][4] eta akitaniarren armada konbinatu bat[5] eta, bestetik, Abdul Rahman Al Ghafiqik zuzenduriko omeiar armada bat elkarren kontra gudukatu ziren, eta europarrek garaipena lortu zuten.
-
800 urtean enperadore tituloa jaso
-
Verdungo Hitzarmena Luis Errukitsuaren hiru semeek sinatutako ituna izan zen, Karolingiar Inperioaren ondorengotza eskuratzeagatik haien artean izan ziren gerren amaiera ekarri zuena. 843ko abuztuaren 10ean izenpetutako hitzarmen honek inperioaren zatiketa ekarri zuen, izenez batasuna gorde arren: Lotario I.ak enperadore titulua eta Erdialdeko Frantzia eskuratu zituen, Karlos Burusoilak Frantziako parte handi bat eta Hispaniako Marka, eta Luis Germaniarrak Erdialdeko Frantziatik ekialdera.
-
eliza ortdoxoaren sorrera
-
Lehenengo Gurutzada XI. eta XIII. mendeetan zehar Ekialde Hurbila asaldatu zuen kanpaina militarrek, erromesaldi armatuek eta hedapen kolonialak osaturiko Gurutzadak izeneko mugimenduaren lehendabizikoa izan zen.
-
Ehun Urteetako Gerra XIV. eta XV. mendeetan Ingalaterrak eta Frantziak burututako borroka izan zen. Gatazkaren sorreran hainbat kausa daude, tartean, Frantziako tronurako zilegizko ondoretza. Gerrak, etenaldiak bazituen ere, ehun urte baino gehiago iraun zuen. Eskuarki, 1337koa da hasierako data, eta 1453koa bukaerakoa, baina Plantagenet etxeko erregeek Frantzian zituzten feudoak zirela medio, XII. mendera arte ere atzera daitezke gatazkak.
-
Izurri Beltza, Izurrite Beltza, Heriotza Beltza, Izurri Handia edo Izurri Buboniko Handia gizateriaren historian jasotako pandemiarik hilgarriena izan zen. Europan 1347 eta 1351 artean izan zuen bere une gorena eta Eurasian 75 eta 200 milioi pertsona artean hil zituela kalkulatzen da.
-
Granadako Gerra (gaztelaniaz: Guerra de Granada) 1482 eta 1491 arteko kanpaina militarrak izan ziren, Fernando II.a Aragoikoak eta Elisabet I.a Gaztelakoak Granadako Erresuma konkistatzeko asmotan eginak.[1] Kristauek Boabdilen eskuetan zegoen Iberiar Penintsulako azken eremu musulmana hartu zutenean, Errekonkista deitu izan dena amaitu zen.